Udal euskaltegiei 2026-2027 ikasturteko euskara-ikastaroengatiko dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

Udal euskaltegiei 2026-2027 ikasturteko euskara-ikastaroengatik dirulaguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

15.154.000 €

Prestazio ekonomikoa

1.– Oinarri hauen helburua da 2026-2027 ikasturtean udal titularitateko euskaltegi publikoek euskara-ikastaroengatik jasoko dituzten dirulaguntzen esleipen-baldintzak eta izapidetze-prozedura arautzea.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan xede horretarako HABEren urteko aurrekontuan aurreikusitako funtsen konturakoak izango dira, guztira 15.154.000 euroko zuzkidura ekonomikoarekin.

3.– Deialdi honek bi eskaera-aldi izango ditu:

a) Deialdi honen lehen eskaera-aldirako, 14.911.000 euroko zuzkidura ekonomikoa aurreikusita dago. Diruz lagunduko diren jarduera-unitateen gehieneko kopurua II. eranskinean ezarritakoa izango da, eta muga hori ezin izango da gainditu.

b) Bigarren eskaera-aldirako, 243.000 euroko zuzkidura ekonomikoa aurreikusi da. Zenbateko hori 2026-2027 ikasturtean zehar II. eranskinean aurreikusitako jarduera-unitateen % 103tik gorako jarduera gainditu eta ezarritako talde-ratioa betetzen duten euskaltegiei zuzenduta dago. Bigarren eskaera-aldian lehen eskaeran onuradun izan diren euskaltegiek soilik parte hartu ahal izango dute.

4.– Bigarren eskaera-aldian aurkeztutako eta onartutako jarduera-unitateen eskaerak dirulaguntzen zenbateko osoak oinarri honetako 3.b atalean aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa gainditzen badu, erabilgarri dagoen zuzkidura ekonomikoa proportzionalki banatuko da onuradunen artean, deialdian ezarritako irizpideei jarraikiz. Halaber, oinarri honetako 3.a atalean soberakinik balego, bigarren eskaera-aldiko beharrak finantzatzeko erabili ahal izango da.

5.– Hala ere, bigarren eskaera-aldian eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, eta bigarren esleipen-ebazpena eman baino lehen, aldi horretarako aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa % 200era arte handitu ahal izango da. Gehikuntza hori HABEko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez onartu beharko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza-deialdi honek 2026-2027 ikasturtean (2026ko urria eta 2027ko iraila bitartean) euskara-ikastaroengatik udal titularitateko euskaltegi publikoei zuzendutako dirulaguntzen baldintzak arautzea du helburu, esleipen-irizpide honen arabera:

a)  Euskara-ikastaroen eskola-orduak kalkulatuko dira jarduera unitateen arabera. Jarduera-unitatea dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko erreferentziazko neurri-unitatea da.

b)  Ikasturteko jarduera-unitate bakoitzeko laguntza-modulua 81 eurokoa izango da.

c)  Hona hemen ikastereduen jarduera-unitatearen baliokidetza:

  • Aurrez aurreko talde-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate),
  • Jardun biko tutoretza-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate),
  • Autoikaskuntzako matrikulak (190 orduko matrikula 1 = 18,38 jarduera-unitate), eta iraupen gutxiagoko matrikulak proportzioan doituko dira.

Onuradun bakoitzari dirulaguntzetarako abiapuntu bezala onartuko zaizkion jarduera-unitateak 2025-2026 ikasturtean bere ekimenez ikasteredu guztietan HABEk onartu zizkion jarduerak izango dira.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzen onuradunak HABEren Erregistroan euskaltegi publiko gisa sailkatuta dauden erakundeak izan daitezke, betiere oinarri honetako 2. atalean ezarritako baldintzak eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 13. artikuluan aurreikusitako betekizunak betetzen badituzte.

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Bestelako baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


  • Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea, 3 - 6º (20018 DONOSTIA)
  • Telefonoa: 943 022600
  • Faxa: 943 022601

Kodea

1046211

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lehen esleipen-ebazpena: 2026ko abenduaren 22a baino lehen jakinaraziko da. Bigarren esleipen-ebazpena: 2027ko abenduaren 22a baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zuriketa


  • Euskaltegietako langileen ordainsari gordinak udal kontuhartzailearen ziurtagiri bidez zurituko dira, DAELren 32. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
  • Halaber, lehen zuriketarekin batera, udal euskaltegiak 2025 urtean izan dituen sarrerak eta gastuak atalez atal zehaztuta eta izapidetze elektronikoan dagoen “Sarrerak-Irteerak” izeneko formularioari jarraikiz aurkeztuko dira.
  • Azken zuriketarekin batera, udal euskaltegiak 2025-2026 ikasturteko Memoria aurkeztuko du.
  • Gastuak ez zuritzeak dirulaguntza osorik bertan behera uztea ekarriko du eta, horrez gainera, kasu honetan, ordaindutako kopuruak itzuli beharko dira abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.
  • Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:
    1. 2026eko otsailaren 20a, 2025ko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2025 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.
    2. 2026eko urriaren 16a, 2026eko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2025-2026 ikasturteko Memoria aurkezteko.

Emandako laguntza justifikatzeko, "Sarrerak-Irteerak" formularioa bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetan aurkeztu.

Beste tramite batzuk