Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak 2026

[JAIALDIAK 2026]

Deskribapena


Xedea

2026ko ekitaldian kultura-jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak onartzea eta deialdia egitea, kultura azpisektore hauetan: zuzeneko arteak (arte eszenikoak, musika, bertsolaritza...), ikus-entzunezkoak, ikusizko arteak, literatura eta sormen-sektoreak (arkitektura, artisautza, diseinua, gastronomia, hizkuntzaren industriak, moda, kultura-ondarea, publizitatea eta bideojokoak).

Aurrekontuko zuzkidura

600.000

Prestazio ekonomikoa

Emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, seiehun mila (600.000) eurokoa izango da. Horietatik, 252.000 euro 2026. urteko ordaintze-kredituei dagozkie, eta 348.000 euro 2027. urterako konpromiso-kredituei. Aurkezten diren proiektuak hauetako kategoria batean sailkatuko dira, haien izaeraren arabera, kreditu hau duelarik kategoria bakoitzak:

  • 255.000 euro zuzeneko arteen jaialdiak antolatzeko (arte eszenikoak, zuzeneko musika, bertsolaritza…). 

  • 180.000 euro ikus-entzunezko jaialdiak antolatzeko.

  • 97.500 euro ikusizko arteen edo literaturako jaialdiak antolatzeko.

  • 67.500 euro diziplina anitzeko edo sormenezko kultura-jardueren jaialdiak antolatzeko. 

Eskabide nahikorik ez dagoelako nahiz aurkeztutako proiektuek ez dutelako gainditzen balorazio-faseko gutxieneko puntuazioa, kategoria bati esleitutako zuzkidura ez bada agortzen, Kudeaketa-zuzendaritzak geldikina beste kategorietara bideratzea proposatu ahalko du, hartara finantzatzeko kategoria horietan zuzkidura amaituta hasiera batean ez lagundutzat jotako proiektuetan ongien baloratutakoak.

Jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa.

Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 45.000€ jasoko dituzte.

Ordainketa-modua:

Ematen diren dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, honako prozedura honen arabera:

  • Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 42koa, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta  onartu ostean.
  • Bigarren ordainketa, gainerako % 58a, 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren 2027ko aurrekontuaren kontura, emandako dirulaguntza ezarritako baldintzetan justifikatu ostean. 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta haien edukia batez ere kulturala izanik, programazio artistikoa izan beharko du.
  • Diruz laguntzeko aurkeztutako programa edo jarduera ekonomikoki bideragarria izango da, eta horren lekuko izango den aurrekontu orekatua izango du.

  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak herritar guztiei irekita egin beharko dira, ekitaldi kolektiboetan eta aurrez aurre, betiere une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuz.
  • Aldez aurreko edo ondorengo faseak alde batera utzita (prestaketakoak, baloraziokoak edo itxierakoak), jarduera publikoak denbora-tarte jakin batean egin beharko dira, eta ez da inola ere bi egunetik beherakoa izango, ezta bi hilabetetik gorakoa ere.
  • Marketin, publizitate eta komunikazio publikoko material guztiak gutxienez elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) argitaratu beharko dira.
  • Jaialdiek aldizkakoak izan behar dute, eta irauteko asmoa izan behar dute.
  • Ez dira jaialditzat hartuko, bira artistikotzat baizik, ikuskizun beraren hainbat emanaldi aurreikusten dituzten proposamenak.
  • Deialditik kanpo geratuko dira

  • Eskatzaileak ezingo du izan zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrena, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dakarkion ezein kasutan egotea ere, ez abenduaren 21eko 20/2023 Dirulaguntzen Erregimena Erregulatzen duen 13. artikuluan xedatutakoetan, ez gizon-emakumeen arteko berdintasunaren gaineko legeetatik eratorrietan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0130712

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki aurkeztuko dituzte.

Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisaEuskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak erabil dezakete eta honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Dirulaguntzen onuradunek diruz lagundutako jarduerak amaitu ondorengo hiru hilabeteko epean beherago zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, edonola ere, 2025eko martxoaren 31 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk