EAEko itunpeko ikastetxeentzako laguntza-deialdia 2025-26 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegora iritsi berri diren ikasleak hartzeagatik onarpen-prozesu arruntetik kanpo eta ikasturtea itundu ondoren.

[Matrikula_bizia]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-deialdia egitea hezkuntza-ituna indarrean duten ikastetxeei, aurre egin diezaioten 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2025-26 ikasturtean ikasleak ohiko onarpen-prozesutik kanpo eta ikasturtea itundu ondoren hartzeak eragindako gastuei.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Eskola-unitate bakoitzeko, honako hauek izango dira irakasle gehiago kontratatzeko edo laguntzako langile osagarri gehiago kontratatzeko laguntzen gehieneko zenbatekoak:

Eskola-unitatea / Irakasleak/ Hezitzaileak

Gehieneko zenbatekoa

Haur Hezkuntza I

88.657,33

Haur Hezkuntza II

88.657,33

Lehen Hezkuntza

92.689,33

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza I

129.188,71

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza II

145.271,23

Hezkuntza-laguntzako espezialistak

24.086,26

HH-ko/LH-ko pedagogia terapeutikoko irakasleak

30.600,03

DBHko pedagogia terapeutikoko irakasleak

32.368,11

Haur Hezkuntza Ieko baliabide gehigarria

61.200,07

Haur Hezkuntza IIko baliabide gehigarria

61.200,07

Lehen Hezkuntzako baliabide gehigarria

61.200,07

Ordainketa-modua:

Pertsona onuradunei bi zatitan ordainduko zaie dirulaguntza:

- Lehenengo zatia emandako guztizkoaren % 50 izango da, eta ordainduko da hamabigarren atalean adierazitako hasierako egiaztagiriak aurkeztu ondoren. Ordainketa-espedientea ebazten den hilaren barruan egingo da, baldin eta hilaren 15a baino lehen egiten bada; bestela, hurrengo hileko sortan sartuko da.

- Bigarren zatia, gainerako % 50a, esleitutako guztizko kopurua egiaztatuta dagoela ziurtatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ezta haiek eskuratzeko legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarren aldiz aldatzeko martxoaren 3ko 1/2022 Legearekin bat.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1266101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Birkokapenaren eraginpeko langileen antzinatasunaren kostua finantzatzeko laguntzak:

Hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, ikastetxeek birkokatutako langileak aitortuta duen antzinatasunaren kostua finantzatzeko dirulaguntzak eskatuko dituzte, I. Eranskineko eskaera-ereduaren bidez.

Kaleratzeagatiko kalte-ordainak finantzatzeko laguntzak: 

Kaleratzeagatiko kalte-ordainen kasuan, dirulaguntzak hilabete bateko epean eskatuko dira, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, betiere ikastetxeak hura ordaindu badio lanpostua galdu duen langileari.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea hura izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera .

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk