BERRIKUNTZAKO TSASARGIAK (2026)

[ITSASARGIAK]

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauek 2026-2028 aldian Berrikuntzaren Itsasargiak bultzatzeko dirulaguntzak lehia-konkurrentziaren araubideari jarraituz emateko prozedura arautzen dute, eta laguntza horiekin sustatu nahi dira eragileen partzuergoak; inpaktu handiko proiektuak eta plataforma zientifiko-teknologikoak; datu-baseak, eta trantsizio hirukoitza –digitala eta teknologikoa, energetikoa eta ingurumenekoa, eta soziodemografikoa eta sanitarioa– lortzen laguntzen duten lagin-bankuak, horrela, abangoardiako zientziatik eta teknologiatik eragin soziala edo ekonomikoa izango duen berrikuntzarako trantsizioa bizkortzeko, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planarekin eta Berrikuntzaren Itsasargiak programarekin bat etorriz.


DIRULAGUNTZA-LERROAK.

Berrikuntzaren Itsasargiak hedatzeko dirulaguntzak bi lerro hauen artean banatuko dira: Erronkak eta Plataformak.

ERONKAK dirulaguntza-lerroa eragin handiko proiektuak diruz laguntzera bideratuta dago. Proiektu horiek pizgarri eta erronka diren helburuen inguruan egituratuta daude, eta emaitza frogagarriak lortzera eta Berrikuntzaren Itsasargiak programaren esparruan baliozkotzera, ezartzera edo mailakatzera bideratuta daude. Proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Berrikuntzaren Itsasargi baten edo gehiagoren esparruan sartuta egotea.

b) Balio-kate osoa hartzea, ezagutza sortzen/aplikatzen denetik hasi eta eragin sozial edo ekonomikoraino.

c) Gobernantza-modu jakin bat duen partzuergo batek gauzatzea, eta partzuergo horretan, gutxienez, parte hartu beharko dute ZTBESko eragile zientifikoek, beste eragile eta enpresa batzuek, edo, hala badagokio, emaitzak ezartzen edo hedatzen direla ziurtatzeko ezinbestean parte hartu behar duten beste entitate batzuek.

d) Garapen zientifikorako plan bat ere jasotzea, mugarri, entregagai eta eraginekin.

e) Transferentzia-, ustiapen-, ezarpen- edo mailakatze-plan bat jasotzea.

PLATAFORMAK dirulaguntza-lerroa, berriz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (aurrerantzean, ZTBES) azpiegitura estrategikoak diruz laguntzera bideratuta dago, horrela, Berrikuntzaren Itsasargien programa garatzeko. Plataformak ekipamendu zientifiko-teknologikoa edo datu-espazioak edo lagin-bankuak integratuz eta ZTBESri lotutako zerbitzuen mapa baten bidez eratzen dira, eta helburu eta betekizun hauek bete behar dituzte:

a) Helburuak:

1. Ikerketa eta Berrikuntzaren Euskal Esparrua indartzea.

2. Berrikuntzaren Itsasargiak programa garatzen laguntzea.

3. ZTBESk ekipamendu zientifiko-teknologikoa eskura dezan erraztea.

4. ZTBESk datu estrategikoak, elkarreragingarriak eta kalitatezkoak eskura ditzan erraztea, eta datu horiei lotutako adimen artifizialean oinarritutako soluzioak garatzen laguntzea. 2026/4628 (22/4)EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2026ko azaroaren 3a, asteartea 210. zk.

5. ZTBESk lagin-banku estrategikoetarako eta kalitatezkoetarako irispidea izan dezan erraztea.

6. Plataformei lotutako zerbitzu espezializatuak erraztea.

7. ZTBESn gaitasun zientifiko-teknologikoak eta eragin handikoak indartzea.

8. Talentuaren, konpetentzien eta kualifikazio oso espezializatuaren beharrizanak betetzen laguntzea.

9. Erraztasunak ematea Euskadik autonomia estrategikoa izan dezan zientzia- eta teknologia-esparruetan, eta subiranotasuna, datu-espazioen eta lagin-bankuen arloan.

10. Helburu osagarriak dituzten nazioarteko plataformekiko konexioa sustatzea.

b) Betekizunak:

1. Berrikuntzaren itsasargietako batean edo gehiagotan sartuta egotea eta estrategikoak direla erakustea.

2. ZTBESri, enpresei eta organismo publikoei zerbitzu operatiboa emateko plan bat jasotzea.

3. Plataformaren 2030era arteko finantzaketako eta finantza-jasangarritasuneko plan bat jasotzea.

4. Gobernantza jakin bat duen partzuergo batek sustatutakoak izatea; partzuergo horretan, gutxienez, parte hartu beharko dute ZTBESko eragile zientifikoek, beste eragile eta enpresa batzuek, edo, hala badagokio, emaitzak ezartzen edo hedatzen direla ziurtatzeko ezinbestean parte hartu behar duten beste entitate batzuek.

Lerro honetan, jarduketa hauek lagunduko dira diruz:

a) Plataforma berriak sortzea.

b) Lehendik dauden plataformak ZTBESren esparruan mailakatzea, hauen bidez:

1. ekipamendu berriak erosita.

2. datu-esparru edo lagin-banku berriak sortuta, edo lehendik daudenak hobetuta.

3. zerbitzu berriak sortuta, edo lehendik daudenak hobetuta.

c) ZTBESko plataformak Europako plataformekin edo helburu osagarriak dituzten plataforma globalekin konektatzea.

 

Aurrekontuko zuzkidura

19.115.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Dirulaguntzak Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Funtsaren kargura finantzatuko dira, eta urte anitzekoak izango dira. Gehienez ere hiru urteko iraupena duten jarduketak finantzatu ahal izango dira, 2026-2028 aldiari dagozkionak.

2.– Deialdi honetako dirulaguntzak emateko gehieneko kreditua 19.115.000 eurokoa da, eta honela banatuko da bi dirulaguntza-lerroen artean:

a) Erronkak dirulaguntza-lerroa: 13.500.000 euro; honela banatuko dira:

1. 2026 urtea: 4.500.000 euro. 2026/4628 (22/5) EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2026ko azaroaren 3a, asteartea

2. 2027 urtea: 4.500.000 euro.

3. 2028 urtea: 4.500.000 euro.

b) Plataformak dirulaguntza-lerroa: 5.615.000 euro; honela banatuko dira:

1. 2026 urtea: 3.615.000 euro.

2. 2027 urtea: 1.000.000 euro.

3. 2028 urtea: 1.000.000 euro. 210. zk.

3.– Lerroren batean kreditu soberakinik badago, kreditu erabilgarria agortu delako erre serba-zerrendan geratu diren beste lerroko eskabideak finantzatzeko erabili ahal izango da, betiere balorazioaren ondoriozko lehentasun-ordena errespetatuz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza / Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza > Berrikuntza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1272701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Eskabidearen akatsak zuzentzea


1.– Eskabidea izapidetzea onartzeko eskatutako dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako dokumentuetan akatsik aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa konpontzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, aldez aurretik, dagokion ebazpena emango da. Hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1. eta 21.1. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Zuzentzeko errekerimenduaren jakinarazpena egingo da zuzendu beharreko eskabideak www.euskadi.eus egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuta.

2.– Nolanahi ere, beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango zaie eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen bada, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetu ahal izateko. Arau honetan espresuki aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Esleitzeko prozedura


Dirulaguntzen esleipena bi fasetan egingo da:

1.– Dirulaguntzak lehiaketaren bidez emango dira, lehia bidezko konkurrentzia-prozeduran, eta proiektuaren iraunaldi osorako izango dira. Horretarako, Berrikuntzako zuzendariak egingo du laguntzak esleitzeko proposamena, aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren.

2.– Ebaluazioan, 60 puntuko edo hortik gorako balioespena erdiesten duten eskaerak bakarrik lagundu ahal izango dira diruz.

3.– Onartuko den aurrekontua eskatutako aurrekontua izango da, 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz, diruz laguntzekoak diren kontzeptu eta gastuetara egokitzen dela egiaztatu ondoren. Eman beharreko dirulaguntza bat etorriko da onartutako aurrekontuaren gehieneko zenbatekoarekin, baldin eta dagokion prozeduran adierazitako kredituak agortu ez badira, eta 2. eta 9. oinarrietan ezarritako mugarekin.

4.– Laguntzak lehentasun-ordenari jarraikiz esleituko dira, balorazio-fasean proiektu bakoitzak kasuan-kasuan erdietsitako puntuazio orokorraren arabera.

Puntuazioan berdinketarik egonez gero, proiektuaren kalitate teknikoaren irizpidean lortutako baloraziorik onenaren arabera ebatziko da, eta orduan ere berdinketa egonez gero, proiektuaren irismenaren irizpideari jarraituko zaio.

Ebaluatzeko irizpideak


Dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena prestatzeko xedez, Balorazio Batzordeak aintzat hartuko ditu III. Eranskinean aipatzen diren irizpideak, eta horiek aplikatuko ditu, eskaerak ebaluatu, hautatu eta lehentasunen arabera ordenatzeko. Hona hemen puntuatu beharreko apartatuak:

Modalitatea: lankidetzako proiektuak.

Talde-proiektuen eskarietarako irizpideak

Puntuazioa (gehienez 100)

Esperientzia dibulgazio zientifikoko proiektuen kudeaketan.

6

Genero-berdintasuna

4

Lankidetzarako gaitasuna.

10

Proiektuaren irismena

20

Proiektuaren kalitate teknikoa

29

Genero- eta ekitate-ikuspegia (dibulgazio inklusiboa).

9

Aurrekontuaren koherentzia

14

Euskarazko dibulgazioa.

8

Modalitatea: banakako proiektuak.

Proiektuen banakako eskaeretarako irizpideak

Puntuazioa (gehienez 100)

Esperientzia dibulgazio zientifikoko proiektuen kudeaketan.

6

Genero-berdintasuna

4

Lankidetzarako gaitasuna.

5

Proiektuaren irismena

20

Proiektuaren kalitate teknikoa

34

Genero- eta ekitate-ikuspegia (dibulgazio inklusiboa).

9

Aurrekontuaren koherentzia

14

Euskarazko dibulgazioa.

8

Propuesta de resolución


1.– Aholku Batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta txosten bat helaraziko dio Balorazio Batzordeari; hark zehaztuko du egindako ebaluazioaren emaitza.

2.– Aholku Batzordearen osaera Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearen ebazpen bidez zehaztuko da, eta EHAAn argitaratuko da, Batzordearen lehen bilera egin aurretik. Gutxienez hiru eta gehienez bost izango dira, dibulgazio zientifikoaren eremuko profesional independenteen artean aukeratuak, eta sektore guztiak ordezkatuko dituzte.

3.– Aholku Batzorderako izendatutako aditu profesionalek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, honako hauek egiaztatzeko: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.5 artikuluaren arabera, beraiek ez daudela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean, urriaren 1ekoan, ezarritako abstentzio-arrazoietako batean ere; konfidentzialtasuna bermatzen dutela; eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa proiektuak baloratzeko soilik erabiliko dela, eta balorazioa deialdi honetan ezarritako irizpideen arabera egingo dela; eta azkenik, balorazioa egin ondoren, espedienteetan jasotako dokumentazio guztia itzuliko zaiola deialdia kudeatzen duen organoari.

4.– Balorazio Batzordeko buru izango dira Berrikuntzako zuzendaria edo hark eskuordetuko duen pertsona; Zientzia Politikarako zuzendaria; eta Berrikuntza Zuzendaritzako teknikari bat, Berrikuntza zuzendariak izendatuko duena. Azken horrek idazkari eginkizunak egingo ditu, hitzarekin baina botorik gabe. Idazkariaren eginkizuna kide anitzeko organoaren jardunaren legezkotasun formala eta materiala bermatzea izango da.

5.– Balorazio Batzordea eratuko da Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.10 artikuluan xedatutakoaren arabera.

6.– Berrikuntzako zuzendariari dagokio aurkeztutako eskabideetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, bai eta aurrekontua aztertzea eta, kasua bada, onartutako aurrekontu osoa zehaztea ere, 2. eta 9. oinarrietan ezarritako mugen barruan.

7.– Aholku Batzordeak, eskaerak ebaluatu ondoren, III. eranskinean jasotako balorazio irizpideetan oinarrituta, txosten bat prestatuko du, egindako ebaluazioaren emaitzak azaltzeko, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluan ezarritako baldintzetan.

8.– Balorazio Batzordeak eskatzaileei eskatu ahal izango dizkie beharrezkotzat jotzen dituen argibide guztiak, aurkeztutako eskabideak behar bezala ebaluatzeko.

9.– Berrikuntzako zuzendariak, espedientea eta Balorazio Batzordearen akta ikusita, behin betiko ebazpen-proposamena egingo du.

10.– Proposamena diru-laguntza ematearen aldekoa bada, honako hauek jaso beharko ditu: entitate onuradunaren identifikazioa, banakako proiektuen modalitatearen kasuan, eta erakunde onuradun guztien identifikazioa, taldekako proiektuen modalitatearen kasuan, entitate onuradun bakoitzari esleitutako zenbateko osoa eta gauzatzearen eta emaitzen ebaluazioaren adierazleak.

11.– Proposamena laguntza ez ematekoa bada, identifikatu behar da zein entitatek eskatzen duen dirulaguntza eta zergatik ukatzen zaion.

Laguntzak aldatzea


1.– Dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edota beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntza gehiago lortzen bada, edota bestelako diru-sarrerarik balego helburu bera lortzeko, dirulaguntza emateko ebazpena alda daiteke; betiere, onuradun izateko agindu honen 3., 4. eta 5. oinarrietan ezarritako gutxieneko baldintzak eta laguntzen xedeari dagokionez 6. oinarrian ezarritakoa betetzen badira.

2.– Berrikuntza Zuzendaritzak aldaketak onar ditzake aurrera eraman beharreko jardueretan, betiere aldez aurretik aldaketak egitea eskatzen badu entitate onuradunak eta amaitu aurretik guztiz justifikatzen baditu, eta ez baditu desitxuratzen haren izaera eta lortu nahi diren xedeak; nolanahi ere, bete beharko dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritako baldintzak.

Ez-betetzeak eta dirua itzultzea


1.– Ezin izango da eskatu laguntza ordaintzeko eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, eta dagokien berandutze-interesak ere eskatu ahalko dira, baldin eta onuradunak erabateko ez-betetze egoera hauetakoren batean badaude:

a) Eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo laguntza lortzea eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz lortu badute dirulaguntza.

b) Dirulaguntza emateko oinarrizkoak diren xedeak, jarduera edo proiektua ez betetzea edo eskatzen den portaera ez izatea. Horri dagokionez, ez-betetzea izan dela ebatziko da Aginduaren 16. artikuluak xedatutako azken ebaluazio-prozedura burutu eta gero.

c) Gastuak justifikatzeko eginbeharra ez betetzea. Aurkezten ez badira finantzatu daitekeen inbertsioa egin dela justifikatzeko behar diren agiriak, organo emaileak horretarako eskaera egin ondorengo 15 egun balioduneko epean, jasotako zenbateko ez justifikatuak itzuli egin beharko dira. Dirua itzuli beharko da dagokion itzultze-prozedura izapidetu ondoren, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Halaber, aplikatzekoa izango da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritakoa.

Beste tramite batzuk