Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan 2024an jarduerak egiteko dirulaguntza, ebazpena, 2023ko abenduaren 19koa

[lapef_2023]

Deskribapena


Xedea

Osalanek norgehiagoka-erregimenean emango dituen dirulaguntzen deialdia egitea eta horiek arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan zerbitzuak ematen dituzten enpresei eta langileei zuzendutako lan-arriskuen prebentzioaren arloko sektore arteko ekintzak edo ekintza sektorialak egiteko.

Honako hauek izan daitezke dirulaguntzen onuradunak:

1. Artikulu honetan aipatzen diren erakundeak: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

2. Dagokion sektore- eta lurralde-eremuan ordezkaritza duten enpresaburuen elkarteak eta sindikatuak.

3. Fundazioak, taldeak edo 1. eta 2. puntuetan aurreikusitakoek eratutako beste erakunde batzuk.

Aurrekontuko zuzkidura

560.359,33 €

Prestazio ekonomikoa

2023ko ekitaldiko aurrekontu-kredituaren 560.359,33€.

Sektore arteko ekintzek gehienez 100.000 €-ko dirulaguntza jaso ahal izango dute proiektu bakoitzeko, eta ekintza sektorialek 50.000 €-koa proiektu bakoitzeko.

Dirulaguntzak jardueraren kostu subentzionagarrien %100 finantzatu ahal izango du.

Ordainketa-modua:

Ordainketa honela egingo da:

a) Lehen ordainketa: %50eko aurrerakina, 13.2 artikuluaren araberako ebazpena eman ondoren.

b) Bigarren ordainketa: gainerako % 50a. Aurreikusitako jarduerak amaitu ondoren ordainduko da, aldez aurretik justifikazio-agiriak aurkeztuta, eskatutako ekintza amaitu eta 15 eguneko epean (betiere 2024ko abenduaren 1a baino lehen).

Nori dago zuzenduta


Enpresen eta sindikatuen elkarteak

Betekizunak

  • Erakunde onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte edo horietatik salbuetsita egon beharko dute dirulaguntzak indarrean dirauen bitartean.

  • Ordainketa jaso aurretik aurkeztu beharreko adierazpena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeari lotuta:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Erakunde eskatzaileak prebentzio-modalitate bat hartu izana Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan jasotakoen artean, eta arriskuen ebaluazioa egin izana edo egiten ari izatea.

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Agiri publiko edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarioak legitimatutako sinadura duena, ordezkaritza-ahalmen nahikoa egiaztatzeko. Erakunde eskatzailearen ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzen bada, ez da beharrezkoa dokumentu hori aurkeztea.
  • Eskatutako jardueraren deskribapena, I. eranskineko ereduaren arabera.
  • Eskatutako jardueraren aurrekontu ekonomikoa, II. eranskineko ereduaren arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Telefonoa: 944032190

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0048508

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

- Erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia autentifikatua edo, hala badagokio, erregistro ofizialaren ziurtagiria.

- Agiri publiko edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarioak legitimatutako sinadura duena, ordezkaritza-ahalmen nahikoa egiaztatzeko. Erakunde eskatzailearen ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzen bada, ez da beharrezkoa dokumentu hori entregatzea.

- Eskatutako jardueraren deskribapena, ereduaren arabera (I. eranskina).

- Eskatutako jardueraren aurrekontu ekonomikoa, ereduaren arabera (II. eranskina).

Dirulaguntzak emateko jarduerak ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2004ko azaroaren 30era bitartean egin beharko dira.

III. eranskinean, ekintza mota bakoitzerako diruz lagun daitezkeen jardueren zerrenda orientagarri bat jasotzen da (informaziokoa, laguntza teknikokoa, prestakuntzakoa edo laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen dela sustatzekoa).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2 hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa eta jarraipena


Jarraipena

Osalaneko langileek beharrezko aldizkako jarraipena egingo dute, ezarritakoa betetzen dela bermatzeko. Erakunde onuradunek eskatutako informazioa eman beharko dute.

Justifikazioa

Dokumentazioa jaso eta egiaztatu ondoren, Osalaneko langileek txosten tekniko bat egingo dute, enpresak egindako jarduerak aurrez baloratutakoekin bat datozen adierazteko. Ondoren, ordainketa egingo da, jakinarazpen bat eginez eta azkenean onartutako zenbatekoa adieraziz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk