2026-2027 ikasturtean Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduetako ikasleen artean ekintzailetzaren kultura sustatzeko laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak.

[EKINTZAILETZA DIRULAGUNTZAK]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egitea, 2026-2027 ikasturtean kultura ekintzailea sustatuko duten enpresa arloko simulazio-proiektuak gara ditzaten, Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloren bateko azkenengo mailan dauden ikasleen artean.

Aurrekontuko zuzkidura

251.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Gehienez ere 15.000 € emango dira ikastetxeko. Ikastetxeak eskatutako aurrekontua aurreko zenbatekoa baino handiagoa bada, ikastetxeak izango du zuzkidura ikastetxeko azpiproiektuen artean banatzeko ardura.

Baldin eta 2. artikuluan adierazitako zuzkidura nahikoa ez bada onartutako eskaera guztiei erantzuteko, zuzkidura hori hainbanatu egingo da, alegia, proportzionalki banatuko da onartutako eskaera guztien artean. Kasu horretan, ikastetxeak izango luke zuzkidura ikastetxeko azpiproiektuen artean banatzeko ardura.

Zenbateko hauek bideratu ahal izango dira:

  • Gehienez ere, emandako laguntzaren zenbatekoaren % 40 bideratu ahal izango da 4. oinarriaren 1.c. apartatuan jasotako prestakuntza-jardueretarako.
  • Gehienez ere, emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 eman ahal izango da 4. oinarriaren 1.d. apartatuan jasotako zabalkunde-jardueretarako.

Beraz, emandako laguntzaren % 50, gutxienez, ikasleek enpresa-arloko simulazio-azpiproiektuak egitera bideratu beharko da.

Ordainketa-modua:

Laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

  • Lehenengoa, emandakoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da.
  • Bigarrena, zenbatekoaren % 60, justifikatu ondoren (19. artikulua), IV. eranskineko (memoria ekonomikoa) eta V. eranskineko (amaierako memoria) dokumentazioa jaso ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Betekizunak

  • Egunean egon beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izateari dagokionez, eta dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrei dagokienez.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea galarazten dion zehapen penal edo administratiborik.
  • Ez izatea zehapen administratiborik edo penalik inor sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik edo ez betetzeagatik emakumeen eta gizonen berdintasun-arloko araudia (Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legea).

  • Aurreko apartatuetan adierazitako eskakizunez gain, entitateak honako hau egiaztatuko du eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1068009

Eskabidea


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena argitaratzeko gehieneko epea sei hilabetekoa da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2027ko urtarrilaren 8a baino lehen

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk