Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Lehiatu Inbertsioa 2025 - Nekazaritzako eta elikagaiak produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzak

[Lehiatu Inbertsioa 2025]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritzako eta elikagai produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak. Urterokoak edo, salbuespenez, hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera.

Lehiatu Inbertsioa programak hainbat laguntza lerro aurreikusten ditu:

1. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak, ardoa eta arrainak, krustazeoak eta moluskuak izan ezik.

2. Baso-potentziala hobetzeko eta baso-produktuak eraldatu, mobilizatu eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

3. Elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

4. Aurreko kapituluetan sartzen ez diren elikagaiak lortzeko inbertsioak egiteko laguntzak, ardoa eta egindako produktuak izan ezik, baldin eta horien lehengai nagusia arrantzako eta akuikulturako produktuak badira, bai eta nekazaritzako azpiproduktuak balorizatzeko proiektuak ere.

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

15.111.047 €

Prestazio ekonomikoa

2025-2026 ekitaldirako, 15.111.047 euro erabiliko dira LEHIATU INBERTSIOA 2025 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. II. eta III. kapituluen kasuan, zenbateko hori LGENF funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da. IV. eta V. kapituluen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura bakarrik finantzatuko dira. Funtsak honela banatuko dira:

A) 12.250.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura. Horietatik:

1. 7.2000.000 euro esleitzen zaizkie II. kapituluko laguntzei; horietatik, 2.200.000 euro 2025. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 5.000.000 euro 2026. urterako konpromiso-kredituari.

2. III. kapituluko laguntzei 3.200.000 euro esleitu zaizkie: 750.000 euro 2025. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.450.000 euro 2026. urterako konpromiso-kredituari.

3. IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 1.000.000 euro erabiliko dira. Kopuru horretatik, 500.000 euro 2025. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro 2026. urterako konpromiso-kredituari.

4. V. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 850.000 euro erabiliko dira. Zenbateko horretatik, 350.000 euro 2025. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro 2026. urterako konpromiso-kredituari.

B) Europako LGENF funtsaren kontura, 2.861.047 euro; horietatik:

1. II. kapituluko laguntzei 2.500.000 euro esleitzen zaizkie: 700.000 euro 2025. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.800.000 euro 2026. urterako konpromiso-kredituari.

2. III. kapituluko laguntzei 361.047 euro esleitu zaizkie; horietatik 161.047 euro 2025. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 200.000 euro 2026. urterako konpromiso-kredituari.

3. Eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoak ez ditu gaindituko aipatutako baliabideak edo, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira, horiek eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa. Igoera hori gertatzen bada, hasieran aurreikusitakoaren % 20ra iritsi ahal izango da, eta deialdia ebatzi aurretik egin beharko da. Hori Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da, baina publizitate horrek ez du esan nahi eskaera berriak egiteko epea irekiko denik, ezta ebazteko epea berriz zenbatzen hasiko denik ere.

4. Programa honetarako LGENF funts komunitarioaren baliabide ekonomikoak kontsumitu ondoren, II. eta III. kapituluetako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren bidez bakarrik ordainduko dira.

Nori dago zuzenduta


Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktuak, ardoa eta arrainak, krustazeoak eta moluskuak izan ezik, eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu produktiboa duten nekazariak edo nekazari-elkarteak, nekazaritza-kooperatibak edo nekazaritzako elikagaien enpresak, baldin eta Tratatuaren I. eranskineko nekazaritza-produktuetatik abiatuta produktuak eraldatzen, merkaturatzen edo garatzen badituzte eta hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzte.

Baso-potentziala hobetzeko eta baso-produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Baso-produktuen lehen transformazioko enpresak diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak edo nortasun juridikorik gabeko erakundeak, 3. oinarriko 12. paragrafoan definitzen den moduan.

Nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publiko edo pribatuen elkarteak direnean, berariaz adierazi beharko dira, bai eskabidean bai laguntza emateko ebazpenean, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritze-konpromisoak, bai horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun gisa taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoarekin. Elkartea ezin izango da desegin Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideak preskribatzeko legez aurreikusitako epea igaro arte.

Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak izango dira onuradunak, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoaren arabera.

Elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: nekazariak edo nekazari-taldeak, nekazaritza-kooperatibak edo Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu produktiboa duten nekazaritzako elikagaien enpresak, Tratatuaren I. eranskineko nekazaritza-produktuetatik abiatuta produktuak eraldatu eta merkaturatzen dituztenak eta hautagarritasun-baldintzak betetzen dituztenak, eta nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jarduera horiek indarrean dagoen araudiaren arabera egiten dituztenak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu produktiboa duten enpresak izan ahalko dira onuradun, baldin eta beren gaitasun produktibo edo teknikoaren zati bat makila-zerbitzuak ematera bideratzen badute nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresetara.


Pertsona horiek mikroenpresatzat, enpresa txikitzat eta ertaintzat hartu beharko dira, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean eta Batzordearen 2022/2473 (EB) Erregelamenduan, 2022ko abenduaren 14koan, xedatutakoaren arabera.

Aurreko kapituluetan sartzen ez diren elikagaiak lortzeko inbertsioen onuradunak, salbu eta ardoa eta egindako produktuak, baldin eta horien lehengai nagusia arrantzako eta akuikulturako produktuetatik badator, bai eta nekazaritzako azpiproduktuak balorizatzeko proiektuetatik ere

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak, baldin eta kapitulu honetan aurreikusitako diruz lagundu daitezkeen jardueretako bat egiten badute eta agindu honetan xedatutakoa betetzen badute.

Nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publiko edo pribatuen elkarteak direnean, berariaz adierazi beharko dira, bai eskabidean bai laguntza emateko ebazpenean, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritze-konpromisoak, bai horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun gisa taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoarekin. Elkartea ezin izango da desegin Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideak preskribatzeko legez aurreikusitako epea igaro arte.

Onuradunak mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak izango dira, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean eta 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera. Eranskin horiek mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioaren transposizioa egiten dute.

Betekizunak

  • Agindu honetan deitutako edozein laguntzaren onuradun izateko, deialdi-aginduaren 5. oinarrian ezarritako baldintzak bete behar dira. Baldintza horiek, era berean, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko egoera eragozleak jasotzen dituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Eduardo Castillo Díaz
Tfnoa: 945 01 96 51
E-maila: e-castillo@euskadi.eus

Cristina Ortega Alvarez
Tfnoa: 945 01 99 88
E-maila: mc-ortegaalvarez@euskadi.eus

Laura Valverde Oliver
Tfnoa: 945 01 96 79
E-maial: l-valverde@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034213

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Bete eta eskabidearekin batera bidali, erantsitako dokumentazio gisa.

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen denetik 6 hilabeteko epea.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk