Horizon Europe: 5. klusterraren energia-lerroaren eta Hiri Misioaren laguntzak. Trantsizio ekologiko eta digital bikoitzerako estatu-arteko lankidetzako ekimen horiei eta beste batzuei buruzko informazio-jardunaldia.

[horizonkluster5hirimisioa]

Deskribapena


Xedea

 

SPRIk eta Innobasquek, Enterprise Europe Network (EEN Basque) partzuergoko kideek, jardunaldi bat antolatu dute (2026/01/13 / 09:30etatik 14:30etara) Eusko Jaurlaritzarekin eta  CDTIrekin lankidetzan (Centro para el Desarrollo Tecnológico y la Innovación). Energiaren arloan nazioarteko I+G+bko lankidetza-proiektuetan euskal erakundeen parte-hartzea sustatzea du helburu. 

Saioan, 5. klusterraren 2026. deialdiko (Energiari dagokion zatia) eta Horizonte Europako Hirien Misioko edukiak aurkeztuko dira. Horretarako, CDTIren Harremanetarako Puntu Nazionalak (HPN) egongo dira.

 

Bestalde, SPRI Taldeak honako hauek aurkeztuko ditu: Clean Energy Transition Partnership (CETP), trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko I+Gko nazioko eta eskualdeko programen lankidetza; VINNOVATE programa, VANGUARD ekimenaren berrikuntza-proiektuetan nazioz haraindiko lankidetzarako tresna eta eraldaketa digitala eta jasangarria sustatzeko; eta, azkenik, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) delakoaren zerbitzuak. Amaitzeko, Enterprise Europe Network-ek euskal enpresei I+G+b nazioartekotzeko ematen dizkien laguntza-zerbitzuen berri emango da.

 

Kontaktu-informazioa


Kodea

horizonkluster5hirimisioa

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk