Enplegu, prestakuntza eta laneratze proiektu integralak garatzeko laguntzen deialdia, laneratzera eta lan merkatuaren beharrak betetzera bideratuak, euskal autonomia erkidegoaren eremuan administrazioa erregularizatzeko prozesuei lotutako jarduerak txertatuta, 2026 eta 2027ko ekitaldietarako. 2. lerroa: Lan-aktibazioa

[PI2026-AL]

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da 2026ko eta 2027ko ekitaldietan honako hauek finantzatzeko dirulaguntzak ematea:

b) Administrazio-erregularizazioko prozesuen aurreko, aldi bereko edo ondorengo prozesuen esparruan laneratzea erraztera bideratutako proiektuak eta jarduerak, bereziki enplegua bilatzeko eta benetan laneratzeko aktibazio intentsiboko jarduketen bidez, prozesu horiek beharrezkoak direnean laneratzeko, eta betiere laneratzeko helburuari dagokionez tresna gisa.

Proiektuaren jarduketa-ildoaren arabera, aurreikusitako jarduketek modu bereizian erantzun beharko diote proiektuaren helburu nagusiari. Zehazki, 2. lerroan, aktibazio intentsiboko eta enplegurako benetako sarbideko jarduketei, administrazio-erregularizazioko prozesuei lotutakoak barne, hala badagokio.

Aurrekoarekin bat etorriz, deialdi honetan aurreikusitako jarduerak esku hartzeko eta finantzatzeko hainbat ildotan egituratzen dira. Ildo horiek laneratze-prozesuaren une desberdinei erantzuten diete, eta barnean hartzen dituzte bai prospekzio-, orientazio- eta prestakuntza-jarduerak, bai enplegua bilatzeko aktibazio intentsiboko jarduerak, eta, hala badagokio, lan-kontratuak formalizatzeari lotutakoak, lan-merkatuaren ezaugarrien eta proiektua kokatzen den laneratze-ibilbidearen unearen arabera.

Era berean, programa horiek administrazio-erregularizazioko prozeduretan eta bizileku- eta lan-baimenak lortzeko prozeduretan eskatutako baldintzak betetzen lagundu ahal izango dute, atzerritartasunaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, eta diruz lagundutako jarduketen helburua ez da inola ere izango atzerritartasunaren arloko administrazio-prozedurak zuzenean finantzatzea.

Diruz lagundutako jarduketak pertsonak kualifikatzera eta kontratatzera bideratu beharko dira, lan-merkatuaren premien eta proiektuan identifikatutako enplegu-aukeren arabera, eta, nolanahi ere, koherentzia bermatu beharko da ibilbidearen diseinuaren, parte-hartzaileen profilaren eta aurreikusitako laneratze-emaitzen artean.

Inola ere ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko xede nagusitzat atzerritartasunaren arloko administrazio-izapidetzea duten jarduketak, eta laneratzeko ibilbideari lotutako laguntza instrumentaleko jarduketetara mugatuko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

3400000

Prestazio ekonomikoa

2. lerroa: enplegua bilatzeko aktibazio intentsiboko jarduerak finantzatzea, epe laburrean benetako laneratzea erraztera bideratuak, bereziki enplegua lortzeko prozesuak indartzea edo laneratzeko ibilbideetan parte-hartze aktiboa izatea beharrezkoa den kasuetan

Deialdian aurreikusitako proiektu integralak finantzatzeko dirulaguntza emateko prozedura ondoz ondoko emakida izango da.

Proiektua deialdiaren xedera teknikoki egokitzen dela egiaztatu ondoren, eskabidea kokatzen den jarduketa-ildoari lotutako administrazio-prozedura egokiaren esparruan, honako hauek barne hartuta: proposatutako ibilbidearen koherentzia, identifikatutako enplegu-beharretara eta lan-merkatuaren ezaugarrietara egokitzea, jarduketak hartzaileen profiletara egokitzea eta aurreikusitako laneratze-emaitzen bideragarritasuna, eta eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea, dagokion administrazio-prozeduran espedientea osorik dagoen unearen arabera emango dira, dagokion dirulaguntza-lerrorako eta lotutako administrazio-prozedurarako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen baten bidez, argitara emango da EHAAn laguntza horiek finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortu direla, eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo dira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta banan-banan jakinaraziko du, bitarteko telematikoen bidez.

Ordainketa-modua:

1. eta 2. lerroei dagozkien proiektu integralak gauzatzeko emandako dirulaguntza, dagokion administrazio-prozeduraren esparruan, bi ordainketatan ordainduko da, aldez aurretik horiek eskatuta, honela:

a) Lehen ordainketa, onartutako dirulaguntza osoaren % 60, proiektu integrala hasi ondoren.

Ordainketa aurreratuak egin ahal izateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da ordainketak egin behar diren aurrekontu-ekitaldian, eskabideen izapidetze- eta ebazpen-ordenaren arabera, eta horrek ez du ekarriko eskabideen ebazpenaren lehentasun-ordena aldatzea.

b) Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren gainerakoa, diruz lagundutako jarduerak amaitu eta dagokion justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren, hala badagokio, 6. artikuluaren arabera aurreikusitako kontratuen formalizazioa eta 1. artikuluan ezarritako definizioak barne, 18. artikuluan aurreikusitako likidazio-irizpideen arabera eta dagokion prozeduran onartutako proiektuarekin bat etorriz.

Bigarren ordainketa diruz lagundutako jarduerak amaitu eta dagozkion egiaztagiriak aurkeztu ondoren egingo da.

Ordainketa aurreratuen zenbatekoa 180.000 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren erakunde onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintzan zenbateko aurreratua estaltzeko bermea eratu izanaren frogagiria aurkeztu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan, dagokion ordainketa egin aurretik.

Nori dago zuzenduta


Erakunde edo enpresak

Betekizunak

  • Laguntza eskatzen duten prestakuntza-proiektuak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo, prestakuntza-jarduera hasten den unean, dirulaguntza esleitu ondoren proiektu horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.

  • Delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenaturik ez egotea: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  • Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea

  • Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.

  • Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Ez duela zehapen administratiboa edo penala jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin, honako hauek barne:
    • Sexu-diskriminazioagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa egiteagatik.
    • Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.
      • Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
        • Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
        • 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
        • LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne

      • Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.

      • Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.

      • Elkartea izanez gero, ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.

      • Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.

      • Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko.

      • Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatzen diren gainerako debekuetako baten eraginpean ez egotea.

      • Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

      • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitate ez dena, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.3.bis artikuluan aurreikusitako moduan ordainketa-epeekinn betetzea, Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen dituztenak.

      • Orientazio ekintzak egiteko:
        • Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra edukitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren informazio-sistemarekin konektatzeko.
          *Automatikoki egiaztatuko du Organo kudeatzailea, orientatzaileei alta ematean.
        • Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.
          Automatikoki egiaztatuko du Organo kudeatzailea, orientatzaileei alta ematean
        • Orientazioko ekintzak egiten dituzten langileak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte.
          Unibertsitateko titulazioa eta lan-kontratuaren edo lan-bizitzaren kopia aurkeztea orientatzaileei alta emateko unean.
        • Enplegu aukera-ekintzak egiteko:
          Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin bitartekotza-zerbitzua emateko lankidetzan diharduten entitateek egin ahalko dituzte edota Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren laguntzaileak izan ez arren, enplegu-agentzia gisa eratuta ez dauden entitate onuradunek ere enplegu-aukerak aztertzeko ekintza osagarriak egin ahal izango dituzte.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 600

Kodea

1272102

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), ), eta erakundearen legezko ordezkaria den pertsonaren sinadura izan beharko dute.

Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: https://www.lanbide.euskadi.eus/informazioa/erakundeen-erregistroa/weblan00-centrosformacion/eu/.

Eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bitartez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Erakundea erregistroan ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan agertzen diren banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk