Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Kontratazioagatiko diru-laguntza. Lehen Aukera 2026.

[LAK-2026]

Deskribapena


Xedea

Titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan edo bestelako erakundeetan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortuta eta haien laneratzea sendotuta. 

Aurrekontuko zuzkidura

8.650.000 €

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza zenbateko itxi bat da, enpresa eskatzaileari bi ordainketatan ordaindu beharrekoa, maila akademikoaren, kontratu-motaren eta -iraupenaren araberakoa, eta kontratatutako hautagaia gizona edo emakumea da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza emateko ebazpena ematen den unean ordainduko da, eta beste % 50a urtebete igaro ondoren, eta baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatua

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.
  • Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.

Betekizunak

  • Ez dela kondenatua izan, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  • Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.

  • Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.

  • Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Ez duela egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.

  • Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Ez duela dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen duela egoera horretan, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte, gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko.

  • Ez duela zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik -zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa-, edo zehapen-epea igaro dela.

  • Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
    • Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
    • 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
    • LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.

  • Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.

  • Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko, eta, alde horretatik:
    • -Ez duela xede eta helburu berberarako laguntza edo dirulaguntzarik jaso beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatuetatik.
    • Laguntza hau jaso duela: .... euro, honek emana: ....
    • Laguntza eskatu diola honi: ...., eta ebazpenaren zain dagoela.

  • Ez dagoela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko ezein prozeduraren eraginpean:
    • Programa edo deialdia: ....
    • Espediente-zenbakia:...

  • Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Minimis araudia betetzen dela egiaztatzeari dagokionez:
    • Enpresa eskatzaileak ez du jaso minimis araubideko laguntzarik, 2023, 2024, 2025 eta 2026ko ekitaldietan.
    • Enpresa eskatzaileak minimis araubideko dirulaguntza hauek eskatu edo jaso ditu (2023, 2024, 2025 eta 2026eko ekitaldietan): (Adierazi laguntzaren egoera, laguntza eman duen erakundea, eragozpena, zenbatekoa eta data).

  • Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela.

  • 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan jasotako definizioaren arabera krisian dauden enpresak ez izatea.

  • Betetzen dituela deialdian eskatutako baldintza guztiak eta eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa / Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra > Enpresen Zuzendaritza eta Ekintzailetza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa / Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra > Enpresen Zuzendaritza eta Ekintzailetza

Kontaktu-informazioa


Posta elektonikoa: lehenaukera@lanbide.eus

Erakundeei eta enpresei arreta emateko zerbitzua: 945 16 06 01

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 18 13 26 / 945 18 13 48

Kodea

1015921

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza aurkezteko epea 2026ko urriaren 31ra artekoa izango da. Hala ere, dirulaguntza honetarako aurkeztutako kontratuak 2026/01/01etik aurrera hasita egon daitezke.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk