Minimis araubidearen barruan, EAEko esnetarako behi-azienden eta untxi-hazkuntzako ustiategietarako laguntzak 2016

[Esnetarako behi-azienden ustiategietarako eta untxi-hazkuntzako ustiategietarako minimis laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Minimis araubidearen barruan, EAEko esnetarako behi-azienden eta untxihazkuntzako ustiategietarako laguntzen onuradunen zerrenda 2016

Europar Batasunean, esnegintzako sektorearen azken hiletako egoera ahula da. Egoera areago konplikatu da esne-kuotak kendu zirenetik aurrera; hori dela eta, esnetarako behi-azienden abeltzainek dituzten prezioak sistematikoki apaldu dira; horrez gain, industriek abeltzainei murrizketak ezarri dizkiete entregetan, eta ustiategietako esnea ez biltzeraino ere heldu dira.

Halaber, untxi-hazkuntzako ustiategiek errentagarritasunean dute krisi latz bat aspaldidanik; desagertzeko arriskua eragin die horrek.

Diru laguntzen hauen helburua esnetarako behi-azienden eta untxi-hazkuntzako ekoizpen-ustiategiak babestea eta egungo egoera gainditzeko egoki irizten diren laguntzak ematea abeltzaintzako jarduerari eutsi dakion; horrela, ustiategi horiei laguntzeko eta azken aldi honetan ustiategiek dituzten zailtasunak leuntzeko.



Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €
Prestazio ekonomikoa

1. Laguntza hauek zenbateko hauek izango dituzte:

a) Aurreko artikuluaren 2. zenbakiko a) letran adierazitako laguntzetarako, 37,5 euro lehen 100 bururako; laguntza izateko eskubidea emango da hogeigarren burutik aurrera.

Kobratzeko eskubidea eragiten duten abereak zehazteko, egiaztatu egingo da zenbat abere dagoen eskatzailearen ustiategian 2016ko urtarrilaren 1ean.

b) Aurreko artikuluaren 2. zenbakiko b) letran adierazitako laguntzetarako, 5 euro umetarako lehen 750 emerako; ehungarren burutik aurrera.

Kobratzeko eskubidea eragiten duten abereak zehazteko, egiaztatu egingo da zenbat abere dagoen eskatzailearen ustiategian 2016ko urtarrilaren 1ean.

2. Beste herri-administrazio batzuek helburu bererako emandako laguntzekin bateratu daitezke laguntza hauek. Hala ere, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimus araubidearekin bat, onuradun batek jaso dezakeen zenbatekoa ez da izango 15.000 eurotik gorakoa hiru urteko epealdi baten; edozein delarik, bai laguntzaren helburua, bai laguntza ematen duen organo administratiboa. Era berean, ez da diru-laguntzarik emango jaso beharreko zenbatekoak ez badu 100 euroko gutxienekoa gainditzen.

Ordainketa-modua:

Laguntzok emateko prozedura hainbanaketa izango da. Beraz, emateko laguntzen guztizko zenbatekoa laguntzotarako izendatu den gehieneko kopurua baino handiagoa bada, gehieneko kopuru hori hainbanatu egingo da agindu honen arabera laguntzarako eskubidea dutenen artean, eta, ondorioz, dagozkion kopuru-murrizketak egingo dira.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoek edo juridikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan kokaturiko ustiategi baten titularra direnak.
  • Betekizunak

    • | Baldintza orokorrak

    • Betebehar espezifikoak

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

    Kontaktu-informazioa


    Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

    Jesus Saez de Heredia

    Telefonoa: 945 01 96 57

    Posta elektronikoa: j-saez@euskadi.eus

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    10364

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea