Udal euskaltegiek 2017/2018 ikasturtean emandako ikastaroen finantzaketarako laguntzak

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen bitartez, udal euskaltegiek 2017/2018 ikasturtean (2017ko urri-abendua eta 2018ko urtarril-iraila) emandako ikastaroen finantzaketarako laguntzak arautuko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

11.519.370

Prestazio ekonomikoa

Laguntzarako eman daitezen kopuruak HABEk bere aurrekontuetan horretarako dituen fondoetatik emango dira, hau da, 11.519.370 euro, dirutza hori izango delarik aurreikusitako laguntza guztien gehienezko muga jarriko duena.

Dirutza hori eskatutako finantzaketa behar guztiei erantzuteko aski ez balitz, dirulaguntzak hainbanatu egingo dira onuradunen artean, deialdi honetan ezartzen diren irizpideei jarraikiz jaso beharko lituzketen kopuruak kontuan izanda.

Ordainketa-modua:

1.- Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Dirulaguntzaren Ebazpena hartzean, 2017ko abendua amaitu baino lehen, esleitutako dirulaguntza osoaren % 6,42 ordainduko da eta 2018ko otsailean %33,58 ordainduko da.

b) 2018ko apiriletik aurrera, udal euskaltegiek 2017ko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren, dirulaguntzaren Ebazpenean esleitutako laguntzaren % 45 ordainduko da.

c) Ikasturtearen dokumentazio frogagarriak jaso eta gero, dagozkion egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutu ondoren, geratzen den kopurua ordainduko da, kasu bakoitzean dagokiona kitatuko delarik.

2.- Dokumentazio frogagarria dirulaguntzaren kontura aurreratutako kopurua estaltzeko adina ez bada, onuradunak behar ez bezala jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, HABEk eginiko jakinarazpenetik hasita hilabeteko epean, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezarritako prozedurari jarraiki. Ordainketa edo itzulketa hori emandako dirulaguntzaren behin betiko kitapena izango da.

3.- Betiere, onuradunei dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea dirulaguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

1.- Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzen onuradunak HABEren Erregistroan euskaltegi publiko gisa sailkatutakoak izan daitezke, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

2.- Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da deialdi honen I. eranskinak araututakoa betetzea. Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek, uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak ezarritako baldintzez gain, C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea eta HABEk emandako gaikuntza didaktikoa izan beharko dituzte; eta ikasleek C1 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute.

3.- Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzarik lortu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigorrik duten erakundeek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik lortu, sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

4.- Betiere, onuradunei dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea dirulaguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea.

5.- Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1046202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


ESKARIEN AURKEZPENA

Eskariak eta ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dira. Eskariok, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke.

Eskaria egin ondoren, gainerako eginkizunak eta izapideak helbide honetan egingo dira: http://www.habe.euskadi.eus/nirekudeaketak.

Eskariak aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 2017ko azaroaren 7ra bitartekoa izango da.

2.- Eskariekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak:

a) Formulario1: 2017/2018 ikasturtean euskaltegiak emango dituen aurrez aurreko talde-orduen eta autoikaskuntzarako matrikulen aurreikuspena. Talde-ordu eta matrikula hauek bat etorri beharko dute 2017/2018 ikasturterako hasitako ikastalde eta ikasleen arabera aurreikusten diren guztirako aurrez-aurreko orduekin eta autoikaskuntza-matrikulekin, ebazpen honen 3. artikuluan irakasleen beharrak erabakitzeko ezartzen diren irizpideak kontuan hartuta.

Eskari honetan, deialdi honen I. eranskinean ezarritakoaren arabera antolatutako ikastaroak soilik hartuko dira aintzat.

b) Formulario2: euskaltegiko langileria osoaren informazio zehatza, lanpostuen izaera, egoera, langileen zerrenda, behin betiko karrerako funtzionarioei edo lan-itunpeko behin betiko langileei aitortzen zaizkien antzinatasun-data eta hirurtekoen kopuruak bereziki zehaztuz.

c) Formulario3: ikastaro modulu bakoitzean ikasleek ordaindu beharreko matrikula-sariaren orduko kostua.

d) 2017-2018 ikasturterako Plana.

3.- Euskaltegiak HABEren euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan datu guztiak eguneratuak ez balitu, eskariarekin bat falta diren datuak ekarri beharko ditu.

4.- Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan eta garbi adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela, dagokion Ebazpenaren bitartez, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 68. artikuluan jasotako baldintzetan.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Ebazpena emana

Zuriketa


Udal euskaltegiek jasotako dirulaguntzen zuriketa beren langileen soldata gastu gordinei buruz euskaltegiaren legezko ordezkariak luzatutako egiaztagiriaren bitartez egingo da.

Halaber, lehen zuriketarekin batera, euskaltegiak 2017 urtean izan dituen benetako sarrerak eta gastuak atalez atal zehaztuta eta izapidetze elektronikoan dagoen Formularioari jarraiki aurkeztuko dira.

Era berean, lehen zuriketarekin batera, 2017 urtean euskaltegi publikoaren titularitatea duen udalak edo udalaren menpeko erakundeak euskara ikasteagatik udalerriko biztanleei emandako dirulaguntzak biltzen dituen egiaztagiria erantsiko da, bakoitzari emandako kopurua zehaztuz.

Azken zuriketarekin batera, euskaltegiak 2017-2018 ikasturteko Memoria aurkeztuko du.

Gastuak ez zuritzeak dirulaguntza osorik bertan behera uztea ekarriko du eta, horrez gainera, kasu honetan, ordaindutako kopuruak itzuli beharko dira abenduaren 17ko 698/91 Dekretuaren arabera.

Aipatutako egiaztagiriak HABEri aurkezteko epeak:

a) 2018ko otsailaren 15a, 2017ko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak, 2017 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria eta 2017 urtean euskara ikasteagatik udalerriko biztanleei emandako dirulaguntzen egiaztagiria aurkezteko.

b) 2018ko urriaren 11, 2018ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2017-2018 ikasturteko Memoria aurkezteko.

DIRULAGUNTZAREN KITAPENA

Ikasturteko behin betiko datu errealak eta pertsonal gastuen egiaztagiriak jaso ondoren, dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu dela ikusten bada, edota ez dela zuritzen erabakitako diru-kopurua, dirulaguntzak emateko erabakia aldatu ahal izango da. Zentzu horretan, HABEren zuzendari nagusiak kitapen-ebazpena egingo du, datu errealen eta 3. artikuluan finkatutako irizpideen arabera emandako laguntza-kopuruak doituz,  2017ko irailaren 8ko  Ebazpenaren 7.artikuluan jasotako irizpideak kontutan hartuz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk