Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kostuen analisia produktuen diseinu jasangarriari aplikatua

Xehetasunak

Euskal Autonomia Erkidegoan, urtero erosten dira eurekin 1.1 milioi tona hondakin (2010eko datuak) ekartzen dituzten produktuak; hondakin horiek ingurumen-inpaktu nabaria sortzen dute, eta, gainera, negozio-aukerak galtzera eramaten dute. Neurri handi batean, produktu horiek behin erabili eta gero botatzen diren produktuak dira, eta, gainera, beste hondakin batzuk sortu zituzten beren ekoizpenean, eta beren osagaien ekoizpenean ere bai. Oraingo kontsumo eredu linealak alferrik galtzen ditu baliabideak, baliabide horiek modu desegokian edo eraginkortasun gutxiz erabiliz, eta bai ekoizleak eta bai kontsumitzaileak -bere eroste ahalmenaren bidez- izan litzaketen hobekuntza aukerak aprobetxatu gabe uzten ditu.