EGUZKI HOTZ - Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa
- Erakundea:
- EEE - Energiaren Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskadik klima-aldaketara egokitzeko eta eraikinak tenperatura altuen aurka prestatzeko beharra duenez, menpekotasun energetikoa eta faktura elektrikoa areagotu gabe, laguntza-programak energia berriztagarrien erabilera bultzatu eta eraikinen eraginkortasun eta erosotasun termikoa hobetu nahi ditu.
Horretarako, autokontsumorako energia elektriko berriztagarria sortzeko instalazioak ezartzea sustatzen da, bai eta bero-ponpa berriztagarrietan oinarritutako klimatizazio-sistemak edota ur bero sanitarioa ekoizteko sistemak ere. Hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoan.
Aurrekontuko zuzkidura
80.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Aurrekontuko zuzkidura
EEEren aurrekontuan horretarako ezarritako dagokion kredituaren arabera 80.000.000 € programa honetarako bideratutako diru-zuzkidura totala da.
Laguntzak esleitzeko prozedura.
Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.
Jarduketa subentzionagarriak
Jarraian aipatzen diren jarduerek jaso ahal izango dute dirulaguntza, baldin eta EAEn kokatuta badaude eta sortutako eta biltegiratutako energia guztia EAEn ere kontsumitzen bada:
a) Autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazio berriak, energia berriztagarrien iturriak dituztenak, egiteko inbertsioak, lehendik dauden instalazioak handitzea, bai eta energia elektrikoa sortzeko instalazio berriei zein lehendik dauden instalazioei lotutako biltegiratze-instalazioak ere.
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak honako hauek izango dira: autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazio berriak egiteko inbertsioak, energia-iturri berriztagarrien bidez; lehendik dauden instalazioak handitzeko inbertsioak, bai eta energia elektrikoa sortzeko instalazio berriei zein lehendik dauden instalazioei lotutako biltegiratze-instalazioak handitzeko inbertsioak ere, betiere Euskadin kokatuta badaude; horrez gain, honako aurreikuspen hau bete beharko da: urteko zenbaketan, laguntzaren xede den autokontsumo-instalazioari atxikitako kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren batura instalazioak urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago izatea, «Dokumentazioa» izeneko II. eranskinean ezarritakoaren arabera. Murrizketa hori ez da aplikatuko instalazio bakartuetan.
Laguntzaren xede den mota honetako jarduketarako, edozein izaeratako kontsumitzaile guzti-guztiek EAEn izan beharko dute subentzionagarria den instalazio horri lotutako beren kontsumoa.
Programa honen xedeetarako, honako instalazio-tipologia hauek egongo dira barne hartuta:
1. Energia elektrikoa sortzeko baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan ezarrita dauden autokontsumorako instalazioak.
2. 244/2019 Errege Dekretuan definituta dauden isolatutako instalazioak.
3. Energia elektriko berriztagarria sortzeko instalazioak, energia elektrikoa sortzeko baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuaren arabera autokontsumorako ez izan arren, sorkuntzari lotutako kontsumitzaileak identifikatuta dituztenak, kontsumitzaileen eta sortze-instalazioaren artean jabetza-lotura bat egon behar duelarik. Kontsumitzaileen jabeen arteko lotura horrek ehuneko 50etik gorako zuzeneko edo zeharkako partaidetzara iritsi beharko du. Hala ere, aurretik zehaztutako gutxieneko ehunekoaren baldintza ez zaie aplikatuko laguntza eskatzen duten pertsonei, baldin eta laugarren oinarriko 1. paragrafoko c) 2. puntuan ezarritako onuradun motarekin bat badator.
4. Elektrizitatea sortzeko instalazioak handitzea, 1., 2. eta 3. puntuetan adierazitako tipologiekin bat etorriz.
5. Era berean, sortutako energia elektrikoa metatzeko baterietan egindako inbertsioa ere diruz lagundu ahal izango da, baldin eta biltegiratze hori elektrizitatea sortzeko instalazio berriztagarri berri bati edo lehendik dagoen bati lotuta badago.
Biltegiratze-instalazioak sorkuntza-instalazioaren zati izan beharko du, bateria instalazioaren barne-sarean kokatu beharko delarik.
Biltegiratze-instalaziorako diru-laguntza jaso dezakeen gehieneko ratioa instalatutako 4 kWh/kWp edo kW da, instalazio-motaren arabera (fotovoltaikoa edo eolikoa den kontuan hartuz). Aipatutakoa baino edukiera handiagoko bateriak instalatzea baimentzen da, baina ez da diruz lagunduko ratio horretarako adierazitako balioa gainditzen duen biltegiratze-zatia.
Biltegiratzeko instalazioak gutxienez urteko energiaren % 75 xurgatu beharko du zuzenean konektatutako energia elektriko berriztagarria sortzeko instalaziotik, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 41.1.bis artikuluaren arabera (2023ko ekainaren 23ko Batzordearen 2023/1315 (EB) Erregelamenduak aldatutakoa).
Berun-azidozko bateriekin biltegiratzeko instalazioak ez dira diruz lagunduko programa honen bidez.
Dirulaguntza jasotzen duen instalazioak sortutako energia elektrikoaren monitorizazio-sistema bat eduki beharko dute instalazioek, salbu eta isolatuta badaude. Informazioa bera gailu mugikorren edo web aplikazioen bidez eskuratzeko aukera bermatu beharko da. Sistema horren funtzionalitateak honako hauek izango dira:
1. Sistema horrek, gutxienez, instalazioak ekoitzitako energia eta dagokion energia-kontsumoa erakutsi beharko ditu, eta eguneko, hileko eta urteko informazioa eman beharko du. Sorkuntza kolektiboko instalazioen kasuan, sortutako energia bakarrik erakutsi beharko da.
2. Osagarri gisa, sistemak datu gehigarriak erakutsi ahal izango ditu, hala nola saihestutako CO2 emisioak eta instalazioak sortutako energia- eta ekonomia-aurrezpenak.
b) Kontsumo termikoak energia berriztagarrien bidez elektrifikatzeko instalazioak egiteko inbertsioak.
EAEko energia berriztagarrien instalazioetan egiten diren inbertsioek jaso ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta klimatizazioko eta/edo ur bero sanitarioko (pertsonen ongizate termikorako) bero-ponpak barne hartzen badituzte. Instalazio horiek teknologia hauetan oinarritu beharko dute: teknologia aerotermikoa, zundaketa bertikaleko geotermikoa eta hidrotermikoa.
Teknologia aerotermikoa, zundaketa bertikaldun geotermikoa eta ura soilik erabiliz sistema hidronikoetan oinarritutako teknologia hidrotermikoa erabiltzen direneko kasuak subentzionagarriak izango dira pertsona onuradun mota ororentzat.
Gainera, aurrerago zehaztuko diren kasu batzuetan soilik jasoko dute diru-laguntza aire-aire bero-ponpen bidezko klimatizazio-sistemek, rooftop sistemak barne. Sistema mota hori subentzionagarria izan ahal izateko irizpide eta baldintza hauek eduki beharko dira kontuan:
1. Pertsonen ongizate termikorako klimatizazioa ematen duten zuzeneko espantsio bidezko aire-aire bero-ponpetan oinarritutako instalazio finkoen (ez-mugikorrak) kasuak hartzen dira kontuan.
2. Programa honen ondorioetarako, rooftop (aire-aire) sistematzat honako hau hartuko da: hedapen zuzeneko bero-ponpa autonomoa, estalkian instalatua, unitate bakar batean ekoizpen termikoko, aireztapeneko, iragazpeneko eta aire-tratamenduko elementuak biltzen dituena, eta aire girotuaren zuzeneko bulkadaren bidez berokuntza eta/edo hozketa ematen diena hodi-sare baten bidez girotutako lokalei, banaketa termikoko barne-zirkuitu hidraulikorik erabili gabe. Ez dira halakotzat hartuko multisplit, split edo VRF deritzen sistemak.
3. Klimatizazio-sistema mota horrek diru-laguntza jasoko du soilik klimatizazio-instalazioa kokatuta dagoen helbidearen CUPS elektrikoa elektrizitatea sortzeko instalazio berri edo lehendik dagoen batekin zuzenean edo zeharka lotuta dagoenean.
4. Aire-aire bero-ponpen bidezko klimatizazio-sistemek, rooftop sistemek izan ezik, honako onuradun eta jardun-eremu hauetan soilik jaso ahal izango dute diru-laguntza:
A) Jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunak, eta jarduketa subentzionagarria bizitegi-erabilerarako baino ez diren etxebizitzetan egiten dutenak.
B) Denda txikiak. Programa honen ondorioetarako, hauek hartuko dira denda txiki edo merkataritza txikiko establezimendutzat: jarduera ekonomikoa gauzatzen duten pertsona onuradunek jarduten duten establezimenduak, enpresa txikitzat hartzen direnak eta jarduera nagusia 2025eko EJSNaren 47. dibisioan (txikizkako merkataritza) sailkatua dutenak, baldin eta jarduera subentzionagarria establezimendu horietan soilik egiten bada.
5. Rooftop aire-aire bidezko klimatizazio-sistemek jarduera-sektore guztietan izango dira subentzionagarriak, eta, gainera, laugarren oinarrian adierazitako onuradun guztientzat.
Diru-laguntzaren xede diren instalazio guztietarako, haien teknologia edozein dela ere, urtaroaren araberako batez besteko errendimendua (SPF) 2,5etik gorakoa izatea eskatzen da.
Egindako instalazioek, bidezko bada, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako Eraikinetako instalazio termikoen erregelamenduan (EITE) ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, baita aplikatzekoa zaien beste edozein araudi ere. Bero-ponpek 2016ko azaroaren 30eko Batzordearen 2016/2281 Erregelamenduan ezarritako ekodiseinu-errekerimenduak bete beharko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/125/EB Zuzentarauak aplikatzen dituena. Zuzentarau horren arabera esparru bat ezartzen da energiarekin zerikusia duten produktuei aplikatzekoak diren diseinu ekologikoko betekizunak ezartzeko, airea berotzeko produktuei, hozte-prozesuei, tenperatura altuko prozesuak hozteko makinei eta bentilokonbektoreei aplikatzekoak diren diseinu ekologikoko betekizunei dagokienez.
Akuiferoetan eragiten duten geotermia- eta hidrotermia-jarduketetarako, urriaren 23ko 2000/60/EB Zuzentaraua betetzen dela bermatuko da, ur-politiken eremuan jarduteko Europar Batasunaren esparru bat ezartzen duena akuiferoei kalte esanguratsurik eragiten ez zaiela ziurtatzeko, uraren kalitatea babestu eta estres hidrikoa saihestearren.
Instalazio geotermiko guztiek zundaketa bertikalak egitea barne hartu beharko dute energia termikoaren trukerako. Zundaketak sakonera egokian egin beharko dira, sistemaren egonkortasun termikoa bermatzeko, eta aplikagarria den araudi teknikoa eta indarrean dagoen ingurumenekoa bete beharko dituzte, energia-truke eraginkorra eta segurua ziurtatuz.
Eraikuntza berriko eraikinetan egiten diren jarduketek (Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 Legean identifikatuak) energia berriztagarrien erabilera esklusiboa izango dute baldintza gehigarri gisa. Hortaz, energia-iturri berriztagarriak osorik erabiltzen dituzten instalazioek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza, bestelako energia-iturri ez-berriztagarriekin inolako hibridaziorik izan gabe.
Dirulaguntzen zenbatekoa
a) Autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko energia berriztagarrien iturriak dituzten instalazio berriak egiteko laguntzen zenbatekoa, lehendik dauden instalazioak handitzeko, bai eta energia elektrikoa sortzeko instalazio berriei zein lehendik dauden instalazioei lotutako biltegiratze-instalazioetarako ere
Laguntza kalkulatzeko helburuarekin, sorkuntza-potentzia honela lortuko da: instalazio hori konfiguratzen duten modulu fotovoltaiko berrien gehieneko potentzia unitarioak batuta (puntako potentzia gisa ezagutzen dena), kondizio estandarretan neurtuak dagokion UNE arauaren arabera. Eolikoen kasuan, laguntza kalkulatzeko helburuarekin, instalatutako sorgailu berrien potentzia nominal unitarioen batura eginda lortuko da sorkuntza-potentzia.
1. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua, 3. puntu honetako a) ataleko 3. azpiatalean aipatutakoak izan ezik. Laguntzaren zenbatekoa.
Eman beharreko laguntza honela kalkulatuko da: energia sortzeko instalazioari ematen zaion laguntza gehi, hala badagokio, energia biltegiratzeko instalazioari ematen zaiona.
Energia sortzeko instalazioetarako laguntzak banakako zenbateko finko edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere kostu subentzionagarri osoa estaliko dute.
Sorkuntzako laguntza = Sorkuntza-modulua x Ps
Non Ps instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia baita, puntako kilowattetan (kWp), instalazio fotovoltaikoen kasuan, eta kilowattetan (kW) instalazio eolikoen kasuan.
Sortze-laguntzak ezin izango du gainditu egindako jarduketaren kostu subentzionagarria edo, hala badagokio, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren ateratzen den kostu subentzionagarria, hau da, kostu hautagarria.
Nolanahi ere, ateratzen den laguntzaren gehieneko muga kostu hautagarriaren % 65 izango da.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten sorkuntza-moduluak honako hauek dira:
Instalazioa potentzia tarteen arabera
Laguntza modulu
indibiduala
(€/kWp edo kW)
Laguntza modulu
kolektiboa
(€/kWp edo kW)
instalazio fotovoltaikoa
P ≤ 10 kWp
600
710
instalazio fotovoltaikoa
P > 10 kWp eta P≤ 100 kWp
450
535
instalazio fotovoltaikoa
P > 100 kWp eta P≤ 1.000 kWp
350
420
instalazio fotovoltaikoa
P > 1.000 kWp
300
355
Sorkuntza-instalazio eolikoa
P ≤ 20 kW
2.900
3.350
Sorkuntza-instalazio eolikoa
P > 20 kW eta P ≤ 500 kW
1.950
2.250
Sorkuntza-instalazio eolikoa
P > 500 kW
650
775
Modulu horiek handitu egingo dira eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezarriko den estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzen baldin bada (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...); baita aparkalekuen estalki gisa balioko duten markesina fotovoltaikoak instalatzen direnean ere.
Modulu gehigarri horiek kontuan hartzeko, beharrezkoa da sorkuntza-potentzia osoaren % 80, gutxienez, gainazal osoa berritu deneko estalkiaren/estalkien gainean kokatzea (amiantoa kentzea, egitura-aldaketa...). Aparkalekuetarako markesinen kasuan, sorkuntzako guztizko potentziaren % 80 markesina fotovoltaikoen gainean instalatzeko eskakizuna ere bete behar da.
Jarduketa osagarriak
Sorkuntza-modulu gehigarria
(€/kWp) (kasuaren arabera)
Eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarriko den guneko estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzea (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...)
P ≤ 10 kWp: 200 €/kWp
10 kWp < P ≤ 100 kWp: 160 €/kWp
100 kWp < P ≤ 1.000 kWp: 110 €/kWp
P > 1.000 kWp: 100 €/kWp
Aparkalekuetarako estalki gisa balio duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak jartzea
P ≤ 10 kWp: 400 €/kWp
10 kWp < P ≤ 100 kWp: 350 €/kWp
100 kWp < P ≤ 1.000 kWp: 300 €/kWp
P > 1.000 kWp: 250 €/kWp
Energia biltegiratzeko laguntzak banakako zenbateko finko edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere kostu subentzionagarri osoa estaliko dute.
Biltegiratze-laguntza = Biltegiratze-modulua x Kap
Kap izanik: benetan instalatutako biltegiratzeko instalazioaren kapazitate nominala, orduko kilowattetan (kWh).
Biltegiratze-laguntzak ezin izango du gainditu egindako jarduketaren kostu subentzionagarria edo, hala badagokio, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren ateratzen den kostu subentzionagarria, hau da, kostu hautagarria.
Nolanahi ere, ateratzen den laguntzaren gehieneko muga kostu hautagarriaren % 65 izango da.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten biltegiratze-moduluak honako hauek dira:
Instalazioa gaitasun tarteen arabera
Laguntza-modulua
(€/kWh)
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 10 kWh
455
Biltegiratze-instalazioa Kap > 10 kWh eta Kap ≤ 100 kWh
325
Biltegiratze-instalazioa Kap > 100 kWh eta Kap ≤ 5.000 kWh
227
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 5.000 kWh
130
Diruz lagundu daitekeen gehieneko ratioa 4 kWh/kWp fotovoltaiko edo kW eolikoa izango da, bai biltegiratzeko instalazio berrietarako, bai lehendik dauden instalazioen handitzeetarako. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko biltegiratze-instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe.
Ratio hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira biltegiratze-ahalmen izendatu totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWh-tan) eta sorkuntza-potentzia totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWp fotovoltaikoan edo kW eolikoan).
2. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikoa egiten duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua
Eman beharreko laguntza honela kalkulatuko da: energia sortzeko instalazioari ematen zaion laguntza gehi, hala badagokio, energia biltegiratzeko instalazioari ematen zaiona.
Sortze-instalaziorako laguntzak honela kalkulatuko dira: gutxieneko kostua (hau da, kalkulatutako kostu hautagarriaren balioaren eta sortze-kostu subentzionagarri maximoaren balioaren artean hautatu beharreko baliorik txikiena) bider potentziaren eta enpresaren tamainaren arabera ezarritako laguntzaren ehunekoa.
Ildo horretan, sorreran kalkulatutako kostu hautagarria 2. puntuan definitutako kostu subentzionagarri guztien baturaren emaitza da. I. eranskineko a) idatz-zatian, elektrizitatea sortzeko instalazioari dagozkion kostu subentzionagarriak, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren.
Sorkuntza-laguntza = Csmin x enpresaren tamainaren %-a, potentzia-tartearen arabera
Diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua = Diruz lagundu daitekeen gehieneko kostuaren modulua. x Ps
Non:
Csmin kostu hautagarriaren eta kostu subentzionagarri maximoaren arteko txikiena den; eta, Ps instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia baita, puntako kilowattetan (kWp), instalazio fotovoltaikoen kasuan, eta kilowattetan (kW) instalazio eolikoen kasuan.
Gehieneko kostu-modulu subentzionagarri batzuk ezarri dira sorkuntza-potentziaren arabera. Gehieneko kostu subentzionagarria eta gehieneko kostu subentzionagarriaren gainean edo, bidezkoa bada, kalkulatutako kostu hautagarriaren gainean enpresaren tamainaren arabera aplikatu beharreko laguntzaren portzentajea definitzen duten moduluak honako hauek dira:
Instalazioa potentzia tarteen arabera
Gehieneko kostu subentzionagarriaren modulua
(€/kWp edo kW)
Laguntza
enpresa handia
(%)
Enpresa ertainetarako laguntza
(%)
Enpresa txikietarako laguntza
(%)
Sorkuntza-instalazio fotovoltaikoa P ≤ 10 kW
1.188
% 25
% 30
% 45
Sorkuntza-instalazio fotovoltaikoa P > 10 kWp y P≤ 100 kWp
910
% 25
% 30
% 45
Sorkuntza-instalazio fotovoltaikoa P > 100 kWp y P≤ 1.000 kWp
749
% 25
% 30
% 35
Sorkuntza fotovoltaikoa P > 1.000 kWp
460
% 25
% 30
% 35
Sorkuntza-instalazio eolikoa
P ≤ 20 kW
4.723
% 30
% 40
% 50
Sorkuntza-instalazio eolikoa
P > 20 kW eta P ≤ 500 kW
3.072
% 30
% 40
% 50
Sorkuntza-instalazio eolikoa
P > 500 kW
1.070
% 30
% 40
% 50
Modulu horiek handitu egingo dira eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezarriko den estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzen baldin bada (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...); baita aparkalekuen estalki gisa balioko duten markesina fotovoltaikoak instalatzen direnean ere.
Modulu gehigarri horiek kontuan hartzeko, beharrezkoa da sorkuntza-potentzia osoaren % 80, gutxienez, gainazal osoa berritu deneko estalkiaren/estalkien gainean kokatzea (amiantoa kentzea, egitura-aldaketa...). Aparkalekuetarako markesinen kasuan, sorkuntzako guztizko potentziaren % 80 markesina fotovoltaikoen gainean instalatzeko eskakizuna ere bete behar da.
Sorkuntza-jarduketa osagarriak
Gehieneko kostu subentzionagarri osagarria (€/kW)
Eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarriko den guneko estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzea (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...)
P ≤ 10 kWp: 700 €/kWp
10 kWp < P ≤ 100 kWp: 660 €/kW
100 kWp < P ≤ 1.000 kWp: 450 €/kWp
P > 1.000 kWp: 400 €/kWp
Aparkalekuetarako estalki gisa balio duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak jartzea
P ≤ 10 kWp: 500 €/kWp
10 kWp < P ≤ 100 kW: 400 €/kWp
100 kWp < P ≤ 1.000 kWp: 300 €/kWp
P > 1.000 kWp: 250 €/kWp
Biltegiratze-instalaziorako laguntzak honela kalkulatuko dira: gutxieneko kostua (hau da, kalkulatutako kostu hautagarriaren balioaren eta biltegiratze-kostu subentzionagarri maximoaren balioaren artean hautatu beharreko baliorik txikiena) bider biltegiratze-ahalmenaren eta enpresaren tamainaren arabera ezarritako laguntzaren ehunekoa.
Ildo horretan, sorreran kalkulatutako biltegiratze-kostu hautagarria 2. puntuan definitutako kostu subentzionagarri guztien baturaren emaitza da. I. eranskineko a) idatz-zatian, elektrizitatea biltzeko instalazioari dagozkion kostu subentzionagarriak, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren.
Biltegiratze-laguntza = Csmin x enpresaren tamainaren %-a, biltegiratze-tartearen arabera
Gehieneko kostu subentzionagarria = Laguntza-modulua x Cap
Non:
Csmin kostu hautagarriaren eta kostu subentzionagarri maximoaren arteko txikiena den; eta,
Kap izanik: benetan instalatutako biltegiratzeko instalazioaren kapazitate nominala, orduko kilowattetan (kWh).
Gehieneko kostu subentzionagarriko modulu batzuk ezartzen dira biltegiratze-potentziaren arabera. Gehieneko kostu subentzionagarria eta gehieneko kostu subentzionagarriaren gainean edo, bidezkoa bada, kalkulatutako kostu hautagarriaren gainean enpresaren tamainaren arabera aplikatu beharreko laguntzaren portzentajea definitzen duten moduluak honako hauek dira:
Instalazioa gaitasun tarteen arabera
Laguntza-modulua
(€/kWh)
Enpresa handietarako laguntza
(%)
Enpresa ertainetarako laguntza
(%)
Enpresa txikietarako laguntza
(%)
Biltegiratze-instalazioa
Cap ≤ 10 kWh
700
% 45
% 55
% 65
Biltegiratze-instalazioa
Cap > 10 kWh eta Cap ≤ 100 kWh
500
% 45
% 55
% 65
Biltegiratze-instalazioa
Cap > 100 kWh eta Cap ≤ 5.000 kWh
350
% 45
% 55
% 65
Biltegiratze-instalazioa
Cap > 5.000 kWh
200
% 45
% 55
% 65
Diruz lagundu daitekeen gehieneko ratioa 4 kWh/kWp fotovoltaiko edo kW eolikoa izango da, bai biltegiratzeko instalazio berrietarako, bai lehendik dauden instalazioen handitzeetarako. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko biltegiratze-instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe.
Ratio hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira biltegiratze-ahalmen izendatu totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWh-tan) eta sorkuntza-potentzia totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWp fotovoltaikoan edo kW eolikoan).
3. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua, izaera publikoa dutelarik (laugarren oinarrian adierazitakoak).
Eman beharreko laguntza honela kalkulatuko da: energia sortzeko instalazioari ematen zaion laguntza gehi, hala badagokio, energia biltegiratzeko instalazioari ematen zaiona.
Energia sortzeko instalazioetarako laguntzak banakako zenbateko finko edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere kostu subentzionagarri osoa estaliko dute.
Sorkuntzako laguntza = Sorkuntza-modulua x Ps
Non Ps instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia baita, puntako kilowattetan (kWp), instalazio fotovoltaikoen kasuan, eta kilowattetan (kW) instalazio eolikoen kasuan.
Sortze-laguntzak ezin izango du gainditu egindako jarduketaren kostu subentzionagarria edo, hala badagokio, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren ateratzen den kostu subentzionagarria, hau da, kostu hautagarria.
Nolanahi ere, ateratzen den laguntzaren gehieneko muga kostu hautagarriaren % 65 izango da.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten sorkuntza-moduluak honako hauek dira:
Instalazioa potentzia tarteen arabera
Modulu indibiduala
laguntza
(€/kWp edo kW)
Modulu kolektiboa
laguntza
(€/kWp edo kW)
instalazio fotovoltaikoa
P ≤ 10 kWp
1.000
1.110
instalazio fotovoltaikoa
P > 10 kWp eta P≤ 100 kWp
750
835
instalazio fotovoltaikoa
P > 100 kWp eta P≤ 1.000 kWp
650
720
instalazio fotovoltaikoa
P > 1.000 kWp
500
555
Sorkuntzako instalazio eolikoa P ≤ 20 kW
4.100
4.550
Sorkuntza-instalazio eolikoa
P > 20 kW eta P ≤ 500 kW
2.700
3.000
Sorkuntza-instalazio eolikoa P > 500 kW
1.150
1.275
Modulu horiek handitu egingo dira eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezarriko den estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzen baldin bada (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...); baita aparkalekuen estalki gisa balioko duten markesina fotovoltaikoak instalatzen direnean ere.
Modulu gehigarri horiek kontuan hartzeko, beharrezkoa da sorkuntza-potentzia osoaren % 80, gutxienez, gainazal osoa berritu deneko estalkiaren/estalkien gainean kokatzea (amiantoa kentzea, egitura-aldaketa...). Aparkalekuetarako markesinen kasuan, sorkuntzako guztizko potentziaren % 80 markesina fotovoltaikoen gainean instalatzeko eskakizuna ere bete behar da.
Jarduketa osagarriak
Sorkuntza-modulu gehigarria
(€/kWp) (kasuaren arabera)
Eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarriko den guneko estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzea (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...)
P ≤ 10 kWp: 200 €/kWp
10 kWp < P ≤ 100 kW: 160 €/kWp
100 kWp < P ≤ 1.000 kWp: 110 €/kWp
P > 1.000 kWp: 100 €/kWp
Aparkalekuetarako estalki gisa balio duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak jartzea
P ≤ 10 kWp: 400 €/kWp
10 kWp < P ≤ 100 kWp: 350 €/kWp
100 kWp < P ≤ 1.000 kWp: 300 €/kWp
P > 1.000 kWp: 250 €/kWp
Energia biltegiratzeko laguntzak banakako zenbateko finko edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere kostu subentzionagarri osoa estaliko dute.
Biltegiratze-laguntza = Biltegiratze-modulua x Kap
Kap izanik: benetan instalatutako biltegiratzeko instalazioaren kapazitate nominala, orduko kilowattetan (kWh).
Biltegiratze-laguntzak ezin izango du gainditu egindako jarduketaren kostu subentzionagarria edo, hala badagokio, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren ateratzen den kostu subentzionagarria, hau da, kostu hautagarria.
Nolanahi ere, ateratzen den laguntzaren gehieneko muga kostu hautagarriaren % 65 izango da.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten biltegiratze-moduluak honako hauek dira:
Instalazioa gaitasun tarteen arabera
Laguntza-modulua
(€/kWh)
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 10 kWh
455
Biltegiratze-instalazioa Kap > 10 kWh eta Kap ≤ 100 kWh
325
Biltegiratze-instalazioa Kap > 100 kWh eta Kap ≤ 5.000 kWh
227
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 5.000 kWh
130
Diruz lagundu daitekeen gehieneko ratioa 4 kWh/(kWp fotovoltaiko edo kW eolikoa) izango da, bai biltegiratzeko instalazio berrietarako, bai lehendik dauden instalazioen handitzeetarako. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko biltegiratze-instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe.
Ratio hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira biltegiratze-ahalmen izendatu totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWh-tan) eta sorkuntza-potentzia totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWp fotovoltaikoan edo kW eolikoan).
b) Kontsumo termikoak energia berriztagarrien bidez elektrifikatzeko instalazioak egiteko inbertsioetarako laguntzaren zenbatekoa
Potentzia, kilowattetan adierazia, laguntza kalkulatzeko garaian, bat etorriko da ekoizpen termiko instalatuaren potentziarekin (kW).
1. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua, 3. puntu honetako b) ataleko 3. azpiatalean aipatutakoak izan ezik. Laguntzaren zenbatekoa.
Sorkuntza termikorako instalaziorako laguntzak honela kalkulatuko dira: instalatutako kW bakoitzeko sorkuntza-jarduketen eta laguntza-moduluen arabera, eta, hala badagokio, etxebizitza bakoitzeko gehieneko laguntzaren zenbatekoaren arabera.
Jarduketa bakoitzerako laguntza definitzen duten moduluak ondoko taulan ageri dira. Kontuan hartu behar da etxebizitzari aplikatutako laguntzaren muga ez dela inola ere aplikatuko beste erabilera batzuetarako erabiltzen diren bizitzeko guneetan:
Sorkuntza-jarduketak
Laguntza-modulua
(€/kW)
Etxebizitza bakoitzeko gehieneko laguntza
(€/etxebizitza)
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio aerotermikoak
500
3.000
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako zirkuitu bertikal itxiko instalazio geotermikoak.
2.250
13.500
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako zirkuitu irekiko instalazio geotermikoak eta hidrotermikoak.
1.600
9.000
Aire-aire bero-ponpen bidezko klimatizazio-sistemak
150
500
Aire-aire rooftop bidezko
klimatizazio-sistemak
150
500
Laguntza = Sorkuntza-modulua x Ps
Non Ps baita instalatutako ekoizpen termikoko unitate bakoitzaren guztizko potentzia, kW-etan. Kontuan hartu behar da horiek fitxa teknikoetan adierazitako berokuntzako ekoizpen termikoko potentzien bidez edo sorkuntza-unitateen fabrikatzaileen espezifikazioen bidez lortuko direla, UNE-EN 14511 arauaren saiakuntzei jarraikiz, txosten teknikoan edo proiektuan adierazitako erabilera-tenperaturaren arabera. Berokuntza, hozte-sistema eta ur bero sanitarioa hornitzen duten ekoizpen-unitateetan, unitate bakoitzaren berokuntza-potentzia unitarioa hartuko da Ps-tzat, salbu eta unitateak hozte-sistemarako bakarrik erabiltzen direnean, hozte-potentzia unitarioa hartuko baita potentzia gisa (Ps). UBSa bakarrik ekoizteko kasuren bat aurkeztuko balitz, UBSa modu unitarioan ekoizteko erabiliko da Ps-a. Aipatutako arauan oinarrituta Ps potentzia unitarioa justifikatzerik ez dagoen kasuetan, teknikari eskudun batek edo egiaztatutako enpresa batek sinatutako txosten bat aurkeztea eskatzen da, Ps potentzia justifikatuko duena.
Nolanahi ere, laguntzak ezin izango du gainditu benetan egin den eta behar bezala justifikatu den jarduketaren kostu hautagarriaren % 65.
2. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikoa egiten duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua
Sorkuntza termikorako instalaziorako laguntzak honela kalkulatuko dira: bai sorkuntza-jarduketen arabera, bai bakoitzaren gehieneko kostu subentzionagarri unitarioa (Csum) bider instalatutako potentzia (kW), bai enpresaren tamainaren arabera aplikatu beharreko laguntzaren intentsitateen arabera.
Honako taula hauetan zehazten dira sorkuntza-jarduketak, unitateko gehieneko kostu subentzionagarriaren balioak (Csum) eta laguntzen intentsitateak:
Sorkuntza-jarduketak
Csum kostu subentzionagarri unitario maximoa (Csum)
(€/kW)
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio aerotermikoak
1.000
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio geotermikoak
2.300
Aire-aire bero-ponpen bidezko klimatizazio-sistemak
350
Aire-aire rooftop bidezko klimatizazio-sistemak
500
Enpresa mota
Enpresa handia
Enpresa ertaina
Enpresa txikia
Laguntzaren intentsitatea
% 35
% 40
% 45
Energia termikoa sortzeko jarduketaren kostu subentzionagarri osoa honako hau izango da:
Kostu subentzionagarri total maximoa (€) = Batukaria (Csum x Ps)
Csum ekoizpen termikoko instalazio bakoitzaren kostu subentzionagarri unitarioa da; Ps, berriz, instalatutako ekoizpen termikoko unitate bakoitzaren potentzia totala, kW-etan. Kontuan izan behar da, halaber, fitxa teknikoetan adierazitako berokuntzako ekoizpen termikoko potentzien bidez edo sorkuntza-unitateen fabrikatzaileen espezifikazioen bidez lortuko direla, UNE-EN 14511 arauaren entseguen arabera, memoria teknikoan edo proiektuan adierazitako erabilera-tenperaturaren arabera. Berokuntza, hozte-sistema eta ur bero sanitarioa hornitzen duten ekoizpen-unitateetan, unitate bakoitzaren berokuntza-potentzia unitarioa hartuko da Ps-tzat, salbu eta unitateak hozte-sistemarako bakarrik erabiltzen direnean, hozte-potentzia unitarioa hartuko baita potentzia gisa (Ps). UBSa bakarrik ekoizteko kasuren bat aurkeztuko balitz, UBSa modu unitarioan ekoizteko erabiliko da Ps-a. Aipatutako arauan oinarrituta Ps potentzia unitarioa justifikatzerik ez dagoen kasuetan, teknikari eskudun batek edo egiaztatutako enpresa batek sinatutako txosten bat aurkeztea eskatzen da, Ps potentzia justifikatuko duena.
Hortaz, laguntza honako hau izango da:
Laguntza = Diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua (€) x enpresaren tamainaren %-a
Nolanahi ere, laguntzak ezin izango du gainditu benetan egin den eta behar bezala justifikatu den jarduketaren kostu hautagarria.
3. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua, izaera publikoa dutelarik (laugarren oinarrian adierazitakoak).
Sorkuntza termikorako instalaziorako laguntzak honako hauen arabera kalkulatuko dira: alde batetik, energia sortzeko jarduketen arabera eta instalatutako kW bakoitzeko gehieneko kostu subentzionagarri unitarioaren (Csum) balioaren arabera, eta, bestetik, aplikatu beharreko laguntzaren intentsitatearen arabera, zeina gehieneko kostu subentzionagarriaren % 50 izango baita.
Sorkuntza-jarduketak eta gehieneko kostu subentzionagarri unitarioaren (Csum) balioak hurrengo taulan zehazten dira.
Sorkuntza-jarduketak
Csum kostu subentzionagarri unitario maximoa (Csum)
(€/kW)
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio aerotermikoak
1.130
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio geotermikoak
2.430
Aire-aire rooftop bidezko klimatizazio-sistemak
500
Energia termikoa sortzeko jarduketaren kostu subentzionagarri osoa honako hau izango da:
Kostu subentzionagarri total maximoa (€) = Batura (Csum x Ps)
Csum ekoizpen termikoko instalazio bakoitzaren kostu subentzionagarri unitarioa da; Ps, berriz, instalatutako ekoizpen termikoko unitate bakoitzaren potentzia totala, kW-etan. Kontuan izan behar da, halaber, fitxa teknikoetan adierazitako berokuntzako ekoizpen termikoko potentzien bidez edo sorkuntza-unitateen fabrikatzaileen espezifikazioen bidez lortuko direla, UNE-EN 14511 arauaren entseguen arabera, memoria teknikoan edo proiektuan adierazitako erabilera-tenperaturaren arabera. Berokuntza, hozte-sistema eta ur bero sanitarioa hornitzen duten ekoizpen-unitateetan, unitate bakoitzaren berokuntza-potentzia unitarioa hartuko da Ps-tzat, salbu eta unitateak hozte-sistemarako bakarrik erabiltzen direnean, hozte-potentzia unitarioa hartuko baita potentzia gisa (Ps). UBSa bakarrik ekoizteko kasuren bat aurkeztuko balitz, UBSa modu unitarioan ekoizteko erabiliko da Ps-a. Aipatutako arauan oinarrituta Ps potentzia unitarioa justifikatzerik ez dagoen kasuetan, teknikari eskudun batek edo egiaztatutako enpresa batek sinatutako txosten bat aurkeztea eskatzen da, Ps potentzia justifikatuko duena.
Hortaz, laguntza honako hau izango da:
Laguntza = Gehieneko kostu subentzionagarria (€) x % 50
Nolanahi ere, laguntzak ezin izango du gainditu benetan egin den eta behar bezala justifikatu den jarduketaren kostu hautagarriaren % 65.
Aurrekontuko zuzkidura
EEEren aurrekontuan horretarako ezarritako dagokion kredituaren arabera 80.000.000 € programa honetarako bideratutako diru-zuzkidura totala da.
Laguntzak esleitzeko prozedura.
Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.
Jarduketa subentzionagarriak
Jarraian aipatzen diren jarduerek jaso ahal izango dute dirulaguntza, baldin eta EAEn kokatuta badaude eta sortutako eta biltegiratutako energia guztia EAEn ere kontsumitzen bada:
a) Autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazio berriak, energia berriztagarrien iturriak dituztenak, egiteko inbertsioak, lehendik dauden instalazioak handitzea, bai eta energia elektrikoa sortzeko instalazio berriei zein lehendik dauden instalazioei lotutako biltegiratze-instalazioak ere.
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak honako hauek izango dira: autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazio berriak egiteko inbertsioak, energia-iturri berriztagarrien bidez; lehendik dauden instalazioak handitzeko inbertsioak, bai eta energia elektrikoa sortzeko instalazio berriei zein lehendik dauden instalazioei lotutako biltegiratze-instalazioak handitzeko inbertsioak ere, betiere Euskadin kokatuta badaude; horrez gain, honako aurreikuspen hau bete beharko da: urteko zenbaketan, laguntzaren xede den autokontsumo-instalazioari atxikitako kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren batura instalazioak urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago izatea, «Dokumentazioa» izeneko II. eranskinean ezarritakoaren arabera. Murrizketa hori ez da aplikatuko instalazio bakartuetan.
Laguntzaren xede den mota honetako jarduketarako, edozein izaeratako kontsumitzaile guzti-guztiek EAEn izan beharko dute subentzionagarria den instalazio horri lotutako beren kontsumoa.
Programa honen xedeetarako, honako instalazio-tipologia hauek egongo dira barne hartuta:
1. Energia elektrikoa sortzeko baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan ezarrita dauden autokontsumorako instalazioak.
2. 244/2019 Errege Dekretuan definituta dauden isolatutako instalazioak.
3. Energia elektriko berriztagarria sortzeko instalazioak, energia elektrikoa sortzeko baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuaren arabera autokontsumorako ez izan arren, sorkuntzari lotutako kontsumitzaileak identifikatuta dituztenak, kontsumitzaileen eta sortze-instalazioaren artean jabetza-lotura bat egon behar duelarik. Kontsumitzaileen jabeen arteko lotura horrek ehuneko 50etik gorako zuzeneko edo zeharkako partaidetzara iritsi beharko du. Hala ere, aurretik zehaztutako gutxieneko ehunekoaren baldintza ez zaie aplikatuko laguntza eskatzen duten pertsonei, baldin eta laugarren oinarriko 1. paragrafoko c) 2. puntuan ezarritako onuradun motarekin bat badator.
4. Elektrizitatea sortzeko instalazioak handitzea, 1., 2. eta 3. puntuetan adierazitako tipologiekin bat etorriz.
5. Era berean, sortutako energia elektrikoa metatzeko baterietan egindako inbertsioa ere diruz lagundu ahal izango da, baldin eta biltegiratze hori elektrizitatea sortzeko instalazio berriztagarri berri bati edo lehendik dagoen bati lotuta badago.
Biltegiratze-instalazioak sorkuntza-instalazioaren zati izan beharko du, bateria instalazioaren barne-sarean kokatu beharko delarik.
Biltegiratze-instalaziorako diru-laguntza jaso dezakeen gehieneko ratioa instalatutako 4 kWh/kWp edo kW da, instalazio-motaren arabera (fotovoltaikoa edo eolikoa den kontuan hartuz). Aipatutakoa baino edukiera handiagoko bateriak instalatzea baimentzen da, baina ez da diruz lagunduko ratio horretarako adierazitako balioa gainditzen duen biltegiratze-zatia.
Biltegiratzeko instalazioak gutxienez urteko energiaren % 75 xurgatu beharko du zuzenean konektatutako energia elektriko berriztagarria sortzeko instalaziotik, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 41.1.bis artikuluaren arabera (2023ko ekainaren 23ko Batzordearen 2023/1315 (EB) Erregelamenduak aldatutakoa).
Berun-azidozko bateriekin biltegiratzeko instalazioak ez dira diruz lagunduko programa honen bidez.
Dirulaguntza jasotzen duen instalazioak sortutako energia elektrikoaren monitorizazio-sistema bat eduki beharko dute instalazioek, salbu eta isolatuta badaude. Informazioa bera gailu mugikorren edo web aplikazioen bidez eskuratzeko aukera bermatu beharko da. Sistema horren funtzionalitateak honako hauek izango dira:
1. Sistema horrek, gutxienez, instalazioak ekoitzitako energia eta dagokion energia-kontsumoa erakutsi beharko ditu, eta eguneko, hileko eta urteko informazioa eman beharko du. Sorkuntza kolektiboko instalazioen kasuan, sortutako energia bakarrik erakutsi beharko da.
2. Osagarri gisa, sistemak datu gehigarriak erakutsi ahal izango ditu, hala nola saihestutako CO2 emisioak eta instalazioak sortutako energia- eta ekonomia-aurrezpenak.
b) Kontsumo termikoak energia berriztagarrien bidez elektrifikatzeko instalazioak egiteko inbertsioak.
EAEko energia berriztagarrien instalazioetan egiten diren inbertsioek jaso ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta klimatizazioko eta/edo ur bero sanitarioko (pertsonen ongizate termikorako) bero-ponpak barne hartzen badituzte. Instalazio horiek teknologia hauetan oinarritu beharko dute: teknologia aerotermikoa, zundaketa bertikaleko geotermikoa eta hidrotermikoa.
Teknologia aerotermikoa, zundaketa bertikaldun geotermikoa eta ura soilik erabiliz sistema hidronikoetan oinarritutako teknologia hidrotermikoa erabiltzen direneko kasuak subentzionagarriak izango dira pertsona onuradun mota ororentzat.
Gainera, aurrerago zehaztuko diren kasu batzuetan soilik jasoko dute diru-laguntza aire-aire bero-ponpen bidezko klimatizazio-sistemek, rooftop sistemak barne. Sistema mota hori subentzionagarria izan ahal izateko irizpide eta baldintza hauek eduki beharko dira kontuan:
1. Pertsonen ongizate termikorako klimatizazioa ematen duten zuzeneko espantsio bidezko aire-aire bero-ponpetan oinarritutako instalazio finkoen (ez-mugikorrak) kasuak hartzen dira kontuan.
2. Programa honen ondorioetarako, rooftop (aire-aire) sistematzat honako hau hartuko da: hedapen zuzeneko bero-ponpa autonomoa, estalkian instalatua, unitate bakar batean ekoizpen termikoko, aireztapeneko, iragazpeneko eta aire-tratamenduko elementuak biltzen dituena, eta aire girotuaren zuzeneko bulkadaren bidez berokuntza eta/edo hozketa ematen diena hodi-sare baten bidez girotutako lokalei, banaketa termikoko barne-zirkuitu hidraulikorik erabili gabe. Ez dira halakotzat hartuko multisplit, split edo VRF deritzen sistemak.
3. Klimatizazio-sistema mota horrek diru-laguntza jasoko du soilik klimatizazio-instalazioa kokatuta dagoen helbidearen CUPS elektrikoa elektrizitatea sortzeko instalazio berri edo lehendik dagoen batekin zuzenean edo zeharka lotuta dagoenean.
4. Aire-aire bero-ponpen bidezko klimatizazio-sistemek, rooftop sistemek izan ezik, honako onuradun eta jardun-eremu hauetan soilik jaso ahal izango dute diru-laguntza:
A) Jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunak, eta jarduketa subentzionagarria bizitegi-erabilerarako baino ez diren etxebizitzetan egiten dutenak.
B) Denda txikiak. Programa honen ondorioetarako, hauek hartuko dira denda txiki edo merkataritza txikiko establezimendutzat: jarduera ekonomikoa gauzatzen duten pertsona onuradunek jarduten duten establezimenduak, enpresa txikitzat hartzen direnak eta jarduera nagusia 2025eko EJSNaren 47. dibisioan (txikizkako merkataritza) sailkatua dutenak, baldin eta jarduera subentzionagarria establezimendu horietan soilik egiten bada.
5. Rooftop aire-aire bidezko klimatizazio-sistemek jarduera-sektore guztietan izango dira subentzionagarriak, eta, gainera, laugarren oinarrian adierazitako onuradun guztientzat.
Diru-laguntzaren xede diren instalazio guztietarako, haien teknologia edozein dela ere, urtaroaren araberako batez besteko errendimendua (SPF) 2,5etik gorakoa izatea eskatzen da.
Egindako instalazioek, bidezko bada, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako Eraikinetako instalazio termikoen erregelamenduan (EITE) ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, baita aplikatzekoa zaien beste edozein araudi ere. Bero-ponpek 2016ko azaroaren 30eko Batzordearen 2016/2281 Erregelamenduan ezarritako ekodiseinu-errekerimenduak bete beharko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/125/EB Zuzentarauak aplikatzen dituena. Zuzentarau horren arabera esparru bat ezartzen da energiarekin zerikusia duten produktuei aplikatzekoak diren diseinu ekologikoko betekizunak ezartzeko, airea berotzeko produktuei, hozte-prozesuei, tenperatura altuko prozesuak hozteko makinei eta bentilokonbektoreei aplikatzekoak diren diseinu ekologikoko betekizunei dagokienez.
Akuiferoetan eragiten duten geotermia- eta hidrotermia-jarduketetarako, urriaren 23ko 2000/60/EB Zuzentaraua betetzen dela bermatuko da, ur-politiken eremuan jarduteko Europar Batasunaren esparru bat ezartzen duena akuiferoei kalte esanguratsurik eragiten ez zaiela ziurtatzeko, uraren kalitatea babestu eta estres hidrikoa saihestearren.
Instalazio geotermiko guztiek zundaketa bertikalak egitea barne hartu beharko dute energia termikoaren trukerako. Zundaketak sakonera egokian egin beharko dira, sistemaren egonkortasun termikoa bermatzeko, eta aplikagarria den araudi teknikoa eta indarrean dagoen ingurumenekoa bete beharko dituzte, energia-truke eraginkorra eta segurua ziurtatuz.
Eraikuntza berriko eraikinetan egiten diren jarduketek (Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 Legean identifikatuak) energia berriztagarrien erabilera esklusiboa izango dute baldintza gehigarri gisa. Hortaz, energia-iturri berriztagarriak osorik erabiltzen dituzten instalazioek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza, bestelako energia-iturri ez-berriztagarriekin inolako hibridaziorik izan gabe.
Dirulaguntzen zenbatekoa
a) Autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko energia berriztagarrien iturriak dituzten instalazio berriak egiteko laguntzen zenbatekoa, lehendik dauden instalazioak handitzeko, bai eta energia elektrikoa sortzeko instalazio berriei zein lehendik dauden instalazioei lotutako biltegiratze-instalazioetarako ere
Laguntza kalkulatzeko helburuarekin, sorkuntza-potentzia honela lortuko da: instalazio hori konfiguratzen duten modulu fotovoltaiko berrien gehieneko potentzia unitarioak batuta (puntako potentzia gisa ezagutzen dena), kondizio estandarretan neurtuak dagokion UNE arauaren arabera. Eolikoen kasuan, laguntza kalkulatzeko helburuarekin, instalatutako sorgailu berrien potentzia nominal unitarioen batura eginda lortuko da sorkuntza-potentzia.
1. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua, 3. puntu honetako a) ataleko 3. azpiatalean aipatutakoak izan ezik. Laguntzaren zenbatekoa.
Eman beharreko laguntza honela kalkulatuko da: energia sortzeko instalazioari ematen zaion laguntza gehi, hala badagokio, energia biltegiratzeko instalazioari ematen zaiona.
Energia sortzeko instalazioetarako laguntzak banakako zenbateko finko edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere kostu subentzionagarri osoa estaliko dute.
Sorkuntzako laguntza = Sorkuntza-modulua x Ps
Non Ps instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia baita, puntako kilowattetan (kWp), instalazio fotovoltaikoen kasuan, eta kilowattetan (kW) instalazio eolikoen kasuan.
Sortze-laguntzak ezin izango du gainditu egindako jarduketaren kostu subentzionagarria edo, hala badagokio, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren ateratzen den kostu subentzionagarria, hau da, kostu hautagarria.
Nolanahi ere, ateratzen den laguntzaren gehieneko muga kostu hautagarriaren % 65 izango da.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten sorkuntza-moduluak honako hauek dira:
| Laguntza modulu | Laguntza modulu |
instalazio fotovoltaikoa | 600 | 710 |
instalazio fotovoltaikoa | 450 | 535 |
instalazio fotovoltaikoa | 350 | 420 |
instalazio fotovoltaikoa | 300 | 355 |
Sorkuntza-instalazio eolikoa | 2.900 | 3.350 |
Sorkuntza-instalazio eolikoa | 1.950 | 2.250 |
Sorkuntza-instalazio eolikoa | 650 | 775 |
Modulu horiek handitu egingo dira eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezarriko den estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzen baldin bada (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...); baita aparkalekuen estalki gisa balioko duten markesina fotovoltaikoak instalatzen direnean ere.
Modulu gehigarri horiek kontuan hartzeko, beharrezkoa da sorkuntza-potentzia osoaren % 80, gutxienez, gainazal osoa berritu deneko estalkiaren/estalkien gainean kokatzea (amiantoa kentzea, egitura-aldaketa...). Aparkalekuetarako markesinen kasuan, sorkuntzako guztizko potentziaren % 80 markesina fotovoltaikoen gainean instalatzeko eskakizuna ere bete behar da.
Jarduketa osagarriak | Sorkuntza-modulu gehigarria |
Eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarriko den guneko estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzea (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...) | P ≤ 10 kWp: 200 €/kWp 100 kWp < P ≤ 1.000 kWp: 110 €/kWp P > 1.000 kWp: 100 €/kWp |
Aparkalekuetarako estalki gisa balio duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak jartzea | P ≤ 10 kWp: 400 €/kWp 100 kWp < P ≤ 1.000 kWp: 300 €/kWp P > 1.000 kWp: 250 €/kWp |
Energia biltegiratzeko laguntzak banakako zenbateko finko edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere kostu subentzionagarri osoa estaliko dute.
Biltegiratze-laguntza = Biltegiratze-modulua x Kap
Kap izanik: benetan instalatutako biltegiratzeko instalazioaren kapazitate nominala, orduko kilowattetan (kWh).
Biltegiratze-laguntzak ezin izango du gainditu egindako jarduketaren kostu subentzionagarria edo, hala badagokio, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren ateratzen den kostu subentzionagarria, hau da, kostu hautagarria.
Nolanahi ere, ateratzen den laguntzaren gehieneko muga kostu hautagarriaren % 65 izango da.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten biltegiratze-moduluak honako hauek dira:
| Laguntza-modulua |
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 10 kWh | 455 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 10 kWh eta Kap ≤ 100 kWh | 325 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 100 kWh eta Kap ≤ 5.000 kWh | 227 |
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 5.000 kWh | 130 |
Diruz lagundu daitekeen gehieneko ratioa 4 kWh/kWp fotovoltaiko edo kW eolikoa izango da, bai biltegiratzeko instalazio berrietarako, bai lehendik dauden instalazioen handitzeetarako. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko biltegiratze-instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe.
Ratio hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira biltegiratze-ahalmen izendatu totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWh-tan) eta sorkuntza-potentzia totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWp fotovoltaikoan edo kW eolikoan).
2. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikoa egiten duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua
Eman beharreko laguntza honela kalkulatuko da: energia sortzeko instalazioari ematen zaion laguntza gehi, hala badagokio, energia biltegiratzeko instalazioari ematen zaiona.
Sortze-instalaziorako laguntzak honela kalkulatuko dira: gutxieneko kostua (hau da, kalkulatutako kostu hautagarriaren balioaren eta sortze-kostu subentzionagarri maximoaren balioaren artean hautatu beharreko baliorik txikiena) bider potentziaren eta enpresaren tamainaren arabera ezarritako laguntzaren ehunekoa.
Ildo horretan, sorreran kalkulatutako kostu hautagarria 2. puntuan definitutako kostu subentzionagarri guztien baturaren emaitza da. I. eranskineko a) idatz-zatian, elektrizitatea sortzeko instalazioari dagozkion kostu subentzionagarriak, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren.
Sorkuntza-laguntza = Csmin x enpresaren tamainaren %-a, potentzia-tartearen arabera
Diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua = Diruz lagundu daitekeen gehieneko kostuaren modulua. x Ps
Non:
Csmin kostu hautagarriaren eta kostu subentzionagarri maximoaren arteko txikiena den; eta, Ps instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia baita, puntako kilowattetan (kWp), instalazio fotovoltaikoen kasuan, eta kilowattetan (kW) instalazio eolikoen kasuan.
Gehieneko kostu-modulu subentzionagarri batzuk ezarri dira sorkuntza-potentziaren arabera. Gehieneko kostu subentzionagarria eta gehieneko kostu subentzionagarriaren gainean edo, bidezkoa bada, kalkulatutako kostu hautagarriaren gainean enpresaren tamainaren arabera aplikatu beharreko laguntzaren portzentajea definitzen duten moduluak honako hauek dira:
| Gehieneko kostu subentzionagarriaren modulua | Laguntza | Enpresa ertainetarako laguntza | Enpresa txikietarako laguntza |
Sorkuntza-instalazio fotovoltaikoa P ≤ 10 kW | 1.188 | % 25 | % 30 | % 45 |
Sorkuntza-instalazio fotovoltaikoa P > 10 kWp y P≤ 100 kWp | 910 | % 25 | % 30 | % 45 |
Sorkuntza-instalazio fotovoltaikoa P > 100 kWp y P≤ 1.000 kWp | 749 | % 25 | % 30 | % 35 |
Sorkuntza fotovoltaikoa P > 1.000 kWp | 460 | % 25 | % 30 | % 35 |
Sorkuntza-instalazio eolikoa | 4.723 | % 30 | % 40 | % 50 |
Sorkuntza-instalazio eolikoa | 3.072 | % 30 | % 40 | % 50 |
Sorkuntza-instalazio eolikoa | 1.070 | % 30 | % 40 | % 50 |
Modulu horiek handitu egingo dira eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezarriko den estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzen baldin bada (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...); baita aparkalekuen estalki gisa balioko duten markesina fotovoltaikoak instalatzen direnean ere.
Modulu gehigarri horiek kontuan hartzeko, beharrezkoa da sorkuntza-potentzia osoaren % 80, gutxienez, gainazal osoa berritu deneko estalkiaren/estalkien gainean kokatzea (amiantoa kentzea, egitura-aldaketa...). Aparkalekuetarako markesinen kasuan, sorkuntzako guztizko potentziaren % 80 markesina fotovoltaikoen gainean instalatzeko eskakizuna ere bete behar da.
Sorkuntza-jarduketa osagarriak | Gehieneko kostu subentzionagarri osagarria (€/kW) |
Eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarriko den guneko estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzea (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...) | P ≤ 10 kWp: 700 €/kWp P > 1.000 kWp: 400 €/kWp |
Aparkalekuetarako estalki gisa balio duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak jartzea | P ≤ 10 kWp: 500 €/kWp P > 1.000 kWp: 250 €/kWp |
Biltegiratze-instalaziorako laguntzak honela kalkulatuko dira: gutxieneko kostua (hau da, kalkulatutako kostu hautagarriaren balioaren eta biltegiratze-kostu subentzionagarri maximoaren balioaren artean hautatu beharreko baliorik txikiena) bider biltegiratze-ahalmenaren eta enpresaren tamainaren arabera ezarritako laguntzaren ehunekoa.
Ildo horretan, sorreran kalkulatutako biltegiratze-kostu hautagarria 2. puntuan definitutako kostu subentzionagarri guztien baturaren emaitza da. I. eranskineko a) idatz-zatian, elektrizitatea biltzeko instalazioari dagozkion kostu subentzionagarriak, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren.
Biltegiratze-laguntza = Csmin x enpresaren tamainaren %-a, biltegiratze-tartearen arabera
Gehieneko kostu subentzionagarria = Laguntza-modulua x Cap
Non:
Csmin kostu hautagarriaren eta kostu subentzionagarri maximoaren arteko txikiena den; eta,
Kap izanik: benetan instalatutako biltegiratzeko instalazioaren kapazitate nominala, orduko kilowattetan (kWh).
Gehieneko kostu subentzionagarriko modulu batzuk ezartzen dira biltegiratze-potentziaren arabera. Gehieneko kostu subentzionagarria eta gehieneko kostu subentzionagarriaren gainean edo, bidezkoa bada, kalkulatutako kostu hautagarriaren gainean enpresaren tamainaren arabera aplikatu beharreko laguntzaren portzentajea definitzen duten moduluak honako hauek dira:
| Laguntza-modulua | Enpresa handietarako laguntza | Enpresa ertainetarako laguntza | Enpresa txikietarako laguntza |
Biltegiratze-instalazioa | 700 | % 45 | % 55 | % 65 |
Biltegiratze-instalazioa | 500 | % 45 | % 55 | % 65 |
Biltegiratze-instalazioa | 350 | % 45 | % 55 | % 65 |
Biltegiratze-instalazioa | 200 | % 45 | % 55 | % 65 |
Diruz lagundu daitekeen gehieneko ratioa 4 kWh/kWp fotovoltaiko edo kW eolikoa izango da, bai biltegiratzeko instalazio berrietarako, bai lehendik dauden instalazioen handitzeetarako. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko biltegiratze-instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe.
Ratio hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira biltegiratze-ahalmen izendatu totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWh-tan) eta sorkuntza-potentzia totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWp fotovoltaikoan edo kW eolikoan).
3. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua, izaera publikoa dutelarik (laugarren oinarrian adierazitakoak).
Eman beharreko laguntza honela kalkulatuko da: energia sortzeko instalazioari ematen zaion laguntza gehi, hala badagokio, energia biltegiratzeko instalazioari ematen zaiona.
Energia sortzeko instalazioetarako laguntzak banakako zenbateko finko edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere kostu subentzionagarri osoa estaliko dute.
Sorkuntzako laguntza = Sorkuntza-modulua x Ps
Non Ps instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia baita, puntako kilowattetan (kWp), instalazio fotovoltaikoen kasuan, eta kilowattetan (kW) instalazio eolikoen kasuan.
Sortze-laguntzak ezin izango du gainditu egindako jarduketaren kostu subentzionagarria edo, hala badagokio, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren ateratzen den kostu subentzionagarria, hau da, kostu hautagarria.
Nolanahi ere, ateratzen den laguntzaren gehieneko muga kostu hautagarriaren % 65 izango da.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten sorkuntza-moduluak honako hauek dira:
| Modulu indibiduala | Modulu kolektiboa |
instalazio fotovoltaikoa | 1.000 | 1.110 |
instalazio fotovoltaikoa | 750 | 835 |
instalazio fotovoltaikoa | 650 | 720 |
instalazio fotovoltaikoa | 500 | 555 |
Sorkuntzako instalazio eolikoa P ≤ 20 kW | 4.100 | 4.550 |
Sorkuntza-instalazio eolikoa | 2.700 | 3.000 |
Sorkuntza-instalazio eolikoa P > 500 kW | 1.150 | 1.275 |
Modulu horiek handitu egingo dira eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezarriko den estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzen baldin bada (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...); baita aparkalekuen estalki gisa balioko duten markesina fotovoltaikoak instalatzen direnean ere.
Modulu gehigarri horiek kontuan hartzeko, beharrezkoa da sorkuntza-potentzia osoaren % 80, gutxienez, gainazal osoa berritu deneko estalkiaren/estalkien gainean kokatzea (amiantoa kentzea, egitura-aldaketa...). Aparkalekuetarako markesinen kasuan, sorkuntzako guztizko potentziaren % 80 markesina fotovoltaikoen gainean instalatzeko eskakizuna ere bete behar da.
Jarduketa osagarriak | Sorkuntza-modulu gehigarria |
Eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarriko den guneko estalkiaren/estalkien azalera osoa berritzea (amiantoa kentzea, egitura aldatzea...) | P ≤ 10 kWp: 200 €/kWp 100 kWp < P ≤ 1.000 kWp: 110 €/kWp P > 1.000 kWp: 100 €/kWp |
Aparkalekuetarako estalki gisa balio duten eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako markesinak jartzea | P ≤ 10 kWp: 400 €/kWp 100 kWp < P ≤ 1.000 kWp: 300 €/kWp P > 1.000 kWp: 250 €/kWp |
Energia biltegiratzeko laguntzak banakako zenbateko finko edo «modulu» gisa emango dira, eta gehienez ere kostu subentzionagarri osoa estaliko dute.
Biltegiratze-laguntza = Biltegiratze-modulua x Kap
Kap izanik: benetan instalatutako biltegiratzeko instalazioaren kapazitate nominala, orduko kilowattetan (kWh).
Biltegiratze-laguntzak ezin izango du gainditu egindako jarduketaren kostu subentzionagarria edo, hala badagokio, Programa honetan ezarritako mugetatik eratorritako murrizketak aplikatu ondoren ateratzen den kostu subentzionagarria, hau da, kostu hautagarria.
Nolanahi ere, ateratzen den laguntzaren gehieneko muga kostu hautagarriaren % 65 izango da.
Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten biltegiratze-moduluak honako hauek dira:
| Laguntza-modulua |
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 10 kWh | 455 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 10 kWh eta Kap ≤ 100 kWh | 325 |
Biltegiratze-instalazioa Kap > 100 kWh eta Kap ≤ 5.000 kWh | 227 |
Biltegiratze-instalazioa Kap ≤ 5.000 kWh | 130 |
Diruz lagundu daitekeen gehieneko ratioa 4 kWh/(kWp fotovoltaiko edo kW eolikoa) izango da, bai biltegiratzeko instalazio berrietarako, bai lehendik dauden instalazioen handitzeetarako. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko biltegiratze-instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe.
Ratio hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira biltegiratze-ahalmen izendatu totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWh-tan) eta sorkuntza-potentzia totala (berria eta/edo lehendik dagoena, kWp fotovoltaikoan edo kW eolikoan).
b) Kontsumo termikoak energia berriztagarrien bidez elektrifikatzeko instalazioak egiteko inbertsioetarako laguntzaren zenbatekoa
Potentzia, kilowattetan adierazia, laguntza kalkulatzeko garaian, bat etorriko da ekoizpen termiko instalatuaren potentziarekin (kW).
1. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua, 3. puntu honetako b) ataleko 3. azpiatalean aipatutakoak izan ezik. Laguntzaren zenbatekoa.
Sorkuntza termikorako instalaziorako laguntzak honela kalkulatuko dira: instalatutako kW bakoitzeko sorkuntza-jarduketen eta laguntza-moduluen arabera, eta, hala badagokio, etxebizitza bakoitzeko gehieneko laguntzaren zenbatekoaren arabera.
Jarduketa bakoitzerako laguntza definitzen duten moduluak ondoko taulan ageri dira. Kontuan hartu behar da etxebizitzari aplikatutako laguntzaren muga ez dela inola ere aplikatuko beste erabilera batzuetarako erabiltzen diren bizitzeko guneetan:
Sorkuntza-jarduketak | Laguntza-modulua | Etxebizitza bakoitzeko gehieneko laguntza (€/etxebizitza) |
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio aerotermikoak | 500 | 3.000 |
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako zirkuitu bertikal itxiko instalazio geotermikoak. | 2.250 | 13.500 |
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako zirkuitu irekiko instalazio geotermikoak eta hidrotermikoak. | 1.600 | 9.000 |
Aire-aire bero-ponpen bidezko klimatizazio-sistemak | 150 | 500 |
Aire-aire rooftop bidezko | 150 | 500 |
Laguntza = Sorkuntza-modulua x Ps
Non Ps baita instalatutako ekoizpen termikoko unitate bakoitzaren guztizko potentzia, kW-etan. Kontuan hartu behar da horiek fitxa teknikoetan adierazitako berokuntzako ekoizpen termikoko potentzien bidez edo sorkuntza-unitateen fabrikatzaileen espezifikazioen bidez lortuko direla, UNE-EN 14511 arauaren saiakuntzei jarraikiz, txosten teknikoan edo proiektuan adierazitako erabilera-tenperaturaren arabera. Berokuntza, hozte-sistema eta ur bero sanitarioa hornitzen duten ekoizpen-unitateetan, unitate bakoitzaren berokuntza-potentzia unitarioa hartuko da Ps-tzat, salbu eta unitateak hozte-sistemarako bakarrik erabiltzen direnean, hozte-potentzia unitarioa hartuko baita potentzia gisa (Ps). UBSa bakarrik ekoizteko kasuren bat aurkeztuko balitz, UBSa modu unitarioan ekoizteko erabiliko da Ps-a. Aipatutako arauan oinarrituta Ps potentzia unitarioa justifikatzerik ez dagoen kasuetan, teknikari eskudun batek edo egiaztatutako enpresa batek sinatutako txosten bat aurkeztea eskatzen da, Ps potentzia justifikatuko duena.
Nolanahi ere, laguntzak ezin izango du gainditu benetan egin den eta behar bezala justifikatu den jarduketaren kostu hautagarriaren % 65.
2. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikoa egiten duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua
Sorkuntza termikorako instalaziorako laguntzak honela kalkulatuko dira: bai sorkuntza-jarduketen arabera, bai bakoitzaren gehieneko kostu subentzionagarri unitarioa (Csum) bider instalatutako potentzia (kW), bai enpresaren tamainaren arabera aplikatu beharreko laguntzaren intentsitateen arabera.
Honako taula hauetan zehazten dira sorkuntza-jarduketak, unitateko gehieneko kostu subentzionagarriaren balioak (Csum) eta laguntzen intentsitateak:
Sorkuntza-jarduketak | Csum kostu subentzionagarri unitario maximoa (Csum) |
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio aerotermikoak | 1.000 |
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio geotermikoak | 2.300 |
Aire-aire bero-ponpen bidezko klimatizazio-sistemak | 350 |
Aire-aire rooftop bidezko klimatizazio-sistemak | 500 |
Enpresa mota | Enpresa handia | Enpresa ertaina | Enpresa txikia |
Laguntzaren intentsitatea | % 35 | % 40 | % 45 |
Energia termikoa sortzeko jarduketaren kostu subentzionagarri osoa honako hau izango da:
Kostu subentzionagarri total maximoa (€) = Batukaria (Csum x Ps)
Csum ekoizpen termikoko instalazio bakoitzaren kostu subentzionagarri unitarioa da; Ps, berriz, instalatutako ekoizpen termikoko unitate bakoitzaren potentzia totala, kW-etan. Kontuan izan behar da, halaber, fitxa teknikoetan adierazitako berokuntzako ekoizpen termikoko potentzien bidez edo sorkuntza-unitateen fabrikatzaileen espezifikazioen bidez lortuko direla, UNE-EN 14511 arauaren entseguen arabera, memoria teknikoan edo proiektuan adierazitako erabilera-tenperaturaren arabera. Berokuntza, hozte-sistema eta ur bero sanitarioa hornitzen duten ekoizpen-unitateetan, unitate bakoitzaren berokuntza-potentzia unitarioa hartuko da Ps-tzat, salbu eta unitateak hozte-sistemarako bakarrik erabiltzen direnean, hozte-potentzia unitarioa hartuko baita potentzia gisa (Ps). UBSa bakarrik ekoizteko kasuren bat aurkeztuko balitz, UBSa modu unitarioan ekoizteko erabiliko da Ps-a. Aipatutako arauan oinarrituta Ps potentzia unitarioa justifikatzerik ez dagoen kasuetan, teknikari eskudun batek edo egiaztatutako enpresa batek sinatutako txosten bat aurkeztea eskatzen da, Ps potentzia justifikatuko duena.
Hortaz, laguntza honako hau izango da:
Laguntza = Diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua (€) x enpresaren tamainaren %-a
Nolanahi ere, laguntzak ezin izango du gainditu benetan egin den eta behar bezala justifikatu den jarduketaren kostu hautagarria.
3. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomikorik egiten ez duten onuradunentzako laguntzaren kalkulua, izaera publikoa dutelarik (laugarren oinarrian adierazitakoak).
Sorkuntza termikorako instalaziorako laguntzak honako hauen arabera kalkulatuko dira: alde batetik, energia sortzeko jarduketen arabera eta instalatutako kW bakoitzeko gehieneko kostu subentzionagarri unitarioaren (Csum) balioaren arabera, eta, bestetik, aplikatu beharreko laguntzaren intentsitatearen arabera, zeina gehieneko kostu subentzionagarriaren % 50 izango baita.
Sorkuntza-jarduketak eta gehieneko kostu subentzionagarri unitarioaren (Csum) balioak hurrengo taulan zehazten dira.
Sorkuntza-jarduketak | Csum kostu subentzionagarri unitario maximoa (Csum) |
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio aerotermikoak | 1.130 |
Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako instalazio geotermikoak | 2.430 |
Aire-aire rooftop bidezko klimatizazio-sistemak | 500 |
Energia termikoa sortzeko jarduketaren kostu subentzionagarri osoa honako hau izango da:
Kostu subentzionagarri total maximoa (€) = Batura (Csum x Ps)
Csum ekoizpen termikoko instalazio bakoitzaren kostu subentzionagarri unitarioa da; Ps, berriz, instalatutako ekoizpen termikoko unitate bakoitzaren potentzia totala, kW-etan. Kontuan izan behar da, halaber, fitxa teknikoetan adierazitako berokuntzako ekoizpen termikoko potentzien bidez edo sorkuntza-unitateen fabrikatzaileen espezifikazioen bidez lortuko direla, UNE-EN 14511 arauaren entseguen arabera, memoria teknikoan edo proiektuan adierazitako erabilera-tenperaturaren arabera. Berokuntza, hozte-sistema eta ur bero sanitarioa hornitzen duten ekoizpen-unitateetan, unitate bakoitzaren berokuntza-potentzia unitarioa hartuko da Ps-tzat, salbu eta unitateak hozte-sistemarako bakarrik erabiltzen direnean, hozte-potentzia unitarioa hartuko baita potentzia gisa (Ps). UBSa bakarrik ekoizteko kasuren bat aurkeztuko balitz, UBSa modu unitarioan ekoizteko erabiliko da Ps-a. Aipatutako arauan oinarrituta Ps potentzia unitarioa justifikatzerik ez dagoen kasuetan, teknikari eskudun batek edo egiaztatutako enpresa batek sinatutako txosten bat aurkeztea eskatzen da, Ps potentzia justifikatuko duena.
Hortaz, laguntza honako hau izango da:
Laguntza = Gehieneko kostu subentzionagarria (€) x % 50
Nolanahi ere, laguntzak ezin izango du gainditu benetan egin den eta behar bezala justifikatu den jarduketaren kostu hautagarriaren % 65.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten pertsona fisikoak edo izaera pribatuko pertsona juridikoak
Pertsona juridiko pribatuak
Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoak, izaera pribatukoak, edo pertsona fisikoak
Partzuergoak, elkarteak edo enpresen edo pertsona fisikoen taldeak, izaera juridikoa dutenak eta ez dutenak
Partzuergoak, elkarteak edo enpresen edo pertsona fisikoen taldeak, izaera juridikoa dutenak eta ez dutenak, besteak beste:
i. Jabetza horizontalari buruko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen arabera araututako egoitza sektoreko jabekideen erkidegoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak.
ii. Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere.
Pertsona onuradun hauek merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten dutenak edo egiten ez dutenak izan daitezke. Hala ere, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez dutela zehazteko, baldintza hau bete beharko dute: bazkide edo kide guztiak jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak izango dira, eta/edo jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak araututako egoitza-jabeen erkidegoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Foru Aldundiak, eta, beren kapital sozialean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ehuneko 50etik gorako zuzeneko zein zeharkako partaidetza edo harekiko mendeko posizioa duten entitate, erakunde publiko, fundazio eta sozietate guztiak.
Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko portu-agintaritzak, EAEn baldin badaude.
Betekizunak
- aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea
Kontaktu-informazioa
Kodea
1208006Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean EHAA) argitaratu eta hurrengo egun balioduneko 8:00etan hasiko da Programa honetarako laguntza-eskabideak aurkezteko epea, eta Programarako aurrekontua agortzen den unean amaituko da.
Nolanahi ere, aurrekontu eskuragarririk egon zein ez, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2028ko irailaren 29an, ostiralez, amaituko da, deialdian aurrekontu eskuragarririk baldin balego ere.
Laguntzen pertsona onuradunek gehienez ere hemezortzi (18) hilabeteko epean justifikatu beharko dute EEEren aurrean laguntzaren xede den jarduera egin izana, fakturazioa eta ordainketa, emakidaren ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, betiere, ez 2029ko urriaren 31 (asteazkena) baino geroago, elektronikoki, zortzigarren oinarrian adierazitako aplikazio informatikoaren bidez.
Dokumentu-ereduak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
Laguntza eskatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, 1 atala.
Jarduketak justifikatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, 2 atala.
- aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Laguntza eskatzeko betekizunak:
- Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
- Behar den dokumentazio guztia prestatzea
- Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan
-
Laguntza eskatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, 1 atala.
Jarduketak justifikatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, 2 atala.
Eskaerak, aldaketak eta berritzeak Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.M.E, S.A.ren bulegoetan aurkeztuko dira.
Posta elektronikoz bidali behar da administraziora, postontziaren helbidea adierazita:
- · BULEGOAREN KODEA
O00016302
- · BULEGOAREN IZENA
Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Erregistroa
- · UNITATE ARDURADUNAREN KODEA
A16007347
- · UNITATE ARDURADUNAREN
Zerbitzuen Zuzendaritza
- · ADMINISTRAZIO MAILA
Autonomia Administrazioa
Indarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
- aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak
Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Eskaera aurkezteko 2 aukera dituzu:
- Inprimagailua baduzu:
- Bete duzun eskabidea inprimatu
- Sinatu eskaera eskuz.
- Entregatu eskabidea eta inprimakian aurkeztu ez den dokumentazioa prozedurak ezarritako epe eta tokietan.
- Inprimagailurik ez baduzu:
- Joan prezuduran ezarritako tokiren batera eta ezarritako epean. (Garrantzitsua: eskaeran agertzen den pertsonak joan behar du).
- Arreta ematen dizutenean, erakusti zure NAN/AIZa, zure eskaera eskuratu ahal izan dezaten.
- Amaitzeko, eskabidea sinatzeko eskatuko dizute.
- Entregatu eskabide-formularioan aurkeztu ez den dokumentazioa (aurkeztu ez bada).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.