Euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2017/2018 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzak: Ikasturte erdiko eskaria.

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen helburua da euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2017/2018 ikasturteko (2017ko urria eta 2018ko iraila bitarteko) euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000

Prestazio ekonomikoa

Zenbait erakundetako herri langileez osatu eta ikasturte osoko eskarira bildutako taldeetako modulua, euskaltegiaren egoitzaren batean emandako talde-orduko 38,42 eurokoa izango da. Erakundearen beraren lokaletan emandako talde-orduko modulua 32,65 eurokoa izango da.

Aurreko modulu berak erabiliko dira ikasturte erdiko eskarira biltzen diren zenbait erakundetako herri langileez osatutako taldeetako talde-orduetarako.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza jarraian azaltzen den epe eta eran ordainduko da:

a) Ikasturte erdiko Ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 60 ordainduko da.

b) Ikasturte osoko Ebazpenean eta ikasturte erdikoan erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren, ordainduko da.

Beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

1.- Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

2.- Honako hauek dira bete beharreko baldintzak:

2.1.- Eskakizun orokorrak.

a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea, edo 3.1.d) artikuluan ezarritakoaren arabera eguneratzea.

b) Zerga guztiak ordainduta edukitzea eta egunean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten pertsonek edo entitateek zerga-betebeharrak egunean dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Hala ere, eskaria egiten duenak baimena emango ez balu, berak aurkeztu beharko lituzke baldintza horiei dagozkien egiaztagiriak.

c) Eskariarekin batera, Ebazpen honen 3. artikuluan ezartzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.

d) Finantzaketa publikoa (Europako edo Estatuko Erakundeetatik, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi edo Udaletatik edo Administrazio Publikoaren baitako beste Erakunde Autonomoetatik datorrena), gehienez, diruz lagundutako jardunaren aurrekontu osoaren % 70a izango da.
e) Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

f) Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzarik lortu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigorrik duten erakundeek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik lortu sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

g) Betiere, onuradunei dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea dirulaguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1045502

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Zenbait erakundetako herri langileez osatutako ikastalderik duen euskaltegiak, ikasturtean zehar beste eskari bat egin ahal izango du 2018ko martxoaren 7ko epemugarekin, ikasturte osoko eskaria egin ondoren hasi diren taldeei dagokien dirulaguntza eskatu ahal izateko.

Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan, eta adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela, dagokion Ebazpenaren bitartez Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 68. artikuluan jasotako baldintzetan

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskariak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabetera gehienez.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Zuriketa


Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek, HABEren dirulaguntza zuritu beharko dute.

HABEren dirulaguntza behar bezala zuritua dagoela ulertuko da, 2017ko irailaren 8ko Ebazpenaren 10.artikuluan zehazten diren kontzeptuengatik bidalitako zuri-agiri guztien batuketa emandako dirulaguntza adinakoa bada.

Agiri horiek aurkezteko epea honako hau izango da:

2018ko urriaren 11, gainerako dirulaguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak eta 2. eta 3. artikuluetan jasotakoa: batetik,   euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak helduen euskalduntze-alorreko zereginetan ikasturtean izan dituen sarrera eta gastu guztien balantzea; bestetik,  2017-2018 ikasturteko Memoria aurkeztu beharko du.

Zuriketaren edozein fasetan egindako ez-betetzeak dirulaguntzarako eskubidea galtzea eta jasotako zenbatekoa itzultzea ekarriko du, ez-betetzeak dituen gainontzeko lege-ondorioez gain.

Dirulaguntzaren Kitapenari dagokionean,  2017ko irailaren 8ko  Ebazpenaren 11.artikuluan jasotako irizpideak hartuko dira kontutan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk