Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Diseinu industrialak

Asmakuntza forman Diseinuak

Produktu baten alderdi estetikoak, itxura aldatu nahi bada, erregistroan eskatu behar dena da Diseinu Industriala.

  • Zer da diseinu industrial erregistratua?

    Produktuen itxura babesteko Estatuak emandako titulua da. Hala, titularrak eskubidea du hirugarrenek ez dezaten baimenik gabe aipatutako produktua erreproduzitu edo antzeratu.

  • Erregistratu gabeko diseinu industriala

    Eskubide esklusiboa emateko, erregistratuta egon behar izaten da, baina, hala ere, erregistratu gabeko diseinuak hiru urteko berariazko babes komunitario mugatua du, jendaurrean eskuragarri jarri den datatik zenbatuta, eta diseinuaren kopien baimenik gabeko ustiapen-ekintzei aurre egiteko.

  • Beste babes mota batzuekiko aldea

    Diseinu industrialaren helburua produktu jakin baten itxura- edo apaingarri-alderdiak babestea da. Marka orok ez bezalako betekizunak ditu; alegia, diseinu industrialek osagai grafikoak eta hiru dimentsio eduki ditzaketen arren, haiek merkatuko produktu edo zerbitzu antzekoak bereizteko baliagarriak.

    Diseinu industriala ez ditu barne hartzen alderdi teknikoak, estetikoak baizik; itxura babesten du, funtsean subjektiboki hautematen edo balioesten dena. Aldiz, asmakuntza batean, patentea edo baliagarritasun-eredua izan, funtsean babesten dena ondorio tekniko bat da.

Zer egin diseinu industrial bat erregistratzeko

  • Erregistratzeko eskatu aurretik  

    Diseinu industrial bat erregistratzeko betekizunak

    Diseinuak ezaugarri hauek izan behar ditu:

    • Berria izan behar da; alegia, lehendik diseinu berbera beste inon argitara eman gabea izan behar da.
    • "Graziazko epea" Eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan diseinua merkatuan probatu ahalko da, eta horregatik ez dio berria izateari utziko.
    • Izaera bereziaizan behar du. Sortzen duen eragina lehenagoko diseinuek sortutakoaz bestelakoa izan behar da.

    Zer izan daitekeen diseinu industrial

    • Hiru dimentsioko produktu edo artikulu bati emandako formak (aulkiak, botilak, auto baten karrozeria, etab.).
    • Objektuen gaineko bi dimentsioko diseinuak (gorbata baten estanpatua, azuleju batena, etab.).
    • Aurreko bien uztarketak.

    Diseinu industrial gisa babestu ezin daitekeena

    • Produktu baten funtzio teknikoari esklusiboki dagozkion diseinuak.
    • Sinbolo edo enblema ofizialak dituzten diseinuak.
    • Ordena publikoaren eta ohitura onen aurkako diseinuak.

    Erakunde eskuduna

    Patente eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM) da diseinu industrialak erregistratzeko eta emateko estatu-mailako erakunde publiko eskuduna.

    Babesaren iraupena

    Diseinua 5 urterako erregistratzen da, eskaera aurkezten den egunetik zenbatuta, eta 5 urtetik 5 urtera berritu daiteke behin eta berriz, gehienez ere 25 urte bete arte.

    Diseinu industrialen ondoriozko babesak Espainian besterik ez du eraginik.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Diseinu industrialaren eskatzailearen eskuliburua.

  • Zer egin diseinu bat erregistratzeko

    1. Aurrekariak bilatzea

      Erregistratu nahi den diseinuaren berritasuna egiaztatzea da xedea.

      Ez da nahitaez egin behar, baina komenigarria da.

      Emaitzak ez dira lotesleak, informazioa ematea dute xede bakarra.

      Batetik, OEPMren orriko datu-baseetarako .

    2. Eskabidea osatzea

    3. Prozeduraren segimendua

      Prozeduraren iraupena

      Kontzesioa 3 egunetan ebatzi ohi da, OEPMk eskabidea jaso duenetik zenbatuta, baldin eta eskatutako betekizun guztiak betetzen badira. Bestela, 4 hilabete beharko dira ebazteko.

      Izapidearen egoera kontsultatzea

      Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) jendaurrean jarri eta gero kontsultatu daitezke, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

    4. Erregistroa

      Aurka egiteak

      Kontzesioa Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, 2 hilabetea hasiko da hirugarren interesdunek aurka egiteko; aurka egin balu inork, OEPMk ebazpen motibatua emango du, osorik edo zati batean, aurkeztutako aurkakotasunak baietsita edo ez.

      Babesaren iraupena

      Diseinua 5 urterako erregistratzen da, eskaera aurkezten den egunetik zenbatuta, eta 5 urtetik 5 urtera berritu daiteke behin eta berriz, gehienez ere 25 urte bete arte.

      Ematen dituen eskubideak

      Diseinua salerosketan erabiltzeko eskubide esklusiboa, hala nola titularraren baimenik ez duten hirugarrenek erabiltzea (fabrikatzea, eskaintzea, merkaturatzea, inportatzea edo xede horietarako baliatzea edo gordetzea) debekatzekoa.

      Titulua

      Behin kontzesioa ebatzi eta Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta, titulua jaulkitzen da, titularra eskubidearen jabea dela ziurtatzeko.

Zer egin diseinu industrial bat berritzeko

Zer egin diseinu bat berritzeko

  1. Eskabidea betetzea

    Epea

    Erregistroaren indarraldia 5 urtekoa da, eskaera aurkezten den egunetik zenbatuta, eta 5 urtetik 5 urtera berritu daiteke behin eta berriz, gehienez ere 25 urte bete arte.

    Eskabidea mugaegunaren aurreko 6 hilabeteen barruan bidali beharko da, errekargurik ordaindu edo eskubidea galdu nahi ez bada.

    Berritzeko eskabidea (Eskabidea osatzea)

  2. Prozeduraren jarraipena

    Izapidearen egoera kontsultatzea

    Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) jendaurrean jarri eta gero kontsultatu daitezke, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

  3. Inskripzioa

    Berritzearen indarraldia

    Indarraldia beste 5 urtez luzatuko da, eta mugaeguna jatorrizko eskabidea aurkeztu zen dataren arabera ezarriko da, edozein dela ere luzapen-eskabidea aurkeztu deneko data.

    Titulua

    Kontzesioa ebatzi eta Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, titularra dagokion titula igorriko zaio.

Zer egin diseinu industrial bat lagatzeko

Zer egin diseinu bat lagatzeko

  1. Eskabidea osatzea

  2. Prozeduraren jarraipena

    Izapidearen egoera kontsultatzea

    Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) kontsultagai daude, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

  3. Inskripzioa

    Inskripzioa ebatzi eta gero jakinaraziko da, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Diseinu industriala atzerrian babestea

Atzerrian babestea lortzeko hiru bide dago:

  • BIDE NAZIONALA

    Zuzenean herrialdez herrialde, diseinua erregistratu nahi den herrialde bakoitzeko organismoan dagozkion eskaerak eginez.

  • BIDE KOMUNITARIOA

    Barne Merkatua Harmonizatzeko bulegoak kudeatzen duen diseinu edo modulu komunitario erregistratuak Europar Batasuneko herrialde guztietan babestuta egotea dakar, eskaera bakar baten bidez.

    Bide honen bidez lortutako erregistroak eragina du Europar Batasuneko herrialde guztietan, Batasun osorako babes uniformea eskainita.

  • NAZIOARTEKO BIDEA

    Nazioarteko diseinua Hagako Akordioari atxikitako herrialdeen Nazioarteko Diseinu-erregistroaren barne dago.

    Sistema horren bidez, marrazki edo modelo industrial baten titularrak alde kontratatzaileen herrialdean babesteko aukera du. Horretarako, aski du eskabide bakarra aurkeztea, hizkuntza bakarrean, Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundearen aurrean.

Jabetza industrialeko eskubideak erregistratzeari buruzko eskabide eta izapide guztiak eskatzaileak berak edo baimendutako ordezkariak edo Jabetza industrialaren agenteak egin ditzake.

Azken aldaketako data: