Hizkuntza Kudeaketa Proiektuak 2026-2027

Deskribapena


Xedea

 Deialdi honek hezkuntza-ituna duten ikastetxeei laguntza ekonomikoa eskaintzen die 2026-2027 ikasturtean Hizkuntzen Kudeaketa Proiektua garatzeko, euskararen erabilera, ikasleen gaitasun elanitza eta euskal kulturaren transmisioa indartzeko helburuarekin.

Aurrekontuko zuzkidura

1.633.333 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Hizkuntzen Kudeakeeta Proiektuak garatzeko laguntza eskaeren artean banatuko da.

Ordainketa-modua:

Bi ordainketa-aginduren bitartez ordainduko da dirulaguntza:

Lehenengoa, aurreratua, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren %40, deialdiaren ebazpena eman ta gero.

Bigarrena, zenbatekoaren gainerakoa, ekainaren 30etik aurrera ordainduko da, justifikazioa aztertu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuak

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Beste organo, erakunde eta ente batzuk > Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0173227

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Egoitza Elektronikoan argitaratuko da sei hilabeteko epean, Agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ikastexeak indarrean duen Hizkuntza Proiektuaren ikasturteko plana


Aurkezteko epea: eskabidearen batera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

2026-2027 ikasturteko Hizkuntza Proiektuaren balorazio Memoria



Aurkezteko epea: 2027ko ekainaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean. 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2027ko ekainaren 1etik 30era bitartean justifikazio formularioa eta Ikastetxeko hizkuntza normalizazioko arduradun teknikoaren (HNAT) diruz lagundutako liberazio-orduak estaltzeko kontratatutako irakasleen nominak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk