Enplegu, prestakuntza eta laneratze proiektu integralak garatzeko laguntzen deialdia, laneratzera eta lan merkatuaren beharrak betetzera bideratuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan administrazioa erregularizatzeko prozesuei lotutako jarduerak txertatuta, 2026 eta 2027ko ekitaldietarako. 3. lerroa: Kontratuetarako dirulaguntzak
[PI2026-C]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri hauen xedea da 2026ko eta 2027ko ekitaldietan honako hauek finantzatzeko dirulaguntzak ematea:
c) Aurreko letretan adierazitako proiektu integralen ondoriozko lan-kontratuei lotutako dirulaguntzak, laneratze-ibilbideen azken emaitza gisa.
Jarduketa horien konbinazioak laneratze erreala, egonkorra eta kalitatezkoa lortzera bideratutako ibilbide integral bat eratzen du, proiektuaren jardun-ildoaren eta parte-hartzaileak dauden unearen arabera egokitu daitekeena.
Proiektuaren jarduketa-ildoaren arabera, aurreikusitako jarduketek modu bereizian erantzun beharko diote proiektuaren helburu nagusiari. Zehazki, 3. lerroan, lan-kontratuak formalizatzeari, ibilbidearen azken emaitza gisa. Exekuzio-baldintzak, eska daitezkeen emaitzak eta ebaluazio-irizpideak modu bereizian aplikatuko dira, jarduketa-ildo horren arabera.
Aurrekoarekin bat etorriz, deialdi honetan aurreikusitako jarduerak esku hartzeko eta finantzatzeko hainbat ildotan egituratzen dira. Ildo horiek laneratze-prozesuaren une desberdinei erantzuten diete, eta barnean hartzen dituzte bai prospekzio-, orientazio- eta prestakuntza-jarduerak, bai enplegua bilatzeko aktibazio intentsiboko jarduerak, eta, hala badagokio, lan-kontratuak formalizatzeari lotutakoak, lan-merkatuaren ezaugarrien eta proiektua kokatzen den laneratze-ibilbidearen unearen arabera.
Era berean, programa horiek administrazio-erregularizazioko prozeduretan eta bizileku- eta lan-baimenak lortzeko prozeduretan eskatutako baldintzak betetzen lagundu ahal izango dute, atzerritartasunaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, eta diruz lagundutako jarduketen helburua ez da inola ere izango atzerritartasunaren arloko administrazio-prozedurak zuzenean finantzatzea.
Diruz lagundutako jarduketak pertsonak kualifikatzera eta kontratatzera bideratu beharko dira, lan-merkatuaren premien eta proiektuan identifikatutako enplegu-aukeren arabera, eta, nolanahi ere, koherentzia bermatu beharko da ibilbidearen diseinuaren, parte-hartzaileen profilaren eta aurreikusitako laneratze-emaitzen artean.
Inola ere ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko xede nagusitzat atzerritartasunaren arloko administrazio-izapidetzea duten jarduketak, eta laneratzeko ibilbideari lotutako laguntza instrumentaleko jarduketetara mugatuko dira.
Aurrekontuko zuzkidura
1.150.380 €Prestazio ekonomikoa
3. lerroa: proiektu integralen ondoriozko lan-kontratuak finantzatzera bideratua, deialdi honen esparruan garatutako laneratze-ibilbideen azken emaitza gisa
Deialdian aurreikusitako proiektu integralak finantzatzeko dirulaguntza emateko prozedura ondoz ondoko emakida izango da.
Proiektua deialdiaren xedera teknikoki egokitzen dela egiaztatu ondoren, eskabidea kokatzen den jarduketa-ildoari lotutako administrazio-prozedura egokiaren esparruan, honako hauek barne hartuta: proposatutako ibilbidearen koherentzia, identifikatutako enplegu-beharretara eta lan-merkatuaren ezaugarrietara egokitzea, jarduketak hartzaileen profiletara egokitzea eta aurreikusitako laneratze-emaitzen bideragarritasuna, eta eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea, dagokion administrazio-prozeduran espedientea osorik dagoen unearen arabera emango dira, dagokion dirulaguntza-lerrorako eta lotutako administrazio-prozedurarako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen baten bidez, argitara emango da EHAAn laguntza horiek finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortu direla, eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo dira.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta banan-banan jakinaraziko du, bitarteko telematikoen bidez.
Ordainketa-modua:
Lan-kontratuetarako emandako dirulaguntza, laguntza-mota horretarako aurreikusitako administrazio-prozedura espezifikoaren esparruan izapidetua, 2026ko edo 2027ko ekitaldiei dagokien ordainketa-kredituaren kargura ordainduko da, erabilgarri dagoen kreditu-xedapenaren arabera eta honako hauek kontuan hartuta:
a) Lehen ordainketa, kontratu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoaren % 60, dirulaguntza ematen den unean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen den unean dagokion aurrekontu-ekitaldian erabilgarri dagoen ordainketa-kredituaren kargura.
Ordainketa aurreratuak egin ahal izateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da ordainketak egin behar diren aurrekontu-ekitaldian, eskabideen izapidetze- eta ebazpen-ordenaren arabera, eta horrek ez du ekarriko eskabideen ebazpenaren lehentasun-ordena aldatzea.
b) Bigarren ordainketa, ordaintzeke dagoen dirulaguntzaren gainerakoa, dagokion aurrekontu-ekitaldiaren kargura, kontratua hasi zenetik eskatutako gutxieneko aldia igaro ondoren eta 18. artikuluan aurreikusitakoaren arabera dagokion justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Ordainketa aurreratuen zenbatekoa 180.000 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren erakunde onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintzan zenbateko aurreratua estaltzeko bermea eratu izanaren frogagiria aurkeztu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan, dagokion ordainketa egin aurretik.

Nori dago zuzenduta
Erakunde edo enpresak
Betekizunak
-
Laguntza eskatzen duten prestakuntza-proiektuak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo, prestakuntza-jarduera hasten den unean, dirulaguntza esleitu ondoren proiektu horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea

Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.

Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du.
-
Ez duela zehapen administratiboa edo penala jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin, honako hauek barne:
- Sexu-diskriminazioagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa egiteagatik.
- Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.

Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
- Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
- 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
- LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne

Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.

Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.

Elkartea izanez gero, ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.

Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.

Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatzen diren gainerako debekuetako baten eraginpean ez egotea.

Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitate ez dena, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.3.bis artikuluan aurreikusitako moduan ordainketa-epeekinn betetzea,
Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen dituztenak.

Orientazio ekintzak egiteko:
- Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra edukitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren informazio-sistemarekin konektatzeko.*Automatikoki egiaztatuko du Organo kudeatzailea, orientatzaileei alta ematean.
- Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu. Automatikoki egiaztatuko du Organo kudeatzailea, orientatzaileei alta ematean
- Orientazioko ekintzak egiten dituzten langileak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte.Unibertsitateko titulazioa eta lan-kontratuaren edo lan-bizitzaren kopia aurkeztea orientatzaileei alta emateko unean.
-
Enplegu aukera-ekintzak egiteko:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin bitartekotza-zerbitzua emateko lankidetzan diharduten entitateek egin ahalko dituzte edota Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren laguntzaileak izan ez arren, enplegu-agentzia gisa eratuta ez dauden entitate onuradunek ere enplegu-aukerak aztertzeko ekintza osagarriak egin ahal izango dituzte.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Kontaktu-informazioa
Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 600
Kodea
1272103Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), ), eta erakundearen legezko ordezkaria den pertsonaren sinadura izan beharko dute.
Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: https://www.lanbide.euskadi.eus/informazioa/erakundeen-erregistroa/weblan00-centrosformacion/eu/.
Eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bitartez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
- Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa. *Nahitaezko eremuak bete behar dira eskatutako informazioarekin.
-
Laguntza eskatzen duten prestakuntza-proiektuak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo, prestakuntza-jarduera hasten den unean, dirulaguntza esleitu ondoren proiektu horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du.
-
Ez duela zehapen administratiboa edo penala jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin, honako hauek barne:
- Sexu-diskriminazioagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa egiteagatik.
- Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
- Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
- 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
- LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Elkartea izanez gero, ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatzen diren gainerako debekuetako baten eraginpean ez egotea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitate ez dena, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.3.bis artikuluan aurreikusitako moduan ordainketa-epeekinn betetzea,
Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen dituztenak.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Orientazio ekintzak egiteko:
- Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra edukitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren informazio-sistemarekin konektatzeko.*Automatikoki egiaztatuko du Organo kudeatzailea, orientatzaileei alta ematean.
- Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu. Automatikoki egiaztatuko du Organo kudeatzailea, orientatzaileei alta ematean
- Orientazioko ekintzak egiten dituzten langileak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte.Unibertsitateko titulazioa eta lan-kontratuaren edo lan-bizitzaren kopia aurkeztea orientatzaileei alta emateko unean.
-
Enplegu aukera-ekintzak egiteko:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin bitartekotza-zerbitzua emateko lankidetzan diharduten entitateek egin ahalko dituzte edota Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren laguntzaileak izan ez arren, enplegu-agentzia gisa eratuta ez dauden entitate onuradunek ere enplegu-aukerak aztertzeko ekintza osagarriak egin ahal izango dituzte.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
3 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Erakundea erregistroan ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan agertzen diren banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua