Kontsumitzaileen Erakundeentzako Dirulaguntzak. 2026ko deialdia.
[Kontsumoko elkarteentzako dirulaguntzak 2026]
- Erakundea:
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskadiko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteei dirulaguntzak ematea 2026ko ekitaldiko funtzionamendu-gastuetarako eta laguntza juridiko-gastuetarako
Aurrekontuko zuzkidura
505.820Prestazio ekonomikoa
1. lerroa. kontsumitzaileei arreta. 277.160€
Onartutako aurrekontuaren %100 lagunduko da diruz, 102.000 € gehienez ere elkarte bakoitzeko.
Gastu subentzionagarriak
- Lokalen alokairuak, gehienez ere hiru alokairu erakunde eskatzaileko; horiek publikoari irekitako bulegoak izan beharko dute.
- Langileen gastuak.
- Finantza-gastuak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 30.7 artikuluan ezarritakoarekin bat datozenak.
- Beste gastu orokor batzuk, eskabidearen aurrekontu-apartatuan behar bezala zehaztuta (zerbitzu profesionalak, bulegoko materiala, kontserbazioa eta garbiketa, aseguruak, hornidurak, kanpoko kontratazioak eta beste batzuk).
2. lerroa. laguntza juridikoa. 228.660 €
Onartutako aurrekontuaren %100 lagunduko da diruz, eta gehienez ere 102.000 € emango dira elkarte bakoitzeko.
Gastu subentzionagarriak
- Aholkularitza juridikoko eginkizunak dituzten langileak.
- Aholkulari juridiko profesionalen minutak.
- Adituen azterlanak.
- Bukarazte-akzioak egikaritzetik eratorritako beste gastu batzuk
2. lerroko jarduera gauzatzeko lanak osorik kontratatu ahal izango dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan ezarritako baldintzak betez.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen muga kuantitatiboa merkatuaren balioa izango da, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan ezarritakora egokituko dira.
Diruz lagun daitekeen gastu bakoitzeko, baldin eta zenbatekoa 15.000,00 eurokoa (BEZik gabe) edo handiagoa bada, gutxienez hiru aurrekontu eskatu direla egiaztatu beharko da. Proposamen onuragarriena hautatzen ez denean, berariaz justifikatu beharko da zergatik hautatu den hori, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Ordainketa-modua:
1. lerroa. Kontsumitzaileentzako arreta. 207.870€, 2026ko ekitaldiaren kontura, eta 69.290€, 2027ko konpromiso-kredituaren kontura, diru-laguntzaren xede diren jarduerak bete direla egiaztatu ondoren.
2. lerroa. Laguntza juridikoa. 171.495 € 2026ko ekitaldiaren kargura eta 57.165 € 2027ko konpromiso-kredituaren kargura, diru-laguntzaren xede diren jarduerak bete direla egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta
1.– Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen onuradun izateko, kontsumitzaileen erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- a) Beren helburu bakarra Kontsumobideren eskumeneko kontsumo-eremuetan kontsumitzaileak defendatzea izatea.
- b) Eskabidea aurkezteko unean izena emanda egotea EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan (abenduaren 28ko 262/2021 Dekretuan aipatzen da erregistro hori), bat etorriz Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko apirilaren 27ko 4/2023 Legearen 75. artikuluan ezarritakoarekin.
- c) Beren jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea.
- d) Kontsultak egiteko, arreta emateko eta kontsumitzaileek aurkeztutako erreklamazioak kudeatzeko zerbitzu bat izatea.
- e) Aholkularitzako eta laguntza juridikoko zerbitzu bat izatea; zerbitzu horretan, zuzenbideko lizentziatura edo gradua duten pertsonak arituko dira.
2.– Entitate eskatzaileek baldintzak bete beharko dituzte, eta ezin dute eduki Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekurik.
Eskakizunak:
-
Kontsumobidek ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak EAEko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan inskribatuta daudela. Halaber, ofizioz egiaztatuko da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eskatzaileak berariaz baimena ukatzen ez badu. Kasu horretan, kasuan kasuko organo eskudunak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira.
Erakunde onuraduna izateko balditzak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez ziurtatu beharko dira.
-
Deialdiaren dokumentazio orokorra
1. 2024ko abenduaren 31ko egoera ekonomikoaren balantzea, baita emaitzen kontua ere, honako alderdi hauek jasoko dituena: a) bazkide-kuotengatik sartutako zenbatekoaren xehetasuna, ordaindutako kuota motaren arabera banatuta, eta b) bazkide-kuotetatik ez datozen beste diru-sarrera propio batzuk.
2. Erakundeak 2024an egindako jardunaren memoria zehatza.
-
1. lerroan eskatutako dokumentazioa
1. Aurrekontua.
2. Deialdiaren urtean eskaini nahi den kontsumitzaileentzako arreta-zerbitzuaren memoria zehatza, zeinak nahitaez eman beharko baititu haren ardura hartuko duten langileen zerrenda, eskaini behar diren orduak eta jardueraren deskribapena. Prestakuntza-jardueren kasuan, prestakuntza-plan bat aurkeztu beharko da. Plan horren barnean hitzaldiak eta ikastaroak sartuko dira, eta horietako bakoitzean gutxienez 8 pertsona bertaratzea eskatuko da. -
2. lerroan eskatutako dokumentazioa
- Aurrekontua.
- Deialdiaren urtean eskaini nahi den zerbitzu juridikoaren memoria zehatza, honako hauek jasota: zein diren haren ardura hartuko duten langileak, zenbat ordu jardungo duten eta jardueraren deskribapena.
- Txosten bat, 2024an kontsumitzaileen eskubideen defentsa egiteko aurkeztutako demanda-kopurua jasoko duena. Txosten horri aurkeztutako demanda judizialak izapidetzea onartu dela egiaztatzen duen frogagiria erantsi beharko zaio, bai eta dagozkion epaien kopia ere, egonez gero.
- 2024an gauzatu diren eta deialdiaren urtean gauzatzea espero diren bertan behera uzteko akzioei buruzko txostena eta kopia.
Betekizunak
-
Erantzukizunpeko adierazpena
Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, honako baldintza hauek betetzen direla ziurtatu beharko da:
- Eskatzailearen helburu bakarra Kontsumobideren kontsumo-eremuetan kontsumitzaileak defendatzea dela.
- Bere jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen duela.
- Aholkularitza-zerbitzua eta laguntza juridikoarena eskaintzen duela.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez duela, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere.
- Ez duela Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako gainerako debekurik.
- Eskatzailea inongo itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta dagoen edo ez.
Edozein unetan egiaztatu ahal izango da erantzukizunpeko adierazpenean jasotako datuak egiazkoak direla. Adierazpen horrek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritako betekizunak bete behar ditu.
Erakunde eskatzaileak edo horren ordezkari gisa jarduten duen pertsonak bere erantzukizunpean adierazi beharko du egiazkoak direla eskabidean jasotako datuak, indarrean dagoen legediak eskubidea jasotzeko ezarritako eskakizunak betetzen dituela eta hori egiaztatzen duten dokumentuak dauzkala, eta, dirulaguntza eskuratuz gero, horri dagokion denboraldian zehar eskakizun horiek betetzen jarraituko duela.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Plangintza, Azterlan, Informazio eta Prestakuntza Unitatea
Tel.: 945-06 21 51
E-mail:kontsumobide@kontsumobide.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1028311Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Prozedura honetako izapide guztiak elektronikoki egingo dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-tramite/eu/
Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira, eskabide-ereduaren arabera, osorik eta behar bezala beteta, eta 7. artikuluan eskatutako dokumentazioa erantsi beharko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatu bezala. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira eskabideak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028311.
Eskabidearen ondoko izapideak, hemen egin daitezke: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Entitate eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa. Prozeduran, entitateak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Izapidetze-lana ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://euskadi.eus/ahalordeak.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Erantzukizunpeko adierazpena
Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, honako baldintza hauek betetzen direla ziurtatu beharko da:
- Eskatzailearen helburu bakarra Kontsumobideren kontsumo-eremuetan kontsumitzaileak defendatzea dela.
- Bere jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen duela.
- Aholkularitza-zerbitzua eta laguntza juridikoarena eskaintzen duela.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez duela, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere.
- Ez duela Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako gainerako debekurik.
- Eskatzailea inongo itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta dagoen edo ez.
Edozein unetan egiaztatu ahal izango da erantzukizunpeko adierazpenean jasotako datuak egiazkoak direla. Adierazpen horrek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritako betekizunak bete behar ditu.
Erakunde eskatzaileak edo horren ordezkari gisa jarduten duen pertsonak bere erantzukizunpean adierazi beharko du egiazkoak direla eskabidean jasotako datuak, indarrean dagoen legediak eskubidea jasotzeko ezarritako eskakizunak betetzen dituela eta hori egiaztatzen duten dokumentuak dauzkala, eta, dirulaguntza eskuratuz gero, horri dagokion denboraldian zehar eskakizun horiek betetzen jarraituko duela.
-
Kontsumobidek ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak EAEko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan inskribatuta daudela. Halaber, ofizioz egiaztatuko da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eskatzaileak berariaz baimena ukatzen ez badu. Kasu horretan, kasuan kasuko organo eskudunak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira.
Erakunde onuraduna izateko balditzak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez ziurtatu beharko dira.
-
Deialdiaren dokumentazio orokorra
1. 2024ko abenduaren 31ko egoera ekonomikoaren balantzea, baita emaitzen kontua ere, honako alderdi hauek jasoko dituena: a) bazkide-kuotengatik sartutako zenbatekoaren xehetasuna, ordaindutako kuota motaren arabera banatuta, eta b) bazkide-kuotetatik ez datozen beste diru-sarrera propio batzuk.
2. Erakundeak 2024an egindako jardunaren memoria zehatza.
-
1. lerroan eskatutako dokumentazioa
1. Aurrekontua.
2. Deialdiaren urtean eskaini nahi den kontsumitzaileentzako arreta-zerbitzuaren memoria zehatza, zeinak nahitaez eman beharko baititu haren ardura hartuko duten langileen zerrenda, eskaini behar diren orduak eta jardueraren deskribapena. Prestakuntza-jardueren kasuan, prestakuntza-plan bat aurkeztu beharko da. Plan horren barnean hitzaldiak eta ikastaroak sartuko dira, eta horietako bakoitzean gutxienez 8 pertsona bertaratzea eskatuko da. -
2. lerroan eskatutako dokumentazioa
- Aurrekontua.
- Deialdiaren urtean eskaini nahi den zerbitzu juridikoaren memoria zehatza, honako hauek jasota: zein diren haren ardura hartuko duten langileak, zenbat ordu jardungo duten eta jardueraren deskribapena.
- Txosten bat, 2024an kontsumitzaileen eskubideen defentsa egiteko aurkeztutako demanda-kopurua jasoko duena. Txosten horri aurkeztutako demanda judizialak izapidetzea onartu dela egiaztatzen duen frogagiria erantsi beharko zaio, bai eta dagozkion epaien kopia ere, egonez gero.
- 2024an gauzatu diren eta deialdiaren urtean gauzatzea espero diren bertan behera uzteko akzioei buruzko txostena eta kopia.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Diruz lagundutako proiektuaren memoria xehea, besteak beste pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak) aipatuz eta genero-ikuspegiaren trataera azalduz.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik ez duzula jaso adierazten baduzu, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzaren bat jaso baduzu edo eskatu baduzu, "Beste finantzaketa iturri batzuk eta minimis diru-laguntzak" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Une oro alegatu ahal izango dituzu izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, aginduzko epeak haustea edo gaiaren behin betiko ebazpena eman aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartenak.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.