Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak. Kaleko arte eszenikoen ikuskizunak bultzatzeko udalentzako programak(2026)
["KALE ANTZERKIA BULTZATUZ" UDALENTZAT PROGRAMA: ARTE ESZENIKOEN ERAKUSTALDIA KALEAN.]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
UDALENTZAT PROGRAMA. Arte Eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) sustatzeko 2026ko ekitaldian KALE ANTZERKIA BULTZATUZ erakustaldi-programa eta -jardueretarako dirulaguntzak.
Diruz lagun daitezkeen arloak
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2026. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal konpainia profesionalek egiten dituzten arte eszenikoen ikuskizunen (antzerkia, dantza eta zirkoa) programen garapenera zuzenduta daude.
Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten programazioetarako dira laguntza hauek:
a) Biztanle-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko antzerki-, dantza- edo zirku-ikuskizunak programatuko dira:
– 20.000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.
– 20.000 eta 10.001 biztanle arteko herrietan: lau ikuskizun.
– 10.000 eta 5.001 biztanle arteko herrietan: hiru ikuskizun.
– 5.000 eta 1.001 biztanle arteko herrietan: bi ikuskizun
– 1.000 biztanletik beherako herrietan: ikuskizun bat.
b) Diruz lagunduko diren ikuskizunak bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten konpainia profesionalek antzeztuko dituzte. Biztanle-tarteen arabera eskatzen den gutxieneko ikuskizun-kopurua betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko konpainien ikuskizun bakarra sartu ahal izango da, 1.000 biztanletik beherako herrietan izan ezik.
c) Berariaz aire zabaleko espazio publikoetan erakusteko berariaz diseinatu diren ikuskizunak bakarrik sartuko dira.
d) Ezin izango da sarrerarik kobratu ikuskizunak ikusi ahal izateko.
e) Jaietan programatutako bi ikuskizun ere sartu ahal izango dira gehienez.
Ondorengo emanaldiak dirulaguntzatik kanpo geratuko dira:
a) Tradiziozko ekitaldiei lotutako emanaldiak.
b) Beste herri batzuetan antzeztu eta bira egiteko moduko diseinua ez duten ekoizpenak.
c) Soilik musikalak diren emanaldiak.
d) Amateurrak diren konpainiek eginiko emanaldiak.
Aurrekontuko zuzkidura
265.000Prestazio ekonomikoa
265.000 euroko zenbateko osoa honela banatuko da laguntza-modalitate honek barne hartzen dituen 5 biztanle-tarteen artean:
- 55.000 euro, 20.000 biztanletik gorako herrietan kaleko arte eszenikoen programazioak antolatzeko.
- 45.000 euro, 20.000 eta 10.001 biztanle arteko herrietan kaleko arte eszenikoen programazioak antolatzeko.
- 40.000 euro 10.000 eta 5.001 biztanle arteko herrietan kaleko arte eszenikoen programazioak antolatzeko.
- 85.000 euro, 5.000 eta 1.001 biztanle arteko herrietan kaleko arte eszenikoen programazioak antolatzeko.
- 40.000 euro, 1.000 biztanletik beherako herrietan kaleko arte eszenikoen programazioak antolatzeko.
Ordainketa-modua:
- Dirulaguntzaren % 75 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta legez ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
- Gainerako % 25a, betiere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa, 11. artikuluan eta modalitate bakoitzari dagokion artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta
EAEko udalak
Ondoprengo laguntzak EAEko udalei zuzenduta daude, 2026. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten konpainia profesionalek aire zabaleko espazio publikoetan arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) erakusteko programak garatzeko
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia-Erkidegoko udaletxea izatea.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Entidades locales: municipios, mancomunidades, cuadrillas y concejos
Betekizunak
-
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak EAEko udalei zuzenduta daude, 2026. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten konpainiek aire zabaleko espazio publikoetan arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) erakusteko programak garatzeko.
Laguntzak "Kale Arteak Bultzatuz” Udalentzat kale Arte Eszeniko erakustaldiak sustatzeko programa modalitateetan eskatu ahal izango dute: udalek eta tokiko erakunde autonomoek
-
Erakunde onuradun izateko betekizunak
a) Antzezleku egokiak, seinaleztatuak eta mugatuak izatea, indarrean dagoen legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betetzen dituztenak; erantzukizun zibileko aseguru bat izatea programatzen diren ikuskizunetarako, eta lokal egokiak izatea kamerino eta aldagela gisa erabiltzeko.
b) Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen arduradun bat izatea.
- Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen arduradun bat izatea.
-
Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak jaso ahal izateko, ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea ere. Betekizun hori nahitaezkoa izango da pertsona edo erakunde onuradun izateko, eta, beraz, dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean egiaztatuko da betekizuna betetzen den.
Agindu honen bidez ematen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dira, eta itzultzeagatiko obligazioak ordaintzerakoan, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Aginduan eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. eta 7. artikuluek ezarritakoak bete beharko dira.
Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako. Hala ere, eskatzaileak egiaztapen hori egitearen aurka egin ahal izango du; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
-
Honako hauek ezin izango dituzte eskuratu agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak:
Ezin izango dira onuradun izan, oinarri hauen arabera, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoerak betetzen ez dituzten edo egoera horietan dauden eskatzaileak, ez eta honako hauetako bat betetzen ez duten guztiak ere:

a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala duen eskatzailea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren bat duena, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkerria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan 23.2. artikuluan ezarritako zigor eta debekuak ere kontuan hartuta, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plana indarrean izan behar duten enpresek, halakorik ez badute, ezta sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre hartzeko eta aurka egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresek ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritakoaren arabera. Ezin izango dira onuradun izan dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen ez duten eskatzaile guztiak.
b) Kapital sozialean, fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena edozein administrazio publikori edo instituzionali, sektore publikoko, finantzako edo kredituko erakunderi dagokion erakundeak. Artikulu honetako lehenengo puntuan, udalei buruzkoan, agindu honetako IV. kapituluan jasotako modalitaterako jasotakoa izan ezik.
c) Titulartasun publikoko sortze-gune kultural baten gainean zerbitzu-kontratu baten edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratu baten esleipendun gisa eskaera egiten duten pertsonak.
d) Berreskuratzeko agindu baten mende dauden pertsonak, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
e) Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko jarraibideen definizioaren arabera (AO, C249, 2014-07-31). Termino hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. paragrafoan dago definituta.
f) Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. Artikuluko 1, 3, 4 eta 5 ataletan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
g) Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua betetzen ez duten eskatzaileak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
KULTURA SUSTATZEKO ETA KULTURA SORMEN INDUSTRIETAKO ZUZENDARITZA
Josu Iriondo Arrieta
945 01 94 67
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1033329Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eredu deskargagarriaren araberako memoria, aurkeztutako programazioaren helburuak, jarduera paraleloen plana eta komunikazioa jasotzen dituena.
-
Aurkeztutako programaren txostena, irudia, etab
-
Entidate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez daukazu egiaztatu beharrik ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula.
-
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak EAEko udalei zuzenduta daude, 2026. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten konpainiek aire zabaleko espazio publikoetan arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) erakusteko programak garatzeko.
Laguntzak "Kale Arteak Bultzatuz” Udalentzat kale Arte Eszeniko erakustaldiak sustatzeko programa modalitateetan eskatu ahal izango dute: udalek eta tokiko erakunde autonomoek
-
Erakunde onuradun izateko betekizunak
a) Antzezleku egokiak, seinaleztatuak eta mugatuak izatea, indarrean dagoen legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betetzen dituztenak; erantzukizun zibileko aseguru bat izatea programatzen diren ikuskizunetarako, eta lokal egokiak izatea kamerino eta aldagela gisa erabiltzeko.
b) Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen arduradun bat izatea.
- Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen arduradun bat izatea.
-
Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak jaso ahal izateko, ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea ere. Betekizun hori nahitaezkoa izango da pertsona edo erakunde onuradun izateko, eta, beraz, dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean egiaztatuko da betekizuna betetzen den.
Agindu honen bidez ematen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dira, eta itzultzeagatiko obligazioak ordaintzerakoan, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Aginduan eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. eta 7. artikuluek ezarritakoak bete beharko dira.
Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako. Hala ere, eskatzaileak egiaztapen hori egitearen aurka egin ahal izango du; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
-
Honako hauek ezin izango dituzte eskuratu agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak:
Ezin izango dira onuradun izan, oinarri hauen arabera, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoerak betetzen ez dituzten edo egoera horietan dauden eskatzaileak, ez eta honako hauetako bat betetzen ez duten guztiak ere:
Honako hauek ezin izango dituzte eskuratu agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak:
a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala duen eskatzailea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren bat duena, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkerria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan 23.2. artikuluan ezarritako zigor eta debekuak ere kontuan hartuta, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plana indarrean izan behar duten enpresek, halakorik ez badute, ezta sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre hartzeko eta aurka egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresek ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritakoaren arabera. Ezin izango dira onuradun izan dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen ez duten eskatzaile guztiak.
b) Kapital sozialean, fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena edozein administrazio publikori edo instituzionali, sektore publikoko, finantzako edo kredituko erakunderi dagokion erakundeak. Artikulu honetako lehenengo puntuan, udalei buruzkoan, agindu honetako IV. kapituluan jasotako modalitaterako jasotakoa izan ezik.
c) Titulartasun publikoko sortze-gune kultural baten gainean zerbitzu-kontratu baten edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratu baten esleipendun gisa eskaera egiten duten pertsonak.
d) Berreskuratzeko agindu baten mende dauden pertsonak, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
e) Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko jarraibideen definizioaren arabera (AO, C249, 2014-07-31). Termino hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. paragrafoan dago definituta.
f) Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. Artikuluko 1, 3, 4 eta 5 ataletan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
g) Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua betetzen ez duten eskatzaileak
- Euskal Autonomia-Erkidegoko udaletxea izatea.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde jeitsitako formato berean
- Zerbitzu elektronikora sartu:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan
Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Justifikazioa
Dirulaguntza hauen onuradun diren pertsona edo erakundeek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2026ko martxoaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Kontratu horietan, kontratatutako erakundeak lege, zerga eta lan-betebeharrak betetzeko duen betebeharra adierazi beharko da.
-
Katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko edo soinudunen hizkuntza-bertsio desberdinetako aleak, berariaz adierazten dutela Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dutela.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua