Arriskuak eta kalteak prebenitu eta gutxitzeko proiektuak egiteko eta jarduera-eremu horietan jokabide osasungarriak sustatzeko laguntza ekonomikoak 2026
[kalteak-prebentzio-murrizteko-proiektuak]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntzak eskuratu ahal izateko, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko-pribatua izan behar dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoan adikzioen esparruko arriskuak eta kalteak prebenitu eta gutxitzeko eta esparru horretan jokabide osasungarriak sustatzeko proiektuak egin; horrez gain, egoitza soziala EAEn izan, eta baldintza hauek bete behar dira:
1.– Irabazi-asmorik gabekoak izan behar dira, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat; gainera, helburu publiko bat edo gizarte-intereseko helburu bat lortzea sustatu behar dute. Betekizun hori betetzen dela egiaztatzeko, estatutuak eta Elkarteen Erregistroaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.
2.–Gainera, laguntzen onuradun izateko, entitateak ezingo dira egon Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 1., 3. eta 4. apartatuetan ezarritako ezein kasutan. Beraz, hauek ezingo dira onuradun izan:
- a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso dutenak edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso dutenak.
- b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren batean kaudimengabekotzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak –salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu–, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta daudenak, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe badago.
- c) Errudun deklaratuak izanik, hori eragin duen kausa dela-eta administrazioarekin egindako kontratu oro suntsitzea eragin dutenak.
- d) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik ez dituztenak.
- e) Dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak erregelamenduz zehazten denaren arabera ordaindu gabe dituztenak.
- f) Ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapena jaso dutenak, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dute dirulaguntzen onuradun izan sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsonek, kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldian. Era berean, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, bai eta Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak ere.
3.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, entitate eta enpresa hauek: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste egoera batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.
4.– Inola ere ezingo dira izan dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuren bat jaso duten elkarteak. Legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitzeagatik elkarte baten inskripzio-prozedura administratiboa eteten bada Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, elkarte hori ere ezingo da izan onuradun edo entitate laguntzaile, harik eta ebazpen judizial irmoa eman eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte.
Agindu honen ondorioetarako, hauek izango dira adikzioen esparruan arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko eta esparru horretan jokabide osasungarriak sustatzeko jarduketak:
- a) Prebentzioko hezkuntza-programak.
- b) Komunitatea sentsibilizatzeko ekintzak.
- c) Jokabide osasungarriak sustatzeko programak.
- d) Banakako edo taldeko psikohezkuntzako arreta.
- e) Familiei zuzendutako jarduerak.
- f) Detekzio goiztiarreko programak.
- g) Koordinazioa eta sareko lana – Lurraldeko ikastetxeekin, gizarte-zerbitzuekin, osasun-zerbitzuekin, elkarteekin edo entitateekin koordinatzeko jarduerak.
Era berean, diruz lagundu daitezkeen jarduketek helburu hau izan beharko dute:
- a) Portaera osasungarriak sustatzen dituzten eta substantzia eta jokabide adiktiboen kontsumoa desnormalizatzen laguntzen duten inguruneak aktibatzea, eskuragarritasuna eta eskaintza murrizteko egiturazko neurriak barne.
- b) Osasuna sustatzeko eta prebenitzeko programak indartzea eta hobetzea, bizitzaren ibilbideari erreparatuz eta kapital emozionala eta pertsonen bizitzarako trebetasunak indartzeko ahalegina eginez.
- c) Gizarte-inklusioari laguntzeko tratamendu-, laguntza- eta babes-zerbitzuak indartzea eta hobetzea, ekitatearen ikuspegitik eta arreta berezia eskainiz zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei.
- d) Adikzioen arloko ezagutza eta berrikuntza garatzea eta zabaltzea.
- e) Sektorearteko ekintza eraginkorragoa finkatzea Adikzioen Plana ezartzeko.
Laguntza hauetatik kanpo geratuko dira:
- a) GIBaren edo hiesaren arriskuak eta kalteak prebenitu, kontrolatu edota gutxitzea xede duten proiektuak
- b) GIBa edo hiesa duten pertsonei zuzendutako proiektuak.
- c) Arriskuak eta kalteak prebenitu, kontrolatu edo gutxitzeko proiektuak, baldin eta haien helburua bada arrisku txikiagoko kontsumorako materiala banatzea.
Aurrekontuko zuzkidura
1.118.500 €Prestazio ekonomikoa
Aurrekontuko zuzkidura
- 1.118.500 € (zenbateko horretatik, 236.000 € ausazko jokoarekiko adikzioa eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuk prebenitzeko eta tratatzeko proiektuak diruz laguntzeko erabiliko dira Euskadin)
Laguntzaren mugak
1.- Osasun Sailak aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoaren % 75 finantzatu ahal izango du, baldin eta aurrekontu hori deskribatutako ekintzetara egokitzen bada, 12. oinarrian ezarritako moduan.
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak eta behar-beharrezkoak direnak. Dirulaguntza jaso aurretik eginiko gastuak ordaindu ahal izango dira jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2026. urtean sortutakoak badira.
Egindako gastutzat hartuko da 2026. urtean egin dena eta justifikatzeko epea amaitu aurretik benetan ordaindu dena.
Dirulaguntza jaso dezakeen proiektuarekin zuzenean eta modu objektiboan zerikusia duten jardueren gastuek jasoko dute dirulaguntza:
- a) Entitatearen langile propioen zuzeneko gastuak, diruz lagundutako proiektua zuzenean egikaritzeko beharrezkoak baitira; langileen arduraldiaren ehunekoa eta lanpostu-kategoria adierazi beharko dira.
- b) Langile boluntarioen gastuak. Boluntariotza-gastuei dagokienez, partida honetan diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da entitatearen ordezkariak boluntarioek proiektuan emandako orduak egiaztatzea.
- c) Zeharkako kostuak; hau da, proiektuari zuzenean lotutako administrazio- eta kudeaketa-gastuak, hala nola bulegoko materiala, telekomunikazioak, ura, gasa, elektrizitatea eta material suntsikorra, baldin eta dirulaguntzaren xede den proiektuari argi eta garbi egozteko modukoak badira; espazioak erabilera mistoak baditu, proportzionaltasunak aplikatuko dira. Gastu horiek dokumentu bidez justifikatu beharko dira, eta, besteak beste, informazio eta dokumentazio hau aurkeztuko da: hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data, ordainketa-data eta, hala badagokio, aurrekontuarekiko izandako desbideratzeak.
- d) Elkartearen egoitzaren alokairu-gastuak. Lokala beste programa edo dirulaguntza batzuekin partekatzen denean, argi kalkulatu eta dokumentatu behar da zer ehuneko egozten zaion dirulaguntzari.
- e) Tributuak dirulaguntza jaso dezaketen gastuak dira baldin eta dirulaguntzaren onuradunak benetan ordaintzen baditu eta dirulaguntza jaso dezaketen jarduerekin zerikusia badute. Zeharkako zergak ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko berreskura edo konpentsa daitezkeenean. Errenta pertsonalaren gaineko zergak ere ez.
- f) Elkartearen komunikazio-proiektuei dagozkien gastuak (webguneak sortzea, sare sozialak, material grafikoak, irrati-materialak, ikus-entzunezkoen materialak kudeatzea eta abar).
- g) Entitateko langileen edo boluntarioen dieten gastuak (joan-etorriak, ostatua eta otorduak), dirulaguntza eskatzen den programa gauzatzeko ezinbestekoak badira. Fakturen, txartelen, tiketen eta ordainketa-dokumentuen bidez justifikatu beharko dira.
- h) Proiektuan edo jardueran proposatutako jarduerak egiteko lokalak alokatzeko gastuak. Gastu horiek dokumentu bidez justifikatu beharko dira, eta, besteak beste, informazio eta dokumentazio hau aurkeztuko da: hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-dokumentuak.
Zeharkako kostuek ezingo dute proiektuaren zuzeneko kostuaren % 20 gainditu.
Ez dira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat hartuko:
- a) Beste entitate batzuei eskaini beharreko zerbitzuak eta bestelako ekintzak finantzatzeko gastuak.
- b) Protokolo-arretarako gastuak, hala nola bazkariak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak edo antzekoak.
- c) Festetako, ekitaldietako eta askotariko aurkezpenetako janari- eta edari-gastuak, eta bazkideentzako, langileentzako edo boluntarioentzako edozein ospakizun edo otordu.
- d) Inbertsio-proiektuen edo irabazi-asmoa dutenen gastuak.
- e) Entitateko soldatapekoek jaulkitako fakturak, langile horien kontratazio-gastuak dirulaguntzari egozten zaizkionean.
- f) Finantza-gastuak.
- g) Administrazio-lizentziak.
- h) Berandutze-errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak; besteak beste, zergen, tributuen, tasen, Gizarte Segurantzako kuoten, prozedura judizialen edo gatazkak borondatez ebazteko beste prozedura batzuen ordainketan berandutzeak edo ez-ordaintzeak eragindakoak.
Langile propioen gastuak ezingo dira izan zenbateko hauek baino handiagoak:
- a) Goi-mailako teknikaria lanaldi osoan, urteko 46.744 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).
- b) Erdi-mailako teknikaria lanaldi osoan, urteko 38.288 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).
- c) Administraria lanaldi osoan, urteko 30.865 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).
Entitateren batek ordainsari kopuru handiagoa ematen badie langileei, laguntzaren zenbatekoa adierazitako gehieneko zenbatekora murriztuko da.
Proiektu bakoitzeko, ez da diruz lagunduko aurkeztutako proiektua kokatzen den dirulaguntza-lerro jakinari esleitutako kredituaren % 5 baino gehiago.
2.– Baldin eta diruz lagundutako jarduketak garatzeko hirugarrenak kontratatu behar badira, onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako baldintzei men egin beharko diete. Azpikontratazioa ezingo da izan diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50etik gorakoa. Kontratuen zenbatekoak gainditu egiten badu azpikontratazioaren unean indarrean dagoen kontratu-araudian kontratu txikietarako aurreikusitako zenbatekoa, entitate onuradunak gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, salbu eta ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez badago zerbitzua ematen duen nahikoa entitate. Aurkeztutako eskaintzen arteko aukeraketa efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta, ekonomikoki abantailatsuena den proposamena aukeratzen ez denean, berariaz justifikatu beharko da erabaki hori memoria batean.
Ordainketa-modua:
Ordainketa zatikatua egingo da; % 80 ordainduko da laguntza onartzen denean eta gainerako % 20a 2027ko martxoaren 1ean baino lehenago Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari diru-laguntza eskuratzeko memoria bidali eta gero. Memoria horretan jasoko dira diruz lagundutako proiektuaren betetze-maila eta proiektuaren garapenaren balorazio kualitatiboa, bai eta adikzioen esparruan erakunde onuradunek egindako beste jarduera batzuei buruzko informazioa ere.

Nori dago zuzenduta
Irabazi asmorik ez duten pertsona juridiko-pribatuak
Betekizunak
- Laguntzak eskuratu ahal izateko, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko-pribatua izan behar dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoan adikzioen esparruko arriskuak eta kalteak prebenitu eta gutxitzeko eta esparru horretan jokabide osasungarriak sustatzeko proiektuak egin; horrez gain, egoitza soziala EAEn izan, eta baldintza hauek bete behar dira:
- 1.- Irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat; gainera, helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatu behar dute. Betekizun hori betetzen dela egiaztatzeko, estatutuak eta Elkarteen Erregistroaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.
-
2.- Gainera, laguntzen onuradun izateko, entitateak ezingo dira egon Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 1., 3. eta 4. apartatuetan ezarritako ezein kasutan. Beraz, hauek ezingo dira onuradun izan:
- a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso dutenak edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso dutenak.
- b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren batean kaudimengabekotzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak –salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu–, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta daudenak, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe badago.
- c) Errudun deklaratuak izanik, hori eragin duen kausa dela-eta administrazioarekin egindako kontratu oro suntsitzea eragin dutenak.
- d) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik ez dituztenak.
- e) Dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak erregelamenduz zehazten denaren arabera ordaindu gabe dituztenak.
- f) Ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapena jaso dutenak, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dute dirulaguntzen onuradun izan sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsonek, kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldian. Era berean, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, bai eta Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak ere.
- 3.- Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, entitate eta enpresa hauek: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste egoera batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.
- 4.- Inola ere ezingo dira izan dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuren bat jaso duten elkarteak. Legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitzeagatik elkarte baten inskripzio-prozedura administratiboa eteten bada Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, elkarte hori ere ezingo da izan onuradun edo entitate laguntzaile, harik eta ebazpen judizial irmoa eman eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea elektronikoki egingo da Nire karpeta atalaren bidez.
Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Laguntzak eskuratu ahal izateko, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko-pribatua izan behar dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoan adikzioen esparruko arriskuak eta kalteak prebenitu eta gutxitzeko eta esparru horretan jokabide osasungarriak sustatzeko proiektuak egin; horrez gain, egoitza soziala EAEn izan, eta baldintza hauek bete behar dira:
- 1.- Irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat; gainera, helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatu behar dute. Betekizun hori betetzen dela egiaztatzeko, estatutuak eta Elkarteen Erregistroaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.
-
2.- Gainera, laguntzen onuradun izateko, entitateak ezingo dira egon Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 1., 3. eta 4. apartatuetan ezarritako ezein kasutan. Beraz, hauek ezingo dira onuradun izan:
- a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso dutenak edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso dutenak.
- b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren batean kaudimengabekotzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak –salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu–, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta daudenak, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe badago.
- c) Errudun deklaratuak izanik, hori eragin duen kausa dela-eta administrazioarekin egindako kontratu oro suntsitzea eragin dutenak.
- d) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik ez dituztenak.
- e) Dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak erregelamenduz zehazten denaren arabera ordaindu gabe dituztenak.
- f) Ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapena jaso dutenak, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dute dirulaguntzen onuradun izan sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsonek, kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldian. Era berean, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, bai eta Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak ere.
- 3.- Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, entitate eta enpresa hauek: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste egoera batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.
- 4.- Inola ere ezingo dira izan dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuren bat jaso duten elkarteak. Legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitzeagatik elkarte baten inskripzio-prozedura administratiboa eteten bada Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, elkarte hori ere ezingo da izan onuradun edo entitate laguntzaile, harik eta ebazpen judizial irmoa eman eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte.
- Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, 39/2015 Legeko 28 Artikuluan, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako Dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Karpeta-n zehar egin ahal izango da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Diru-laguntza eskabideak ebazteko epea 2026ko abenduaren 31n amaituko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek hemen agertzen den dokumentazioa elektronika bidez aurkeztuko dute.
Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzearen eta bertan aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-en aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.