Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Produktuaren Iraupena

Xehetasunak

Produktu jakin baten iraunkortasuna, kalitatearen dimentsiotzat hartuta, funtzionamenduko baldintza optimoetan produktuak duen bizitza operatiboa da. Badira bizitza operatibo hori baldintzatzen duten zenbait faktore, hala nola: legediaren betekizunak, joera berrietara egokitzera zuzendutako merkatuko dinamikak, aurrerapen teknologikoak eta kontsumitzaileen jarrera eta jokabidea.

Faktore horiek eboluzionatuz joan dira denborarekin, eta horren eskutik zenbait jarraibide ezarri dira produktuen iraunkortasuna eta beren balio-bizitzaren luzapena etorkizuneko funtsezko alderdi bihurtu daitezen, produktuen kalitateari dagokionez.