Oinari teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren eteak sortu eta garatzeko aurrerakin itzulgarrietarako laguntza-aginduak aldatzen dituena. GAUZATU-INDUSTRIA Programa.

[GAUZATU-INDUSTRIA Programa aldatzea]

Deskribapena


Xedea

Aldaketaren helburua enpresa onuradunentzako administrazio-karga murriztea da:

  • Urteko bi itzulketen ordez (otsaila eta uztaila), urtean itzulketa bakarra egingo da.
  • deialdi guztietarako finantza-kudeaketan erakunde laguntzaile bakarra izango da.

Prestazio ekonomikoa

Aurrerakin itzulgarrien itzulketa aldaketa.


Artikulu hauen edukia aldatzea:

  • Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko maiatzaren 21eko Aginduaren 18.3 artikulua, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen du (EHAA, 112. zk., 2007ko ekainaren 12koa). Agindu horren babesean, 2013ko maiatzaren 22an, Industriako sailburuordeak ebazpena eman zuen 2013ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia argitara emateko, eta 2014ko ekainaren 4an, berriz, 2014ko ekitaldirako laguntzetarako deialdia egin zuen.
  • Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 10eko Aginduaren 18.3 artikulua, oinarri teknologikoko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko 2015eko ekitaldirako laguntzak – aurrerakin itzulgarriak – arautzen ta deitzen dituena.  Gauzatu-Industria programa.
  • Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 11ko Aginduaren 18.3 artikulua. Agindu horren bidez, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko laguntza itzulgarriak arautzen dira eta horietarako deialdia egiten da 2016ko ekitaldirako. Gauzatu-Industria programa.
  • Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduaren 18.3 artikulua. Agindu horren bidez, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko laguntza itzulgarriak arautzen dira eta horietarako deialdia egiten da 2017ko ekitaldirako. Gauzatu-Industria programa.
  • Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 27ko Aginduaren 18.3 artikulua, oinarri teknologikoko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko 2018ko ekitaldirako laguntza itzulgarriak arautzen eta deitzen dituena. Gauzatu-Industria programa.
  • Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko apirilaren 17ko Aginduaren 22.3 artikulua. Agindu horren bidez, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko laguntza itzulgarriak arautzen dira eta horietarako deialdia egiten da 2019ko ekitaldirako. Gauzatu-Industria programa.
  • Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 1eko Aginduaren 21.3 artikulua, oinarri teknologikoko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko 2020ko ekitaldirako laguntza itzulgarriak arautzen eta deitzen dituena. Gauzatu-Industria programa.
  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren 20.3 artikulua. Agindu horrek laguntza itzulgarriak arautu eta deitzen ditu 2021eko ekitaldirako, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea bultzatzeko. Gauzatu-Industria programa.
  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko apirilaren 27ko Aginduaren 21.3 artikulua. Agindu horrek teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko laguntza itzulgarriak arautu eta deitzen ditu 2022ko ekitaldirako. Gauzatu-Industria programa.
  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko abenduaren 21eko Aginduaren 21.3 artikulua. Agindu horrek teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko laguntza itzulgarriak arautu eta deitzen ditu 2023ko ekitaldirako. Gauzatu-Industria programa.
  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2023ko abenduaren 26ko Aginduaren 21.3 artikulua. Agindu horrek teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko laguntza itzulgarriak arautu eta deitzen ditu 2024ko ekitaldirako. Gauzatu-Industria programa.
  • Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko apirilaren 1eko Aginduaren 21.3 artikulua. Agindu horrek teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortzea eta garatzea sustatzeko laguntza itzulgarriak arautu eta deitzen ditu 2025eko ekitaldirako.  Gauzatu-Industria programa.

Honela geratuko da idatzita aurreko apartatuan aipatutako aginduetan zerrendatutako artikuluen testua:

«Aurrerakinaren bostena urtero itzuliko da, modu finkoan. Urtero itzulketa bakarra egingo da, eta ekitaldi bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen egin beharko da. Epez kanpoko itzulketek berandutze-interesak sortuko dituzte egun horretatik dirua itzuli arte. Betebehar hori ez betetzeak berekin ekarriko du, hala badagokio, jasotako zenbateko guztiak eta berandutze-interesak itzultzeko espedientea hastea, dirulaguntza ordaindu zenetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera arte.»


Agindu hau argitaratzen den egunean lehen itzulketa (2026ko otsailekoa) egin duten onuradunek bigarren itzulketa uztailean egin ahal izango dute, aurten soilik.


Erakunde laguntzailea.


Gauzatu-Industria Programaren erakunde onuradunentzako erakunde laguntzailea aldatu da, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017ko ekitaldietarako.


2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, Finantzen Euskal Institutua (FEI) SOCADEk ekitaldi horietako erakunde laguntzaile gisa zituen betebehar eta eginkizunetan subrogatuko da.


ekitaldi horietako erakunde onuradunek jasotako aurrerakinak Finantzen Euskal Institutuaren ES97 2095 0611 0091 1867 8534 zenbakiko kontuan itzuli beharko dira.

Nori dago zuzenduta


GAUZATU-INDUSTRIA 2013-2025 deialdien erakunde onuradun guztiei. 

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA 

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63, e-mail-a: Info-direccionindustria@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 99 49, e-mail-a: ro-murillas@euskadi.eus

SPRI- Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia

Urquijo Zumarkalea, 36- Bizkaia Enparantza Eraikina, 4. Solairua

48011 – Bilbao

Telefonoa: 944 037 000, e-mail-a: icuetara@spri.eus