Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatzeko eta defendatzeko ematen zaizkien dirulaguntzak, 2026eko deialdia.

[KIUB Laguntzak 2026]

Deskribapena


Xedea

Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatzeko eta defendatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2026eko ekitaldirako deialdia.

Aurrekontuko zuzkidura

1.208.368

Prestazio ekonomikoa

Guztira 1.208.368 euro erabiliko dira, 2026eko ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru hori: 

  •  kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoetarako (KIUB) zentroen eta zerbitzuen funtzionamendutik eta kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa eta prestakuntza emateko jarduerak egitetik eratorritako gastuak ordaintzeko 1.114.368 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

2026. urtea: 835.776 euro.

2027. urtea: 278.592 euro.

  • Kontsumoko ikuskaritza-jarduerak eragindako gastuak ordaintzeko 84.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

2026. urtea: 63.000 euro.

2027. urtea: 21.000 euro.

  • Kontsumobideren laguntza tekniko eta metodologikoaren ondorioz Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoetarako (KIUB)  sortzeko, modernizatzeko eta haien funtzioak hobetzeko gastuak ordaintzeko 10.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

2026. urtea: 7.500 euro.

2027. urtea: 2.500 euro.

Prestazioaren mugak.

Ebazpen honetan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

  • Erakunde onuradun batek gehienez 63.000 euro lortu ahal izango ditu 4.1.a) artikuluan (1. lerroan) aurreikusitako diruz laguntzeko moduko kontzeptuagatik.
  • Erakunde onuradun batek gehienez 26.250 euro lortu ahal izango ditu 4.1.b) artikuluan (2. lerroan) aurreikusitako diruz laguntzeko moduko kontzeptuagatik.
  • Erakunde onuradun batek gehienez 5.000 euro lortu ahal izango ditu 4.1.c) artikuluan (3. lerroan) aurreikusitako diruz laguntzeko moduko kontzeptuagatik.
  • Erakunde onuradun batek 4. artikuluan jasotako diruz laguntzeko moduko kontzeptu bakoitzeko jaso dezakeen zenbatekoa ezingo da izan, inola ere, onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.

4. artikuluan jasotako diruz lagundu daitezkeen kontzeptuei dagozkien gastuak ordaintzeko eman beharreko dirulaguntzen zenbateko osoak, artikulu honetan aurreikusitako ehunekoak eta mugak aplikatu ondoren, eta 11. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatu ondoren, aurrekontu-kreditu erabilgarria gainditzen duenean, dagokion hainbanaketa aplikatuko zaei erakunde onuradun guztiei.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzak bi igorpenetan ordainduko dira, jarraian zehaztu bezala:

  • Behin 16.a) artikuluan zehaztutako epea espresuki uko egin gabe igarotakoan, emandako dirulaguntzaren % 75 ordainduko da.
  • Bigarren ordainketa 2027an egingo da, eta, bertan, dirulaguntza 15. artikuluan ezarri bezala justifikatu eta gero egindako likidazioaren ostean ateratzen den kopurua ordainduko da. 

Dirulaguntzaren ordainketa ezingo da egin, baldin eta onuradunak ez baditu ordaindu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo, orobat, zorduna bada, itzulketa-ebazpen bat dela medio.

Nori dago zuzenduta


Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal-Bulegoak eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk.

Erakunde onuradunak.

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako toki-erakundeak, dela banaka, dela zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa, bai eta haiek sustatutako erakundeak ere, baldin eta Kontsumitzaleen informaziorako Udal Bulegoaren (KIUB) zerbitzua badute, honako irizpide hauen arabera:

Zerbitzuak ematen dituzten udalerri eta mankomunitateak:

  • 20.000 biztanle baino gehiagori zerbitzua ematen dieten bulegoak gutxienez astean 20 orduz izango dira zabalik.
  • 10.000 eta 20.000 biztanle artean zerbitzatzen dituzten bulegoak gutxienez astean 8 orduz izango dira zabalik.
  • 10.000 biztanle baino gutxiagori zerbitzua ematen dieten bulegoak gutxienez astean 4 orduz izango dira zabalik.

Deialdiko dirulaguntzak jasotzeko interesa duten erakundeek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta dirulaguntzen itzulketagatiko obligazioekin lotutako ordainketak.  Era berean, ez dute izan behar Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekurik.

  

Eskakizunak:

  • Erantzunkizunpeko adierazpena

  • Eskabide orokorra

  • Dokumentazio gehigarria funtzionamendu-gastuetarako eta informazio- eta prestakuntza-jarduerak egiteko.

  • Ikuskapen-jarduerak egiteko dokumentazio gehigarria.

  • KIUB sortzeko, modernizatzeko eta haien funtzioak hobetzeko gastuetarako dokumentazio gehigarria

  • Eskaera zenbait toki-erakunderen izenean

  • Hiru aurrekontu egiaztatzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Lourdes Sáenz de Cámara

Tel.: 945062151

E-mail: kontsumobide@kontsumobide.eus

Kodea

0056515

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Emandako dirulaguntza justifikatzeko, erakunde onuradunak beharrezko agiriak aurkeztu beharko ditu 2027ko martxoaren 31 baino lehen. Zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa jarduten duen toki-erakunde batek aurkezten duenean eskaera, kontuan izan beharko du aurkeztu beharreko agiriak aurkezterakoan toki-erakunde guzti-guztien agiriak aurkeztu beharko dituela.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk