Udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko dirulaguntzak 2019

[dirulanguntza genero-ikuspegia udal plangintzan eta hirigintzan integratzeko 2019]

Deskribapena


Xedea

Xedea da udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egitea

Analisien, diagnostikoen eta ondorioen dokumentuak egiteko behar den laguntza teknikoa kontratatzeak eragiten dituen gastuak finantzatuko dira, barnean hartuta hirigintza-tresnak hobetzeko proposamenak edo neurri zuzentzaileak, genero-ikuspegiari dagokion aldetik, eta, zehatzago esanda, hauek:

a) Eraikuntza- edo urbanizazio-ordenantzak proposatzea, edo

b) Hirigintza-planeamendurako, genero-ikuspegia duten tresnak proposatzea.

c) Plangintza orokorra berrikusteko prozesua hastear dauden edo izapidetzearen hasierako faseetan dauden udalerrien kasuan, dirulaguntza bakarra izango da eta behin emango da: aurrerapenari erantsitako agiria aurkeztean edo hasierako onespenaren dokumentuari erantsitako agiria aurkeztean. Hasierako onespena lortu duten berrikuspen-kasuak ez dira diruz lagunduko.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 euros

Prestazio ekonomikoa

-Diruz laguntzeko moduko gastuak eta diru-laguntzen zenbatekoa.

  1. Diruz lagunduko da 1.2. artikuluan aipatzen den dokumentua idazteko laguntza teknikoa kontratatzea dela-eta sortutako gastuen % 90 (BEZik gabe), betiere dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte.
  2. Enkargatutako dokumentuaren benetako kostua alde batera utzita, dirulaguntzarako kontuan hartu behar den gehieneko zenbatekoa (Z) kalkulatzeko, kontuan hartuko da udalerriko edo jardun-eremuko biztanleria (B), formula honetaz baliatuta:
    • Z= 175 x √B
    • Edonola ere, kontuan hartuko den gutxieneko biztanle-kopurua 700ekoa izango da, baita udalerri txikiagoetarako ere.
    • Dirulaguntza ez da inola ere 20.000 euro baino gehiago izango.
  3.  BEZa edo bestelako zergak ez dira inola ere diruz lagunduko.

- Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak


    1.Proiektuaren memoria: 6.4.a) artikuluan jasotzen dena. Kalitatea baloratuko da; 6 puntu gehienez ere, honako hauek kontuan hartuta:

a) Memorian jasotako atal guztien arteko koherentzia. 1,5 puntu, gehienez.
b) Genero-ikuspegia integratzeko analisiaren, metodologiaren eta proposamenen garapen zehatza. 2 puntu, gehienez.
c) Proposamenaren zehaztasuna eta bideragarritasuna. 2 puntu, gehienez.
d) Udaleko arlo desberdinek planteatzen den proiektuan daukaten inplikazioa. 0,5 puntu, gehienez.
 
     2.   Herritarren parte-hartze programa. Gehienez ere, 2 puntu emango dira, honako hauek kontuan hartuta:

a) Parte-hartze proposamena dirulaguntzaren xedera egokitzea. 0,5 puntu, gehienez.
b) Xede dituen talde eta pertsonei egindako proposamenaren zehaztasuna eta koherentzia. 0,5 puntu, gehienez.
c) Proposamen metodologikoaren xehetasuna eta koherentzia. Puntu 1, gehienez.
      3.   Parte hartzen duten arloetako langileentzako prestakuntza-proposamena. Gehienez ere, 2 puntu emango dira, honako hauek kontuan hartuta:

a) Parte-hartze proposamena dirulaguntzaren xedera egokitzea. 0,5 puntu, gehienez.
b) Xede dituen arlo eta langileentzako proposamenaren zehaztasuna eta koherentzia. 0,5 puntu, gehienez.
c) Proposamen metodologikoaren eta proposatutako gaien xehetasuna eta koherentzia. Puntu 1, gehienez.



        4.   Dirulaguntza jasotzeko, proposamenek 5 puntu lortu behar dituzte, gutxienez.

        5.  Berdinketa badago, lehentasun-hurrenkerako txostenean lortutako puntuaziora joko da.

Ordainketa-modua:

  1. Lehen ordainketa-emandako diru-laguntzaren % 20ri dagokiona- esleipen-ebazpena jakinarazi eta gehienez hilabeteko epean, egingo da.
  2. Bigarren, eta azken, ordainketa egiteko-dirulaguntza justifikatu ondoren, emandako dirulaguntzan ordaintzeke dagoen zenbatekoari dagokiona- Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko "nire karpeta" atalean aurkeztu beharko da, 2020ko azaroaren 30a  baino lehen, agindu honen 1.2 artikuluan aipatutako dokumentuaren ale bat, agiri hauekin batera:
    1. Justifikazio-memoria, bai egindako parte-hartze prozesuarena, bai lanean parte hartu behar zuten langileen  hirigintzako genero-ikuspegiari dagokion prestakuntzarena.
    2.  Laguntza teknicoa kontratatzea dela eta sortutako  gastuak ordaindu izanaren ziurtagiria, udal idazkariak egina.

Egindako justifikazioa ez bada heltzen eskabidean aurkeztutako aurrekontura, ordaintzeko, kontuan hartuko da diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua, 15. artikuluan aipatua, eta 13. artikuluan adierazitakoa.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA

ESKARIAREN TITULARRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDAL BAT IZANGO DA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:

“Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera,  titularra beti Euskal Autonomia Erkidegoko Udal bat izango da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.

2.- Ordezkaria:

Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da, aukera hori sakatu ahal izateko. Ez eskariaren titular gisa.

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen adminitratibo edo penal baten pean, edo es izatea horretarako legezko debekurik.

  • Aurreko urteko deialdian laguntza hori jaso ez izana, laguntza horri berariaz uko egin ezean.

  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren erakundeak.

  • Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean izatea eskaera egiteko unean. Eskaerak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela. Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituen, dagokion ziurtagiri administratiboaren bidez egiaztatu beharko du.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza.

Tfnoa.:  945-01.98.60 / 945-01.98.38 / 945-01.98.63

e-maila: h-biurrun@euskadi.eus; sonia-abecia@euskadi.eus;merche-izquierdo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1044903

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Titularra udala soilik izan daiteke, bere CIFarekin; ezin da pertsona fisiko bat inoiz izan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hileko gehieneko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk