LGENF-ek, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak, EBko Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan, EREIN laguntzak finantzatzen ditu Eusko Jaurlaritzarekin batera, landa-eremua sustatzen duten ekipamendu eta zerbitzuetarako

[lgenfnbeerein2026laguntza]

Deskribapena


Xedea

Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Euskadiko landa-inguruneko herriak eta zerbitzuak hobetzera.

EREIN 2026 programak landa-eremuetan azpiegiturak, ekipamenduak eta zerbitzuak sortzeko edo hobetzeko toki-erakundeen proiektuak babestuko ditu, honako eremu hauetan: oinarrizko zerbitzuak eta kolektibo espezifikoentzako beste batzuk, hiri-altzariak, irisgarritasuna, turismoa, kultura, kirola, energia (aurreztea eta berriztagarriak), uren kudeaketa, turismoa, eta landaguneak berreskuratzea, bereziki kalteberenak.

Erakundeekin partzuergoan bazkide izan daitezke Landa Garapeneko Elkarteak.

1,25 milioi Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatzen ditu, eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari dagokio, EBko Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan.

Zuzkidura % 40ra arte handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero.

Laguntzen intentsitatea proiektu bakoitzaren balorazioaren arabera ezarriko da, eta inbertsioaren % 80ra iritsi ahal izango da, gehienez 300.000 euro proiektu bakoitzeko.

Kontaktu-informazioa


Kodea

lgenfnbeerein2026laguntza

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk