2026ko dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatutako edo baimendutako prestakuntza egiaztagarriari lotutako prestakuntza-praktikak finantzatzeko (formazio-praktiken tutorizazioa)
[PRACTICAS_2026_1]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri hauen xedea da 2026ko ekitaldian Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintza egiaztagarrietako (profesionaltasun-ziurtagiriak, lanbide-ziurtagiriak edo C graduak) ikasleek prestakuntza-praktikak egitearen ondoriozko gastuak finantzatzera bideratutako laguntzak arautzea, bi dirulaguntza-lerroren bidez:
a) Prestakuntza-enpresa eta -erakundeentzako laguntzak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzeari buruzko kotizazio-kostuak eta kudeaketa-gastuak finantzatzeko, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren berrogeita hamabigarren xedapenean xedatutakoa aplikatuz.
b) Prestakuntza-erakundeentzako laguntzak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren baimenarekin beren zentroetan egindako prestakuntza-praktiken tutoretzagatik, Espainian ez egoteagatik edo legez bizi ez izateagatik Gizarte Segurantzan alta eman ezin zaien ikasleentzat.
Aurrekontuko zuzkidura
640.000 €Prestazio ekonomikoa
Deialdi hau finantzatzeko, guztira 640.000 euroko baliabide ekonomikoak emango dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2026eko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kontura.
Baliabide horiek bi dirulaguntza-lerroetan banatzen dira, honela:
a) 500.000 euro, 1.a) artikuluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko.
b) 140.000 euro, 1.b) artikuluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko.Baldin dirulaguntza-lerroetako batean kreditua amaitzen ez bada, beste lerroko laguntzak finantzatzeko erabili ahal izango da gerakina.Zenbateko horiek % 25 handitu ahal izango dira, indarrean dagoen legediaren arabera aurrekontuetan aldaketak egitea onartzen bada. Aldaketa horiek egonez gero, horren berri emango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
Bi dirulaguntza-lerroei dagozkien laguntzak emateko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoaizango da.
Eskabideek deialdi honetako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, ordenan emango dira, espedientea noiz osatu den, 2. artikuluan dirulaguntza-lerro bakoitzerako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, ezeztatu egingo dira laguntza jasotzeko zain zeuden eskabideak,eta hori hala izango dela argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbide-EuskalEnplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Ebazpena
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta banan-banan jakinaraziko da egoitza elektronikoaren bidez.Ebazpenak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera telematikoa Erregistroan egoitza elektronikoaren bidez sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.
Helegitea
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, hura emateko ebazpena ezarri ondoren.

Nori dago zuzenduta
Prestakuntza-zentroak
1 a) artikuluan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea beren gain hartu duten prestakuntza-enpresek edo -erakundeek, kotizazioaren ordainketa barne, profesionaltasun-ziurtagirien tituluak, lanbide-ziurtagiriak edo C graduak (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak diruz lagundutakoak edo baimendutakoak) lortzera bideratutako prestakuntza-moduluarekin lotutako enpresa edo erakunde parekatuan prestakuntza-modulua egiten duten ikasleei dagokienez, bai praktikak egin diren enpresa edo erakunde parekatuan, bai prestakuntza-ekintzak eman dituen prestakuntza-erakundean, bien artean sinatutako hitzarmenean edo akordioan hala hitzartu badute.
Laguntza horietatik kanpo daude Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoak, bai eta itunpeko ikastetxe pribatuak ere, baldin eta Gizarte Segurantzako kotizazioen kudeaketa eta ordainketa aipatutako sailak egin baditu
Betekizunak
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bere gain hartu dituen prestakuntza-enpresa edo -erakundea izatea, kotizazioa ordaintzea barne, profesionaltasun-ziurtagirien tituluak, lanbide-ziurtagiriak edo C graduak lortzeko prestakuntza-ekintzekin lotutako enpresa edo erakunde parekatuan prestakuntza-modulua egiten duten ikasleei dagokienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak diruz lagundutakoak edo baimendutakoak, izan praktikak egin diren enpresa edo organismo parekatua, izan prestakuntza-ekintzak eman dituen prestakuntza-erakundea, baldin eta hala hitzartu badute bien artean sinatutako hitzarmenean edo akordioan.
Laguntza horietatik kanpo daude Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoak, bai eta itunpeko ikastetxe pribatuak ere, baldin eta Gizarte Segurantzako kotizazioen kudeaketa eta ordainketa aipatutako sailak egin baditu.
Organo kudeatzaileak egiaztatuko du.
-
Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.

Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.

Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.

Merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke aurka egiaztatze-lan horri, eta, halakorik egiten badu, ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskakizun hori betetzen duela frogatzeko.
-
Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat arauz hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.

Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzea.

Ez duela zehapen administratiboa edo penala jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin, honako hauek barne:
- Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako diskriminazio anizkoitza eragiteagatik.
- Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
- Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
- Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera, 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan.
- LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, barnean dela konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea.

Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.

Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak

Elkartea izanez gero, ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.

Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.

Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.

Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean daudenak.

Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako eta eskatzailea zuzenbide publikoko erakunde bat ez den irabazi-asmoko pertsona fisikoa edo juridikoa denean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis paragrafoan aurreikusitako baldintzetan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea. Baldintza hori betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) idatz-zatiko bigarren paragrafoan aurreikusitako ehunekoa edo handiagoa denean (aurreko ekitaldian hornitzaileei egindako ordainketa guztien gainean ordaindutako fakturen % 90, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako gehieneko epea baino epe laburragoan).
La presentación de la documentación a que hace referencia el párrafo anterior será requerida a las entidades solicitantes por Lanbide-Servicio Público Vasco de Empleo, en su caso, con carácter previo a dictar las resoluciones de concesión de las subvenciones.
- Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez badezake, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko a) apartatuan aurreikusitako ziurtagiriaren bidez, Lanbidek emandako ereduaren arabera.
Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.
– Eskatzaileak ezin badu aurkeztu galdu-irabazien kontu laburturik kontabilitate-araudiaren arabera, betekizun hori 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluaren b) apartatuan aipatzen den dokumentazioaren bidez egiaztatuko da, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, zeinak apartatu horren 1. zenbakian eskatutako edukia izango baitu; edo, ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, apartatu horren 2. zenbakian eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako eran (erregelamendu hori uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
Lanbidek, hala badagokio, dirulaguntzak emateko ebazpenak eman aurretik eskatuko die entitate eskatzaileei aurreko paragrafoan aipatzen diren dokumentuak aurkezteko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)
Kodea
1060701Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
1.a) artikuluan aurreikusitako dirulaguntza-lerroari dagozkion laguntzei dagokienez, eskabide-inprimakiaz gain (osorik bete beharko da), dokumentazio hau aurkeztu beharko da: Gizarte Segurantzako kotizazioagatiko laguntzei dagokienez:
a) Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak, "Kotizazioen likidazioaren ordainagiria" eta "Langileen zerrenda izenduna", prestakuntza-praktikak egiten dituzten pertsonei alta eman zaien kotizazio-kontuaren kodeari dagozkionak.
b) Gizarte Segurantzari egindako ordainketen egiaztagiriak.
Gizarte Segurantzarekin egin beharreko izapideak kudeatzeko laguntzei dagokienez:
a) Kudeaketa dirulaguntza eskatzen duen enpresa edo erakundetik kanpoko enpresa batek egiten badu: fakturaren kopia, kudeaketak egin dituzten pertsonen kopurua, fakturatutako pertsona bakoitzeko zenbatekoa eta dagokion aldia zehaztuta, bai eta horien ordainketaren egiaztapena ere.
b) Kudeaketa dirulaguntza eskatzen duen enpresak edo prestakuntza-erakundeak berak egiten badu: ziurtagiri bat, honako hauek adieraziko dituena: kudeaketak egiten dituen langilearen nortasuna, langile horren urteko ordainsari gordinaren zenbatekoa eta enpresaren kargurako Gizarte Segurantzako kotizazioaren kostua, urteko lanaldiaren orduak, bai eta dirulaguntzaren xede diren prestakuntza-praktikak egin bitartean jarduera horretan eman dituen orduak ere.
1.b) artikuluan aurreikusitako dirulaguntza-lerroari lotutako laguntzei dagokienez, prestakuntza-zentroan bertan egindako prestakuntza-praktikei buruzko eskaera-inprimakian jasotako informazioa ofizioz egiaztatuko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak.
Laguntza horiei dagokienez, prestakuntza-zentroan bertan egindako prestakuntza-praktikei buruzko eskaera-inprimakian jasotako informazioa ofizioz egiaztatuko du Lanbidek.
Eskabidearen osteko izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/micarpeta
Era berean, elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes
Eskabide bakarra aurkeztuko da prestakuntza-enpresa edo -erakunde bakoitzeko eta dirulaguntzen lerro bakoitzeko, kasu bakoitzean 4. artikuluan adierazitako 2026ko aldi osorako.
Eskabideak ez baditu baldintza guztiak betetzen, erakunde interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik, izandako hutsune edo akatsa konpontzeko, edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko. Hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko da, hala xedatzen duen ebazpena egin ondoren.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak bere gain hartu dituen prestakuntza-enpresa edo -erakundea izatea, kotizazioa ordaintzea barne, profesionaltasun-ziurtagirien tituluak, lanbide-ziurtagiriak edo C graduak lortzeko prestakuntza-ekintzekin lotutako enpresa edo erakunde parekatuan prestakuntza-modulua egiten duten ikasleei dagokienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak diruz lagundutakoak edo baimendutakoak, izan praktikak egin diren enpresa edo organismo parekatua, izan prestakuntza-ekintzak eman dituen prestakuntza-erakundea, baldin eta hala hitzartu badute bien artean sinatutako hitzarmenean edo akordioan.
Laguntza horietatik kanpo daude Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoak, bai eta itunpeko ikastetxe pribatuak ere, baldin eta Gizarte Segurantzako kotizazioen kudeaketa eta ordainketa aipatutako sailak egin baditu.
Organo kudeatzaileak egiaztatuko du.
-
Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke aurka egiaztatze-lan horri, eta, halakorik egiten badu, ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskakizun hori betetzen duela frogatzeko.
-
Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat arauz hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Egunean egotea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela zehapen administratiboa edo penala jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin, honako hauek barne:
- Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako diskriminazio anizkoitza eragiteagatik.
- Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik, Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
- Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
- Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera, 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan.
- LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, barnean dela konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Elkartea izanez gero, ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean daudenak.
Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean daudenak.
-
Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako eta eskatzailea zuzenbide publikoko erakunde bat ez den irabazi-asmoko pertsona fisikoa edo juridikoa denean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis paragrafoan aurreikusitako baldintzetan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea. Baldintza hori betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) idatz-zatiko bigarren paragrafoan aurreikusitako ehunekoa edo handiagoa denean (aurreko ekitaldian hornitzaileei egindako ordainketa guztien gainean ordaindutako fakturen % 90, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako gehieneko epea baino epe laburragoan).
La presentación de la documentación a que hace referencia el párrafo anterior será requerida a las entidades solicitantes por Lanbide-Servicio Público Vasco de Empleo, en su caso, con carácter previo a dictar las resoluciones de concesión de las subvenciones.
- Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez badezake, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko a) apartatuan aurreikusitako ziurtagiriaren bidez, Lanbidek emandako ereduaren arabera.
Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.
– Eskatzaileak ezin badu aurkeztu galdu-irabazien kontu laburturik kontabilitate-araudiaren arabera, betekizun hori 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluaren b) apartatuan aipatzen den dokumentazioaren bidez egiaztatuko da, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, zeinak apartatu horren 1. zenbakian eskatutako edukia izango baitu; edo, ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostenaren bidez, apartatu horren 2. zenbakian eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako eran (erregelamendu hori uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
Lanbidek, hala badagokio, dirulaguntzak emateko ebazpenak eman aurretik eskatuko die entitate eskatzaileei aurreko paragrafoan aipatzen diren dokumentuak aurkezteko.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
4 hilabete eskaera egin denetik
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.