Enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak, 2027ko ekitaldirako, homologatutako aholkularitza-enpresak kontrata ditzaten, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, berdintasunaren arloko prestakuntza emateko eta plan horietan aurreikusitako neurriak ezar daitezen sustatzeko; hori guztia, minimis laguntzen araubidearen esparruan.
[ENP 2027]
- Erakundea:
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen xedea da enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia arautzea, 2027an zehar Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak homologatutako aholkularitza-enpresak kontratatzeko. Aholkularitza-entitate horiek laguntza teknikoa emango dute emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa egiteko, berdintasun-planak diseinatzeko eta 20 prestakuntza-ordu emateko, edo laguntza teknikoa emango dute erakunde eskatzaileak onartutako berdintasun-planetan jasotako neurriak ezartzeko.
Aipatutako laguntza tekniko bakoitzak bi dirulaguntza-lerro izango ditu, eta II. eta III. Kapituluetan arautuko dira, hurrenez hurren.
a) Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko eta berdintasunaren arloko prestakuntza emateko laguntzak.
b) Entitate eskatzaileak dagoeneko onartu dituen berdintasun-planetan jasotako neurrien ezarpena.
Bi laguntza-lerro horiek bateraezinak dira elkarren artean, eta entitate eskatzaileak bata edo bestea aukeratu beharko du.
Aurrekontuko zuzkidura
300.000Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0039214Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
• 2026ko azaroaren 27tik, 2027ko urtarrilaren 13ra.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
6. artikulua.– Entitate onuradun izateko betekizunak akreditatzea eta egiaztatzea.
1.– Entitate onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla eta deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko debekurik ez dagoela egiaztatuko da eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin, eskabideari erantsitako erantzukizunpeko adierazpenekin eta organo kudeatzaileak ofizioz egiten dituen egiaztapenekin.
2.– Eskabideari erantsitako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, entitate eskatzaileak hau adieraziko du:
a) Betetzen dituela deialdi honetan laguntzak jasotzeko eskatzen diren baldintzak.
b) Ez duela dirulaguntzak erregulatzen dituen araudian erakunde onuradun izateko aurreikusitako debekurik.
c) Egiazkoak direla eskabidean eta aurkeztutako dokumentazioan emandako datuak.
d) Konpromisoa hartzen duela eskatutako baldintzak betetzen jarraitzeko diruz lagundutako jarduera gauzatzen den aldi osoan eta egin daitezkeen egiaztapen- eta kontrol-jarduketak amaitu arte.
e) Diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ez dagoela, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, helburu bererako lortutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide guztiek ez dutelako gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostu osoa.
3.– Organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko ditu prozedura ebazteko eta deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren datuak eta inguruabarrak, elkarreragingarritasun-sistemen, erregistro publikoen edo informazioa eskuratzeko legez gaitutako beste edozein sistemaren bidez. Zehazki, ofizioz egiaztatuko du:
a) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Nolanahi ere, entitate eskatzaileak espresuki egin ahal izango du egiaztapen horren aurka, aplikatu beharreko araudiak ahalbidetzen duen kasuetan, eta, horretarako, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
b) Dirulaguntzen arloan itzultzeko betebeharrik ez izatea, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera.
c) Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen edo debekurik ez izatea.
d) Berditasun-planak Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzea, entitate eskatzaileari inskripzio hori legez eska dakiokeenean.
e) Beste edozein datu edo inguruabar, baldin eta datu-bitartekaritzarako plataformetan, erregistro publikoetan edo elkarreragingarritasun-sistemetan kontsulta eginda egiazta badaiteke.
4.– Informazioa ezin bada bitarteko elektronikoen bidez lortu edo egiaztatu, edo hau justifikatzen duten inguruabarrak badaude, organo kudeatzaileak dagokion egiaztagiriak aurkezteko eskatu ahal izango dio entitate eskatzaileari.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera. Epe horretan enpresa edo erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazten ez bazaio, dirulaguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
15. artikulua.– Justifikazioa.
1.– Entitate onuradunek 2027ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dute dirulaguntzaren justifikazioa.
2.– Justifikazioan jaso beharko dira dirulaguntza-lerro bakoitzean eskatzen diren dokumentu espezifikoak, ebazpen honen 26. eta 32. artikuluetan aipatutakoak.
3.– Justifikatzeko dokumentazioa bidaltzeko, jatorrizko dokumentazioa eskaneatuta eta elektronikoki sinatuta bidali beharko da, webgune honen bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
