Gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntzarako laguntzak 2026
[FR_2026]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen arabera laguntza jaso dezaketen prestakuntza-, zabalkunde- eta ikerketa-jarduerak aurten hasi behar dira, eta 2027ko ekainaren 30a baino lehen bukatu:
1.- Prestakuntza-jarduerak:
a) Erakundeetako organoetako kideek, bazkideek eta langileek Gizarte Ekonomian prestakuntza espezifikoa eta bereizia izateko ekintzak, unibertsitatearen, unibertsitatearen edo/eta sozietatearen esparruan. Helburua kooperatibismoari edo lan-sozietateei buruzko ezagutza hobetzea da, enpresetan bertan parte hartzeko gaitasunak eta tresnak emanez.
b) Unibertsitate-eremuan eta lanbide-heziketaren eremuan, unitate didaktiko berriak ezartzeko esperientzia pilotuak egitea.
c) Lehen Hezkuntzaren eta Bigarren Hezkuntzaren eremuan, unitate didaktiko egokiak egin eta prestatzea eta prestakuntza-jarduerak sistematizatzea.
d) Gizarte Ekonomiaren arloko enpresak identifikatzea, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleek haietan prestakuntza dualeko programak eta praktikak gauza ditzaten.
2.- Gizarte Ekonomiari zabalkundea emateko-jarduerak:
a) Kooperatiben eta lan-sozietateen gaineko aldizkako argitalpenak editatzea, unibertsitate-argitalpenak izan ezik.
b) Aldian behingo jardunaldiak egitea.
c) Ekitaldi bereziak egitea Gizarte Ekonomiako enpresa eta entitateen ikusgaitasuna bultzatzeko, hala nola oroipen- edo omenaldi-egunak, sari berezien banaketa eta antzeko ekitaldiak.
d) Gizarte Ekonomiako zabalkunde-jarduerak egitea. Esate baterako: Gizarte Ekonomiako informazio-jarduerak eta beste lurralde-eragile batzuekiko kontrastea, eta zabalkunde-jarduerak hainbat formatu eta euskarri grafikotan: irratia, prentsa, telebista, Internet eta multimedia. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak baliozkotuko ditu jarduera horiek, betiere jarduerok, praktikara eramanda, izan dezaketen benetako eragina kuantifikatuz eta zenbatetsiz.
3.- Gizarte Ekonomiako ikerketa-jarduerak, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren iritziz euskal Gizarte Ekonomia berriak eta erabilgarriak direnak. Nolanahi ere, Gizarte Ekonomia honako gai hauen inguruan lantzen dutenak hartuko dira halakotzat:
a) Ingurumena eta Gizarte Ekonomia.
b) Lankidetza-espazio bat sortzea, Gizarte Ekonomiari buruzko ezagutzak elkar-trukatzeko, sinergiak sortzeko eta berrikuntza bultzatzeko.
c) Gizarte Ekonomian espezializatutako unibertsitate-argitalpenak.
Aurrekontuko zuzkidura
970.000Prestazio ekonomikoa
9. oinarria.- Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1.- Hauek izango dira dirulaguntzaren zenbatekoak eta aplikatuko diren mugak:
a) 2.1.a) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu, bitarteko propioen bidez egiten denean; bestela, muga 50.000 eurokoa izango da.
b) 2.1.b) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.
c) 2.1.c) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.
d) 2.1.d) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 20.000 euro jaso ahal izango ditu.
d) 2.2.a) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.
e) 2.2.b) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 20.000 euro jaso ahal izango ditu.
f) 2.2.c) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.
g) 2.2.d) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 10.000 euro jaso ahal izango ditu.
h) 2.3.a) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.
i) 2.3.b) eta 2.3.c) oinarrien arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 60.000 euro jaso ahal izango ditu.
2.- Kooperatiba-egitura zein -taldeen edo lan-sozietateen mende dauden Gizarte Ekonomiaren arloko prestakuntza-zentroen kasuan, 2.2.a) eta 2.2.b) oinarrietan bildutako jardueren kostu garbiaren % 50ekoa izango da ehunekoa.
3.- 2.3 oinarriko jardueretarako, ehunekoa kostu garbiaren % 45 izango da Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren iritziz Euskadiko Gizarte Ekonomiaren errealitatean zuzenean inplementatzekoak ez diren ikerketetarako.
Ordainketa-modua:
13. oinarria.- Dirulaguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.1.- Dirulaguntzak zatika ordainduko dira: gehienez 582.000 euro ordainduko dira 2026ko aurrekontu-ekitaldiaren kontura, 14.a) oinarrian adierazitako epea igaro ondoren uko egin ez bazaio, eta 388.000 euro 2027ko ekitaldiaren kargura, behin Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak egiaztatzen duenean diruz lagundutako jarduerek sortutako gastu guztiak justifikatu direla. Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen baten ondorioz zorduna bada.2.- Dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko, erakunde onuradunak emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko du. Kontu horrek honako informazio hau jasoko du:a) Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak justifikatzeko memoria teknikoa. Emandako zerbitzuaren onuradunen edo azken erabiltzaileen, erakundearen titularren eta plantillaren eta, hala badagokio, dirulaguntzaren xede den zerbitzua emateko kontratatu den erakundearen plantillaren informazioa, sexuaren arabera banakatuta. Egindako jardueren eta haien kostuaren aitorpena, egindako gastu bakoitzaren banakapenarekin.b) Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuek diruz lagundutako jardueren guztizko gastuak eta diru-sarrerak justifikatzeko memoria ekonomikoa, kontuan hartuta diruz lagundu daitezkeen gastuek abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituztela. Gastu eta diru-sarrera guztien zerrenda sailkatua fakturen bidez eta merkataritzako trafikoan balioa duten edo eraginkortasun administratiboa duten froga-balio baliokidea duten gainerako agirien bidez egiaztatuko da.c) Hala badagokio, proiektua gauzatzeko hilabeteei dagozkien Gizarte Segurantzako RNT eta RLC ereduen kopia, RLC ereduan jardueran parte hartzen duten langileak identifikatuz. Horrekin batera, enpresaren edo erakundearen legezko ordezkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, diruz lagundutako proiektuan parte hartzen duten pertsonen partaidetza-ehunekoari buruzkoa.d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, eta horietatik eratorritako interesak.e) Diruz lagundutako jardueren publizitatean Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren finantzaketa jaso dela egiaztatzen duten agiriak.3.- 2. paragrafoan aipatutako agiriak aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik hasita, eta, betiere, 2027ko uztailaren 31 baino lehen.4. – Justifikatu beharreko gastuak eskabide-proiektuan zehaztutako gastuei dagozkienak izango dira. Justifikazio-memoria teknikoan adierazi eta justifikatuko dira dirulaguntzen eskabideetan aurkeztutako aurrekontuari dagokionez izandako desbideratzeak.5. – Proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion murrizketa proportzionala egingo da dirulaguntzaren zenbatekoan.6. – Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, pertsona edo erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Pertsona ez badago erregistratuta edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du https://www.euskadi.net/hirugarrenak helbidean ezarritako ereduaren arabera.7. – Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-prozeduraren ebazpen bidez zorduna bada.
9. oinarria.- Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1.- Hauek izango dira dirulaguntzaren zenbatekoak eta aplikatuko diren mugak:
a) 2.1.a) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu, bitarteko propioen bidez egiten denean; bestela, muga 50.000 eurokoa izango da.
b) 2.1.b) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.
c) 2.1.c) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.
d) 2.1.d) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 20.000 euro jaso ahal izango ditu.
d) 2.2.a) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.
e) 2.2.b) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 20.000 euro jaso ahal izango ditu.
f) 2.2.c) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.
g) 2.2.d) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 10.000 euro jaso ahal izango ditu.
h) 2.3.a) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.
i) 2.3.b) eta 2.3.c) oinarrien arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 60.000 euro jaso ahal izango ditu.
2.- Kooperatiba-egitura zein -taldeen edo lan-sozietateen mende dauden Gizarte Ekonomiaren arloko prestakuntza-zentroen kasuan, 2.2.a) eta 2.2.b) oinarrietan bildutako jardueren kostu garbiaren % 50ekoa izango da ehunekoa.
3.- 2.3 oinarriko jardueretarako, ehunekoa kostu garbiaren % 45 izango da Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren iritziz Euskadiko Gizarte Ekonomiaren errealitatean zuzenean inplementatzekoak ez diren ikerketetarako.
Nori dago zuzenduta
Kooperatiba-sozietatea
Lan-sozietatea
Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak
Elkarteak
Eskakizunak:
-
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela:
-
Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
Elkarteek, federazioek eta konfederazioak hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- hala badagokio, Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Onura publiko elkarte izatea
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatzen da.
Federazio, konfederezaio edo elkarte-batasuna
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua > Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Zuk edo zure erakundeak EAEko ogasunetako batean ordaintzen baditu zergak, Administrazioak ofizioz egiaztatuko du hori.
Zuk edo zure erakundeak ez baditu zergak EAEko ogasunetako batean ordaintzen , dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zure zerga-bulegoak emandako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafearen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan).
Oharra: Zure zerga-bulegoak zerbitzu elektronikoa badu, dokumentu elektroniko gisa deskargatu dezakezu ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-aktaren eta estatutuen kopia eskaneatua(k) (PDF formatuan).
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa EAEko Erregistro Ofizialean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu datuak.
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Elkarteen Erregistroko ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan). Ziurtagiri horrek frogatzen du erakundea erregistroan dagoela.
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa EAEko Erregistro Ofizialean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu datuak.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela:
-
Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
Elkarteek, federazioek eta konfederazioak hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- hala badagokio, Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Onura publiko elkarte izatea
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatzen da.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (53 artikuluan)). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Ez da inolako ordainketarik egingo baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-prozeduraren ebazpen bidez zorduna bada.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Diru-laguntza onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa eta aurrez aurrekoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Diruz lagundutako proiektuaren memoria xehea, besteak beste pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak) aipatuz eta genero-ikuspegiaren trataera azalduz.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik ez duzula jaso adierazten baduzu, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzaren bat jaso baduzu edo eskatu baduzu, "Beste finantzaketa iturri batzuk eta minimis diru-laguntzak" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
- prestakuntzaren ebaluaketa
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.