Euskal Autonomia Erkidegoko 30.000 biztanletik beherako udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken arloan emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzkoak barne laguntza tekniko espezializatua ematera bideratutako dirulaguntzak, 2026 ekitaldian
[UDA 2026]
- Erakundea:
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen xedea da 2026 ekitaldian Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legearen 5.k) artikuluak aipatzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei, mankomunitateei eta udalerri-taldeei emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken arloan –emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzkoak barne– laguntza tekniko espezializatua ematera bideratutako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea, arau-esparrua aplikatzeko eta arlo horretan jarduera publikoa gauzatzeko.
Deialdia egiten da Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 9. artikuluarekin bat.
Dirulaguntzen baldintzak hurrengo artikuluetan finkatzen dira, aurrekontuko IV. kapituluko kredituetan ezarritako mugen barruan.
Aurrekontuko zuzkidura
375.000Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945 01 67 00
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0038512Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
• 2026ko urriaren 1etik 30era.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
7. artikulua. – Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.
1. – Deialdi honetan parte hartu nahi duten erakundeek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
1.1. – Eskabide-eredua, zinpeko adierazpenarekin batera, honako hauek egiaztatzeko:
a) Jarduera berberetarako jada emanda edo ordainduta dauden beste dirulaguntza batzuekin bateragarria izan arren, gainfinantzaketarik ez dela gertatzen. Etorkizunean xede berbererako jasotzen diren bestelako laguntzen berri emateko betebeharra dago laguntza likidatu arteko aldian.
b) Ez dagoela kondenatua epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoen onuradun izatea eragozten duten honako delitu hauengatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea, eragimen-trafikoa, iruzurra eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
c) Ez duela debekatuta dirulaguntzak lortzea, zehapen irmo bidez hala ezartzen duen edozein legeren arabera. Zehazki, ez duela zehapen administratibo edo penalik sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, salbu eta zehapenean ezarritako aldia igaro bada.
d) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela, legez ezarritakoaren arabera.
e) Egunean duela dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
f) Indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela.
g) Eskabide honetako datu guztiak eta aurkeztutako dokumentuak egiazkoak eta osoak direla, nork bere gain hartzea dagokion erantzukizuna (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 28.7 artikulua).
1.2. – Erakunde eskatzailearen datuak, I. eranskinaren arabera. Behar bezala sinatua.
1.3. – Kuadrillaren edo Mankomunitatearen estatutuak. Mankomunitatearen izaera juridikoa eta jarduera mota adierazi beharko dira.
1.4. – Proiektua egiteko kontratatutako pertsonak edo erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan duen prestakuntza edo esperientzia egiaztatzea. Berdintasunaren arloko aholkularitza-enpresa homologatuen kasuan, homologazio hori egiaztatu beharko dute.
1.5. – Proiektuaren deskribapena, besteak beste, lan-prozesua eta arau-esparrua nola aplikatuko den zehaztuko dituena. Proiektuak, gehienez ere, 2026ko abenduaren 11n amaitu beharko du (II. eranskinaren arabera). Behar bezala sinatua.
1.6. – Laguntza tekniko espezializaturako dirulaguntza dagokion korporazioak edo udalbatzak onartutako planik ez duen udalerri, kuadrilla, mankomunitate edo udalerri-talde batek eskatzen badu, organo eskudunak konpromisoa hartu beharko du abian jarritako politikekin jarraitzeko. III. eranskina (Berdintasunaren arloan hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa). Behar bezala sinatua.
1.7. – Proiektua 7.000 biztanletik beherako udalerri-taldeek egiten badute, udalerri bakoitzaren berariazko onarpen-agiria aurkeztu beharko da, 4. artikuluko seigarren apartatuan ezarritakoaren arabera. IV. eranskina (Proiektuan lankidetzan aritzeko konpromisoa). Behar bezala sinatua.
2. – Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean egon beharko du. Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko edo datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistro Elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.
3. – Erantzukizunpeko adierazpenak prozeduran aurkeztu beharreko dokumentazioa ordezten du. Beraz, erantzukizunpeko adierazpenean jasotako alderdien egiazkotasuna egiaztatzeko, adierazpen horren bidez ordeztutako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte onuradun izateko proposatzen diren pertsonek, dagokion dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik (Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 9.5 art.).
4. – Ez da beharrezkoa izango Emakunderen esku dauden dokumentuak berriz aurkeztea. Horrelakoetan, eskabidean adierazi beharko da noiz eta zer organo edo bulegotan aurkeztu ziren dokumentuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.
5. – Administrazioak, edozein unetan, eska dezake jatorrizko dokumentuak entregatzeko, benetakoak direla egiaztatzeko.
6. – Kontuan hartuko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoa (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, dirulaguntzarako eskaera ezetsi dela ulertu ahalko da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
14. artikulua. – Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea.
1. – Jarduerak gauzatu ondoren eta dirulaguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza; horretarako, 2026ko abenduaren 14a baino lehen, egun hori barne, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
– Diruz lagundutako jarduerei lotuta egindako gastuen fakturak edo egiaztagiriak; udalerriko idazkariak edo kontu-hartzailetza zerbitzuko arduradunak eginak. Fakturen edo agirien gastuaren data 2026ko abenduaren 11koa izango da, gehien jota. Diruz lagundutako jarduerari buruzko dokumentu osagarriak ere aurkeztu beharko dira (fakturak...).
– Egindako lan-proiektua justifikatzeko memoria. Memoria horretan nahitaez deskribatu beharko dira lortutako helburuak, erabilitako metodologia (egindako lan-prozedura, herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta neurri osagarriak, kronograma, adierazleak eta berrikuntzak) eta egindako gastuen eta lortutako sarreren banakatzea, udal-ekarpena zehaztuta (VII. eranskina – Justifikazio-memoria). Halaber, sexuaren arabera banakatuta jasoko da zuzenean onuradun diren pertsonen kopurua (politikoak eta toki-erakundean lan egiten dutenak), bai eta zeharka onuradun direnak ere (proiektua gauzatzeko kontratatzen direnak eta proiektua diseinatzeko eta gauzatzeko kontratatzen den erakunde edo enpresako kide direnak eta bertan lan egiten dutenak).
– Deialdi honen bidez diruz lagundutako proiektuaren ondoriozko dokumentua edo dokumentuak. Dokumentu horietan Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza adierazi beharko da, eta, horretarako, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen marka jarri beharko da, ebazpen honen 13.f) artikuluan jasotzen denez.
2. – Programaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean, edo gastua egiaztatzeko dokumentuen bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoari.
3. – Administrazioak, edozein unetan, eska dezake jatorrizko dokumentuak entregatzeko, benetakoak direla egiaztatzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
