Prebentzio-ordezkariei arau arloan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza 2026 urtekoa

[Prebentzio-ordezkarien arau arloan prestakuntza 2026]

Deskribapena


Xedea

2026an Prebentzioko ordezkarien oinarrrizko prestakuntza diruz laguntzea, arau arloan . Beraz, dirulaguntza 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra (barne) bitartean emango zaie erakunde publiko edo pribatuei, EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko arau arloan oinarrizko mailako prestakuntza ematen dutenei. Kontuan hartu 2026ko otsailaren 11ko Ebazpena.

Prestakuntzak helburu du prebentzioko ordezkariek (laneko arriskuen prebentzioaren arloan eginkizun espezifikoak dituzten langileen ordezkariak) beren eginkizunak betetzeko beharko duten oinarrizko trebakuntza-maila lortzea.

Betiere, 1997ko abenduaren 11n sinatu zen EAEko Laneko Osasunerako eta Arriskuen Prebentziorako Lanbide Arteko Akordioaren batera.

 

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 (Euro)

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza 133,58 eurokoa da irakastordu bakoitzeko.

Prestakuntza-jarduera bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko parte-hartzailea kopurua 15 prebentzio-ordezkarikoa izango da (Diru-laguntzaren% 100,00 jasoko dutela, nahiz euskaraz nahi gazteleraz emandako ikastaroa).

Gaztelaniaz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 10 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, 2026ko otsailaren 11ko ebazpenaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

Euskaraz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 5 ikasleko taldeentzat % 50etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, 2026ko otsailaren 11ko ebazpenaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

Diru-laguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialen gastuak. OSALANek doan emango die prestakuntza-eskuliburu bana ikasle guztiei.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzeko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz, bazterkeriak prebenitzeko edo ezabatzeko xedearekin eta desgaitasunen bat duten prebentzio-ordezkariek prestakuntza jasotzeko dauzkaten zailtasunak edo desabantailak konpentsatu nahian, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu osagarri guztiak jarriko ditu OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, deialdi honen kontura ordainduta.

 

Ordainketa-modua:

1. Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango dira, diruz laguntzeko eskatu eta eskabidea onartu deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondoren eta agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.

2. Prestakuntza burutu dutenengatik (Prebentzio-ordezkariengatik) bakarrik ordainduko da diru-laguntza.

3. Aipatutako epea igaro ondoren eta esanbidez uko egin ez bazaio, dirulaguntza emateko jakinarazpena egin ondoren, igorpen baten bidez ordainduko da dirulaguntza

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Erakunde sindikalak

Prebentzio-zerbitzuak

Betekizunak

  • Eskabidea

  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
  • Prebentzioko ordezkarientzako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzea Osalanek, deialdi honetako "Prebentzioko ordezkariak gaitzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko I. Eranskinean" ezarritakoaren arabera.
  • Egunean dagoela zerga-betehebarrak betetzeari dagokionez
  • Egunean dagoela Gizarte Segurantzarekiko betehebarrak betetzeari dagokionez
  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean honako hauek direla-eta jasotako betebeharrak betetzen dituela: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueraren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.
  • Ez duela izan inolako zigor- edo administrazio-zehapenik, eragozten dionik dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea, bereziki aipatuta sexu-diskriminazioaren ondorioz gertatuak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > OSALANeko Zuzendariordetza Teknikoa

Kontaktu-informazioa


OSALAN:  944032190 (08:30etik a 16:30era)

Tramitazio elektonikoan arazoren bat izanez gero: Erabiltzaileentzako Arreta Zentroa  945016838

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1207809

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau indarrean sartzen den egunean hasiko da, eta epe hori 2026ko azaroaren 13an amaituko da, egun hori barnean dela, 23:59an, edo deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortzen direnean. Azken kasu horretan, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak emango du horren berri EHAAn. Kasu horretan, ez da eskabide berririk onartuko, egoera hori EHAAn argitaratu ondoren, eta oriandik ebatzi gabe dauden aurkeztutako eskaerak ukatuko dira.

 Prestakuntza-erakundeek programatuta daukaten prestakuntza-ekintza bakoitza hasi baino 7 egun baliodun lehenago gutxienez eskatu beharko diote dirulaguntza OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari. Gutxienez, 15 egun lehenago egitea gomendatzen da. Aurten deialdi hau argitaratu aurretik eman diren prestakuntza-ekintzen kasuan, dirulaguntza eskatzeko epea bi hilabetekoa izango da, deialdia indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.

(Kontuan hartu behar da arlo normatiboa ematen duten entitateek V. eranskina. Prebentzio-ordezkariei ARLO TEKNIKOKO oinarrizko prestakuntza emateko akreditatutako zentroen zerrenda, eman behar dietela bertaratuei. Horrela prebentzio-ordezkariek aukeratu ahal izango dute zati teknikoa zein zentrotan egin nahi duten. Zerrenda hori eguneratu egingo da akreditatutako zentroen zerrenda aldatu ahala, baita deialdi honetan zehar ere. Zati arauemailea ematen duten erakundeek prozedura elektronikoan dagoen zerrenda berriena aurkeztu beharko diete prebentzio-ordezkariei). 

 

 V. ERANSKINA. Prebentzioko Delegatuentzako Arlo Teknikoko Oinarrizko prestakuntza emateko akreditatutako erakundeen zerrenda


 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2 hilabete, behin betiko ebazpen-proposamena jakinarazten den egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, dokumentazioa hau aurkeztu behar duzu  Nire Karpetan:

-“II. eranskina. Bertaratze-kontrolerako orria”

-“III. eranskina. Prestakuntza-ekintzari buruzko datuak" behin-betiko dokumentua.

-“IV. eranskina. Arlo teknikorako prestakuntza-zentroarieta ikasgela birtualaren erabilerari dagokionez, prebentzio-ordezkariak egin duen aukerari buruzko datuak".

-“VI. eranskina. Ebaluazio galdetegia. Prebentzio-ordezkaria".

-“VII eranskina. Ebaluazio galdetegia. Irakasleak". 

-"VIII eranskina. Prestakuntza-erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, gela birtualeko prestakuntzaren erabilerari buruzkoa".

-"IX eranskina. Prebentzioko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena gela birtuala erabiltzeko".

 Epea justifikazioa aurkezteko:  Prestakuntza-ekintza amaitu eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean.

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk