Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Jardunbide egokiak elikadura zirkularrean

Xehetasunak

Helburua da sektoreko erronkei aurre egitea eta sektorearen trantsizioa sustatzea Euskadiko nekazaritzako elikadura zirkular baten jarduerako bidean, ingurumen-inpaktuak minimizatzeko eta etorkizuneko lehiakortasuna eta erresilientzia handitzeko; horretarako, sektoreko hainbat eragileren hainbat ekimen jarri dira martxan. Hala ere, une honetara arte, elikadura zirkularreko esperientzia eta jarduera horiek ez dira dokumentatu. Hortaz, ekimen horiek balioan jartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, beren HAZI, ELIKA eta IHOBE erakundeen bidez, Elikadura Zirkularreko 20 Praktika On identifikatu eta bildu dituzte Euskadin.