Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioa

Xehetasunak

Klima-aldaketaren aurkako borrokan, tokiko gobernuak azken urteotan gero eta zeregin garrantzitsuagoa hartzen ari dira, eta iragar liteke etorkizunean are erabakigarriagoa izango dela beren jarduna egokitzapenaren ikuspegitik, hala ondorioztatzen baita, esaterako, IPCC-ren azken ebaluazio-txostenean (sortu zenetik lehendabiziko aldiz, lehentasunezko sektoretzat hartzen ditu hiriguneak); Klima Aldaketari Egokitzeko Europako Estrategiaren Ebaluazioa (leiho berri batean irekitzen da)ren konklusioetatik; eta nazioarteko arauak zehazteko azken urteotan egiten ari diren aurrerapausoetatik (ISO 37120:2014 hiriko zerbitzuen eta bizi-kalitatearen adierazleei buruzkoa; ISO 37123 hiri erresilienteen, gaur egun garatzen ari direnen eta abarren adierazleei buruzkoa).

Toki-administrazioek, kudeaketa publikoen erantzule direnez, herritarren osasuna eta bizi-kalitatea bermatu behar dute, klima-aldaketaren erantzun kaltegarriek eragindako galerak murriztu, eta ingurumen-baliabideen erabileran efizientzia hobetu, horrek inpaktu positiboa izango baitu ingurune naturalean.

Berebiziko garrantzia du EAEko udalerrietan eragina duen inpaktu mota eta kalteberatasun maila sailkatzeak, gaur egungo planak eta ekintzak parekatzeko eta etorkizuneko beste batzuk proposatzeko, erresilientzia handiagoko udalerrietarako trantsizioa errazte bidean.

EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasuna eta arriskua ebaluatzeko metodologia aplikatuaren oinarria da, funtsean, metodo kualitatiboak, estatistikoak eta azterketa espazialekoak biltzea, eta toki zein eskualde mailan kalteberatasuna eta arriskua ebaluatzeko nazioartean berriki egindako hurbilketak eta proiektuak hartzen ditu erreferentziatzat. Nazioarteko erreferentzia horien artean –horrelako analisiak egiteko gero eta ezagutza handiagoa sortzen ari da nazioartean–, Europako ikerketa-proiektu zenbait azpimarratu behar dira; hala nola Reconciling Adaptation, Mitigation and Sustainable Development for cities (abre en nueva ventana)(FP7 RAMSES, 2012-2017) eta Climate Resilient Cities and Infrastructures (abre en nueva ventana) (H2020 RESIN, 2015-2018).

EAEko udalerrientzako ebaluazio-metodologia, aipatutako Europako erreferentziazko proiektuak bezalatsu, bat dator Inpaktuei, kalteberatasunari eta egokitzapenari buruzko IPCC-ren Bosgarren Txosten (leiho berri batean irekitzen da)ean ezarritako esparru kontzeptual berriarekin.

 

Proiektu honetan, goranzko joera ikusi da etorkizunera begirako agertoki guztietan. Horrela, 2011-2040 aldian, hala RCP 4.5. nola RCP 8.5 agertokietan, % 7 eta % 12 bitarteko arrisku-igoera gertatuko litzateke EAEko udalerrietan, 1971-2000 erreferentziazko aldiarekin alderatuta. 2071-2100 aldian, berriz, igoera hori are handiagoa izango litzateke: % 16 eta % 25 bitartekoa RCP 4.5 agertokian, eta % 21 eta % 35 bitartekoa RCP 8.5 agertokian.

Arriskuaren bilakaerari dagokionez, oro har, goranzko joera ikusi da etorkizunera begirako agertoki guztietan. Nolanahi ere, eta etorkizuneko prezipitazioen proiekzioen inguruan dagoen ziurgabetasun izugarria ahaztu gabe ere, joera positibo horrek ez du banaketa berbera udalerri guztietan. RV100YEAR klima-indizeak (gehienezko prezipitazioen batez bestekoa 100 urteko errepikatze-denborarako), proiektu honetan mehatxuadierazletzat erabilia, ezartzen ditu lortutako arriskubalioak. Hala, ikus liteke 2011-2040 aldian, RCP 4.5 agertokian, erreferentziazko 1971-2000 aldiarekin alderatuta arrisku-aldakuntza -1 eta + % 4 artekoa izan dela, RCP 8.5 agertokian izango lukeenaren oso antzekoa, han -2 eta + % 4 baita aldakuntza. Aldakortasun hori are nabarmenago ikusten da 2071-2100 aldian, -1 eta + %8 arteko tarteekin RCP 4.5 agertokian, eta 0 eta + % 10 artekoa RCP 8.5 agertokian.

Proiektu honetan erabilitako proiekzio, datu eta metodologien arabera, EAE osatzen duten 251 udalerrietatik 58 (% 23) nolabait mehatxu horren arriskupean daudela identifikatu da.

Arriskuaren bilakaerari dagokionez, oro har, goranzko joera ikusi da etorkizunera begirako agertoki guztietan. Hala, ikus liteke 2050. urtean, RCP 4.5 agertokian, 2016 erreferentzia-urtearekin alderatuta arriskualdakuntza 0 eta + % 8 artekoa izan dela, eta RCP 8.5 agertokian, berriz, 0 eta + % 21 artekoa. Aldakortasun hori are nabarmenago ikusten da 2100. urtean, batik bat agertokirik kaltegarrienean, 0 eta + %9 arteko tarteekin RCP 4.5 agertokian eta 0 eta + % 35 artekoa RCP 8.5 agertokian.

Lurzoru urbanizaezina oro har eta jarduera ekonomikoetara bideratutako nekazaritza-lurra bereziki, biak ala biak, lehorte-aldiak ugaritzearen inpaktuen hartzaile posibleak izan daitezkeenez, bi faktoreak klima-mehatxu mota honen esposizioaren erabakigarritzat hartu dira. Horregatik dago, hain zuzen, EAEko udalerrien % 100a, neurri batean zein bestean, arrisku mota honen eraginpean.

Arriskuaren bilakaerari dagokionez, goranzko joera ikusi da etorkizunera begirako agertoki guztietan. Hala, 2011-2040 aldian, eta RCP 4.5. agertokiaren arabera, % 1 eta % 3 bitarteko arrisku-igoera gertatuko litzateke EAEko udalerrietan, 1971-2000 erreferentziazko aldiko arriskuarekin alderatuta. RCP 8.5 agertokiaren arabera, berriz, arriskuaren igoera hori 0 eta % 3 balioen artean kokatuko litzateke. Bestalde, 2071-2100 aldian, igoera hori are nabarmenagoa izango litzateke: % 2 eta % 6 bitartekoa RCP 4.5 agertokian, eta % 4 eta % 11 bitartekoa RCP 8.5 agertokian.