CIC Programa (2026-2029)

[CIC Programa]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2026-2029 aldirako dirulaguntzen oinarriak ezartzea eta deialdia egitea, ikerketa kooperatiboko zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzeko (CIC programa).

Aurrekontuko zuzkidura

80.000.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetako dirulaguntza-programaren guztizko zenbatekoa, 2026 urteko aurrekontu-ekitaldiaeta 2027, 2028, 2029 eta 2030erako konpromiso-kredituak kontuan hartuta, 80.000.000 euroda, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura ordainduko da. Zenbatekoen banaketa:

2026

2027

2028

2029

2030

Total

15.680.000

19.760.000

20.400.000

20.420.000

4.100.000

80.000.000

Ordainketa-modua:

1.– Laguntzak urtero ordainduko dira, zatika. Urtearen lehen hiruhilekoan urte horretan dagokienaren % 80ko aurrerakina emango zaie, eta hurrengo urtean, gainerako % 20a likidatuko da. Honela

2026

2027

2028

2029

19.600.000,00

19.800.000,00

20.100.000,00

20.500.000,00

2.– Ordainketak 16. oinarrian adierazitako kontrolen eta 15. oinarrian jasotako justifikazioa behar bezala aurkeztearen mende geratzen dira.
3.– Dirulaguntzak ez dira ordainduko entitate onuradunak ez badu egiaztatzen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela; ez da ordainduko, halaber, dirua itzuli behar
duela dioen ebazpen baten ondorioz zorduna bada.
4.– Dirulaguntzaren zenbatekoa Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 17. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-araubidearen arabera bematuko da (698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu
orokorren kargura emango diren dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko partaidea izatea.

  • Ikerketa Kooperatiboko Zentroa

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak

  • Zuzendaritza zientifikoaren egiaztapena.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1264401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, gehienez ere, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Adierazitako epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk