Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena 2015. urtea.

LABURPENA
Titulua:
Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena 2015. urtea.
Xedea:
Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, Oinarri hauek arautzen dituen laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) energiaren kontsumoa murriztea, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da. Horretarako, onuradun izan daitezkeen pertsonen eskura jartzen dira zenbait diru baliabide, laguntzen programa honetan dauden energia jarduerak aurrera eraman ahal izateko.
Diru kopurua:
750.000 €
Araudia:
  • EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa (EHAA Zk. 95/2015)
    EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deial¬dia argitaratzen duena – 2015. urtea.
  • EBAZPENA, 2015eko uztailaren 24koa (EHAA Zk. 158/2015)

    EBAZPENA, 2015eko uztailaren 24koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2015eko ekitaldiari dagozkion eskaerak aurkezteko epea amaitzen dela egunaren berri ematekoa dena, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioei laguntza emateko deialdiari buruzkoa.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Egitura atal ebazlea:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: BIOMASA 2015 – BIOMASA ERABILTZEKO INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA. 2015. URTEA.
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: BIOMASA 2015 – BIOMASA ERABILTZEKO INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA. 2015. URTEA.
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adieraziz: BIOMASA 2015 – BIOMASA ERABILTZEKO INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA. 2015. URTEA.
Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena – 2015. urtea.
Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, Oinarri hauek arautzen dituen laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) energiaren kontsumoa murriztea, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da. Horretarako, onuradun izan daitezkeen pertsonen eskura jartzen dira zenbait diru baliabide, laguntzen programa honetan dauden energia jarduerak aurrera eraman ahal izateko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: izaera publiko zein pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, eta galdaren bitartez biomasa erabiltzeko instalazioetan inbertsioak egiten dituztenak. Laguntza programa honek ematen dituen diru-laguntzez baliatzeko jarduerak Oinarri hauetako 4. atalean zehaztean dira, eta jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) barruan gauzatu behar dira. Onuradunak, programa honetako 12. f) atalean xedatutakoari jarraiki, konpromisoa hartu beharko du instalazioa EAEn edukitzeko bost (5) urteko gutxieneko epean, EEEk diru-laguntza ematen dion egunetik kontatzen hasita.
Pertsona onuraduntzat jotzeko ezinbesteko baldintza izango da, diru-laguntza eman aurretik, pertsona fisikoentzat nahiz pertsona juridikoentzat, zergen eta gizarte segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
750.000 €
Muga:
Laguntzen programa honen kontura gauzatuko diren jardueretan, onuradun bakar batek jaso dezakeen gehieneko diru-laguntza ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) eurokoa izango da, eta ez du inola ere gaindituko proiektu mota bakoitzerako ezarritako ehunekoa, oinarri hauetako 4. atalean azaltzen direnak. Nolanahi ere, diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izango du kostu lagungarriaren % 45 gainditu.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) I-1 eranskina. Diru-laguntza jasotzeko eskabidea, behar bezala beteta. b) I-2 eranskina. Datu teknikoak eta administratiboak, behar bezala beteta eta bertan eskatzaile bakoitzarentzat azaltzen diren dokumentu administratiboak. c) II. eranskina. Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bati eskatutako edota emandako beste diru-laguntzei buruzko adierazpena. Beste diru-laguntza osagarririk jaso ez bada ere, dokumentu hau aurkeztu beharko da. d) III. eranskina. Onaraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. e) IV. eranskina. Enpresatzat hartzeko adierazpena, 651/2014 Araudiaren ondorioetarako, eta enpresa handia edo ertaina bada. f) V. eranskina. Eskatzailea enpresa bat denean, erantzukizun-adierazpena: Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea beteta, enpresak ez duela helburu sozialik eta ez dela aritzen armagintzaren ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ere. g) VI. eranskina. Enpresan 250 langile baino gehiago izanez gero, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da, enpresan emakume eta gizonen arteko Berdintasun Plana dutela egiaztatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Legearen arabera. h) 651/2014 Araudiaren menpeko enpresen kasuan, eta enpresa handitzat hartzeko eskakizunak betetzen badituzte, eragin sustatzailearen edo efektu pizgarriaren justifikazioa, araudi horren 6.2 artikuluaren arabera. i) VII. eranskina. Energia berriztagarrien alorreko dokumentazio teknikoa, eta bertan honako dokumentu hauek azaldu behar dira: • VII. eranskina. Behar bezala beteta. - Memoria tekniko-ekonomikoa, diruz lagunduko den proiektu bakoitzeko, eta bertan hauxe adierazi beharko da: proiektuaren deskribapena eta inplementatzeko epea, instalazio edo hasiera eskemak eta kalkuluen laburpena. - Aurrekontu zehaztua, eta diru-laguntzaren eskatzaileak onartua eta sinatua. Dokumentu hau zehatza izango da sail ekonomiko ezberdinei dagokienez, eta diru-laguntzaren eskatzaileak sinatu beharko du, dokumentua onartzen duen froga gisa. Ez da inolako aurrekonturik onartuko, baldin eta sail ekonomiko gehituak baditu, energia instalazioaren sail ekonomiko garrantzitsuenak bereiztea galaraztea ekar dezaketenak. - Energia sortzeko ekipoaren fabrikatzailearen zehaztapen teknikoak (fabrikatzaileak emandako dokumentazio teknikoaren kopia). j) VIII. eranskina. Energia berriztagarriak. Instalazioa Deskribatzeko Fitxa Teknikoa. Biomasa erabiltzeko instalazioari lotutako fitxa zehaztasunez bete beharko da.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/05/25 - 2015/07/24
Aurkezteko epe-muga:
Aurrekontuaren agortzeagatik aurreratutako itxiera.
Ebazteko epea:
EEEko zuzendari nagusiak ebazpena emateaz gain, haren berri emango du, egokitzat joko dituen moduez baliaturik, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideak (aurrerantzean «30/1992 Legea») dioena betetze aldera. Aipatutako ebazpena sei (6) hilabeteko epean helaraziko dio eskatzaileari, diru-laguntza eskaera aurkezten den egunetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Erakunde eta Sozietate Publikoak.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Erakunde eta Sozietate Publikoak.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.