Seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak seme-alabak kargura dituzten familientzat

Diru-laguntza motak seme-alabak kargura dituzten familientzat

Baldin eta desgaitasun- edo mendekotasun-ziurtagiria seme-alabagatiko laguntza eman ondoren aurkezten bada, ordura arte jasotako zenbatekoen bikoitza emango da, baldin eta:

  • 4 urte baino gutxiago pasatu badira jaiotzetik, adopziotik, adopzio aurreko harreratik edo tutoretzatik.
  • laguntzaren onuradunen betekizunak betetzen jarraitzen bada.

4 urte baino gehiago igaro badira, ziurtagiria aurkezteari dagozkion urteetako laguntzak bikoiztuko dira soilik.

  • Erditze anizkoitza: haurdunaldi batetik bi seme-alaba edo gehiago jaiotzen direnean.
  • Adopzio nazional anizkoitza: Espainian eta aldi berean, bi adingabe edo gehiago adoptatzen direnean.

Noiz ematen dira?

Laguntza hau behin bakarrik ematen da, eta metagarria da, ardurapean dagoen seme edo alabagatiko laguntzei dagokienez.

Zenbatekoa da laguntza bakoitza?

Laguntzaren zenbatekoa honen arabera zehazten da: 

  • erditze edo adopzio anizkoitzaren seme-alaba kopurua
  • familia-errenta estandarizatua
Gutxienez: 2.000 euro (€)

Zenbatekoa kalkulatzeko formula: 2.000 x (seme-alaba kop. - 1) x HF 

Familia-errentaHaztapen faktorea (HF) 
20.000 € edo gutxaigo2
20.000 eurotik 30.000 eurora bitartean1,5
30.000 eurotik gora1
Adibidez:

Hirukiak jaio dira, 25.000 euroko errenta duen familia batean 

2.000 x (3-1) x 1,5 = 6.000 euro

Horretarako, ebazpen judizial bat egon behar da, edo atzerritako agintaritza batek hala egiaztatzen duen legezko dokumentu bat.

Noiz ematen dira?

Laguntza hau behin bakarrik ematen da, eta metatu egiten da ardurapean dagoen seme edo alabagatiko laguntzei dagokienez. 

Zenbatekoa da laguntza bakoitza?

Laguntzaren zenbatekoa honen arabera zehazten da: 

  • aldi berean adoptatutako seme-alaba kopurua
  • familia-errenta estandarizatua 
1.. kasua: Pertsona bakarraren adopzioa

Gutxienez: 2.000 euro (€) 

Zenbatekoa kalkulatzeko formula: 2.000 x HF 

2. kasua: Pertsona bat baino gehiago adoptatuz gero

Zenbatekoa kalkulatzeko formula: 2.000 + (1.500 pertsona bakoitzeko) x HF 

Familia-errentaHaztapen faktorea (HF)
20.000 euro edo gutxiago2
20.000 eurotik 30.000 eurora bitartean1,5
30.000 euro baino gehiago1
1. kasua / adibidea:

 Ume bat adoptatu da 20.000 euroko errenta duen familia batean

2.000 x 2 = 4.000 euro 

2. kasua / adibidea:

Bi ume bat adoptatu dira 32.000 euroko errenta duen familia batean

2.000+ 3.000 x 1 = 5.000 euro

Aurrekontuko zuzkidura

28.805.550

Nori dago zuzenduta


Eskakizunak:

  • Familia-unitatea osatzen duen aita edo ama izan ahal izango da diru-laguntza horien onuraduna.
  • Onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi behar du modu eraginkorrean, eta bertako erroldan egon, gutxienez eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik.

  • Era berean, seme-alaben elkarbanatutako zaintza- eta babespe-egoeretan, ebazpen judizialez ezarria, eta, betiere, elkarbanatutako zaintza eta babespea duten aitak eta amak sinatutako akordioa aurkeztu beharko da. Akordio horretan zehaztuko da bietatik nork eskatzen duen diru-laguntza, onuraduna pertsona bakarra baita.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Eskaera telematikoa aurkezteko aukeraren berrri izateko, begiratu hemen: www.euskadi.eus/familia

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0045801

Hasierako eskabidea


Aurkezteko epea, lehenengo, bigarren, hirugarren edo ondoko seme-alabak direnean (hasierako laguntza):Hiru hil geroago, jaiotegunaren biharamunean edo ebazpen judizialaren, adopzio, harrera edo tutoretzaren dokumentuaren edo jakinarazpenaren egunaren biharamunean hasita

Bigarren, hirugarren edo ondoko seme-alabak direnean (ondoko urteetako laguntza):Laguntza jasotzeko adina betetzen duten urte bakoitzaren urtarriletik abendura bitartean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Jarribide hauetan aurkeztu beharreko agiriak azaltzen dira:

Eskabide-orria
  • Hasierako eskabidea.pdf (pdf , 784.92 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Jarraitzeko eskaera


Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk