Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Zaharkitzapen programatua

Xehetasunak

Zaharkitze programatua produktu baten balio-bizitza nahita murriztea da, beraren ordezpenaren maiztasuna handitzeko xedez. Beraren jatorria industrializazioaren hasierako aldiarekin lotzen da, hots, 20eko hamarkadaren hasierarekin; garai hartan, makinek bazuten ahalmena produktu ugari denbora laburrean ekoizteko, kostu nahiko merkean, eta horrek kontsumora iristeko bidea ematen zion biztanleriaren sektore zabal bati.

2011n, Cosima Dannoritzerren "Erosi, bota, erosi" dokumentalaren proiekzioak agerian utzi zituen konpainia batzuen praktika txarrak, beren hondakinen kudeaketari dagokionez. Milaka aparatu elektriko/elektroniko Ghanara iristen dira Mendebaldetik, herrialde horretako osasuna eta ekosistemei kalte eginez.

Produktuen balio-bizitzaren inguruko eztabaida areagotu egin da, eta kontsumitzaileek produktuen iraunkortasuna luzatzearen aldeko jarrera hartu dute, gero eta neurri handiagoan.