IKAUNI programa (2026-2028)
[IKAUNI]
- Erakundea:
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da 2026-2028 aldirako ikerketa aurreratuko unibertsitate-zentroen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzeko dirulaguntzen oinarriak ezartzea eta deialdia egitea
Aurrekontuko zuzkidura
3.600.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
1.– Laguntzak zenbait urtetan ordainduko dira, urteko ordainketen bidez, laguntza emateko ebazpenean ezarritako banaketaren arabera eta honako eskema honi jarraikiz:
a) 2026. urtea: ordainketa bakarrean ordainduko da urte horri dagokion zenbatekoaren % 100, dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren.
b) 2027. urtea: urte horri dagokion zenbatekoaren % 80ko aurrerakina ordainduko da, urteko lehen seihilekoa amaitu baino lehen.
c) 2028. urtea: urte horri dagokion zenbatekoaren % 80ko aurrerakina ordainduko da, urteko lehen seihilekoa amaitu baino lehen.
2.– Entitate onuradunak 2026. eta 2027. urteei dagokien justifikazioa aurkeztu beharko du, 17. oinarrian adierazitako moduan. Justifikazio hori egiaztatu ondoren, 2027ko urterokoaren gainerako % 20a ordainduko da, baldin eta egiaztatzen bada emandako laguntzaren % 80, gutxienez, urte horietan gauzatu dela.
3.– 2028. urteko gainerako % 20a ordaintzeko, entitate onuradunak jarduketa osoari dagokion justifikazioa aurkeztu beharko du, 17. oinarrian adierazitako baldintzetan. Azken justifikazioa egiaztatu ondoren, urte horretako gainerako % 20a ordainduko da, hala badagokio.
4.– Aurkeztutako justifikazioa aztertuta ondorioztatzen bada aurreikusitakoa baino gauzatze txikiagoa egin dela edo agindu honetan ezarritako betekizunak bete ez direla, emandako laguntza murriztu ahal izango da, edo, hala badagokio, entitate onuradunak jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, dirulaguntzen araudian aurreikusitako baldintzetan.
5.– Dirulaguntzak ez dira ordainduko, baldin eta entitate onuradunak ez badu egiaztatzen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela; ez da ordainduko, halaber, zorduna baldin bada, dirulaguntzaren bat itzuli beharra duela adierazten duen ebazpen bat dela-eta, aplikatzekoa den araudian aurreikusitako baldintzetan. 2026/4052 (24/11)EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2026ko irailaren 30a, asteazkena 187. zk.
6.– Dirulaguntzaren zenbatekoak, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako berme-araubidea bete beharko du. Zehazki, entitate onuradun batek jaso beharreko ordainketa aurreratuen zenbatekoa 180.000 eurotik gorakoa denean, dagozkion bermeak eratzea eskatuko da, arau horretan ezarritako baldintzetan.
7.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean (hirugarrenen erregistroa) egon behar du entitate onuradunak. Alta emateko edo datuak aldatzeko izapidea Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro elektronikoaren bidez egin beharko da.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriak baldin badituzu edo eskatu badituzu, eskabideari erantsi.
-
Diruz lagundu beharreko jarduera gauzatzeko epean beste erakunde publiko edo pribatu batzuei jarduera ez-ekonomikorako eskatutako edo haiek horretarako emandako laguntzen adierazpena.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, gehienez ere, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Adierazitako epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.