Dirulaguntzen Plan Estrategikoa
2026ko Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa
Hezkuntza Sailaren 2026ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, hiru Sailburuordetzek, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak eta Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak kudeatzen dituzten dirulaguntza deialdi guztiak jasotzen dira, eta laguntza hauen aplikazioarekin lortu nahi diren helburuak eta eraginak ere zehazten dira.
Izaera programatikoa duen Plan hau Hezkuntza Sailaren politika antolatzeko tresna da, dirulaguntzen bidez, hezkuntza-intereseko jarduerak sustatzea helburu duten jardun-arloetan. Era honetan, tresna honen bidez sailaren jardute-eremuan eraginkortasun maila areagotzea lortzeaz gain, gardentasuna sendotzea ere lortzen da.
Orotara, 114 dirulaguntza lerro ditu egun Hezkuntza Sailak, eta horien kopuru osoa 96.866.282 eurokoa da 2026 urterako. 114 lerro horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, eskolaratzeko beka eta laguntzak, Lanbide Heziketako ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak. Era berean, Hezkuntza Sailaren dirulaguntza guztien artean leku garrantzitsua dute lehentasunezko jarduera-eremuetan sustatzen diren programa eta proiektuetara bideratutakoek, hala nola hezkidetzara, genero-indarkeriaren prebentziora, bake eta bizikidetzara, eleaniztasunera edo aniztasunarekiko arretara bideratutakoek edo euskal eskola publikoaren protagonismoa, alde batera utzi gabe Hezkuntza-laguntzako Berariazko Premiak dituzten ikasleei erantzuten dieten programak, besteak beste. Laguntza zerrenda luzean aipatzekoak dira, halaber, irakasleen prestakuntzara bideratuak, Lanbide Heziketako ikastetxeetarako ekipamendua eskuratzea helburu dutenak edo udal titulartasuneko eskoletan instalazioak egokitzeko asmoz deitzen diren dirulaguntzak, beste hainbatekin batera.
