Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Erakunde laguntzaileentzako diru-laguntza. Lehen Aukera 2026

[LAKOF 2026]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza hau Lehen Aukera programaren deialdiaren babesean diruz lagundutako kontratuak formalizatuta amaitzen diren erakunde laguntzaileek egindako enplegu-eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta kudeatzeko, bai eta trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko ere.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000 €

Prestazio ekonomikoa

Aurkezten diren ordenaren arabera aztertuko dira eskabideak, eta ebatzi, berriz, espediente bakoitza osorik noiz dagoen ordena horren arabera ebatziko dira, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, laguntzak emateko ebazpena eman ondoren.

Nori dago zuzenduta


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren laguntzaile diren erakundeak, enplegu-eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta kudeatzeko, bai eta trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko ere.

Betekizunak

  • Ez da kondenatua izan, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  • Ez da epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.

  • Ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dago edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dago konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dago esku-hartze judizialaren pean, eta ez dago desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu du.

  • Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako ezein kontra¬turen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Ez du egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasu¬neko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Ez du dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen du egoera horretan, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte, gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko.

  • Ez du zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik -zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa-, edo zehapen-epea igaro da.

  • Ez dago sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
    -Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
    -50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
    -LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ez dago zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri ditu beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu du dagokion zehapena.

  • Betetzen du desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.

  • Elkartea ez dago Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.

  • Ez da inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko Aukera.

  • Konpromisoa hartzen du enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa / Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra > Enpresen Zuzendaritza eta Ekintzailetza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa / Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra > Enpresen Zuzendaritza eta Ekintzailetza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra: 945160601

Posta elektonikoalehenaukera@lanbide.eus

 

Kodea

1015920

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hasiera data: 2026ko azaroak 1
Amaiera data: 2026ko azaroak 17


2026ko uztailaren 31ra arte, erakunde laguntzaile ez diren erakundeek dirulaguntza eskatu aurretik aitorpena lortzeko eskatu beharko dute.
Enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzeko eta trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko dirulaguntza 2026ko azaroaren 1etik 17ra bitartean emango da. 

Lehen Aukera enplegu-eskaintzak bildu eta erregistratzeko eta/edo kudeatzeko laguntzak, baita trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko ere.

Eskaera jaitsi, bete eta igo, beharrezko dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Erakunde kolaboratzaile izateko onarpen-eskabidea


2026ko uztailaren 31ra arte, erakunde laguntzaile ez diren erakundeek dirulaguntza eskatu aurretik aitorpena lortzeko ziurtagiria eskatu beharko dute. 

Erankunde Kolaboratzailearen Baimena.

Eskaera jaitsi, bete eta igo Egoitza Elektronikoaren bidez.

Trantsizio-prozesuaren kudeaketarako eta jarraipenerako soilik erakunde laguntzailea izatea eskatuz gero, erantsi "Datuak babesteko konpromisoa" sinatuta.

Aplikazioetara sartzeko baimena duten pertsonak aldatu behar izanez gero:

Lanbideren aplikazioetara sartzeko baimendutako pertsonak ordezkatu behar badira, erakunde laguntzaileak "LEHEN AUKERA programarako Lanbideko eskaintza kudeatzeko aplikatiborako sarbide-baimena eskakizuna" edo "LEHEN AUKERA: Gazteentzako arreta (hezkuntza-mundutik lan mundurako trantsizioa) programarako Lanbideko aplikatiborako sarbide-baimena eskakizuna." bete beharko da, ordezkatu beharreko kargu-motaren arabera.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk