Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programako aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia 2027
[EGONLABUR_2027]
- Erakundea:
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1.– Laguntzetarako deialdia egitea programa aplikatzen den zentroez bestelakoetan doktoratu aurreko egonaldiak egin ditzaten prestakuntzan ari diren ikertzaileek. Hauxe izango da egonaldien helburua: doktoregoko ikasleen prestakuntza integrala bultzatzea, haien ikaskuntza teorikoa eta praktikoa osatuz; gaitasun teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta parte-hartzaileak eta berrikuntzaren, sormenaren eta ekintzailetzaren balioak garatzen laguntzea, eta nazioarteko doktoregoa lortzea erraztea.
2.– Doktore ez diren ikertzaileen mugikortasun-programa bi modalitateren bidez garatuko da:
a) A modalitatea: Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak 2026-2027 ikasturterako ematen duen Doktore Ez diren Ikertzaileak Prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza baten onuradun diren ikertzaileen mugikortasuna, baldin eta lehen, bigarren edo hirugarren berritzean badaude.
b) B modalitatea: Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak 2026-2027 ikasturterako ematen duen Doktore Ez diren Ikertzaileak Prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berri baten onuradun diren ikertzaileen mugikortasuna.
3.– Egonaldiak egin ahal izango dira atzerriko unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+b-ko jarduera duten enpresetan, baldin eta doktoratu aurreko programa aplikatzeko zentroaz bestelako hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badute agindu honetan zehazten diren laguntza ekonomikoak ematea.
4.– Zientzia Politikako Zuzendaritzaren iritziz 1. oinarrian ezarritako helburuarekin bat ez datozen kongresuetara, bilera zientifikoetara eta bestelako egonaldietara joatea kanpoan geratzen da, baita ezarpen-zentroa atzerrian duten ikertzaileek Euskadin, beren egoitza-probintzian, kokatutako zentroetan egiten dituzten egonaldiak ere
Aurrekontuko zuzkidura
880.000,00 (euros)Prestazio ekonomikoa
Agindu honetan arautu laguntzak finantzatzeko, 880.000 euro bideratuko dira, era honetan banatuta, 1. oinarrian aipatu bi modalitateen arabera:
A modalitatea: 792.000 euro
B modalitatea: 88.000 euro
Agindu honetako laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dira. Lehiaketa independente bat egingo da modalitate bakoitzerako. Horretarako, aurkeztu eta onartutako eskabideak erkatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, 12. oinarrian finkatutako irizpideei jarraituz. Puntu gehien lortzen dituzten eskabideei baino ez zaizkie esleituko laguntzak, harik eta agindu honen 2. oinarrian izendatutako aurrekontu-kreditua agortu arte.
Puntuazio-berdinketak ebazteko, oinarritzat hartuko da eskabideak betetzeko aplikazioak ematen duen ausazko zenbakia, txikienetik handienera. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabide-inprimakian agertuko da.
Esleipen horien ondoren bi modalitateetako batean soberako aurrekontu-krediturik badago eta bestean laguntzaren bat eman ez bada kreditua agortu delako, laguntza horiek esleituko dira geratzen den aurrekontu-kreditua agortu arte, Zientzia eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Ordainketa-modua:
Emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:
- Lehenengo ordainketan, emandako laguntzaren % 95 ordainduko da, laguntza emateko ebazpena eman eta jakinarazi ondoren eta laguntza onartzeko ezarritako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egin ez bazaio.
- Bigarren ordainketa 2028an egingo da, diruz lagundutako jarduera amaitu ondoren eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Onuradunak eguneratua izan beharko du hirugarrenen altaren agiria.

Nori dago zuzenduta
Prestatzen ari diren ikerlariak
Eskakizunak:
- Honako hauek izango dute laguntzak eskatzea: Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza baten onuradun direnek 2026-2027 ikasturtean.
- Aurretik deialdiaren xede den laguntzaren onuradun izan eta hura baliatu duten ikertzaileek, berriz, ezingo dute laguntza hau eskuratu.
Betekizunak
- Laguntza hauen xede diren egonaldiak 2027an hasi beharko dira, eta bat etorri beharko dute zentro hartzailearen aldi akademikoarekin edo ohiko jarduerarekin.
-
Zentro bakar batean eta modu jarraituan 120 eta 180 egun arteko egonaldi bakar bat egiteko emango da laguntza.
Zientzia Politikako Zuzendaritzak baimena eman ahal izango du egonaldia eteteko, hurrengo kasu hauetan, behar bezala justifikatzen bada:
a) Ikertzaileak aldi baterako lanerako ezintasuna izatea epe luzerako.
b) Lehen edo bigarren mailako odolkidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna duen senide baten gaixotasun larria, ospitaleratzea edo heriotza.
c) Haurdunaldiarekin, amatasunarekin, aitatasunarekin, haurdunaldiko edo edoskitzaroko arriskuarekin, adopzioarekin, adopzio-helburuko zaintzarekin edo familia-harrerarekin zerikusia duten egoerak.
d) Aurreko apartatuetan aurreikusitakoen antzeko beste inguruabar batzuk, behar bezala justifikatuta, egonaldia eragozten edo aldi baterako etetea beharrezko egiten dutenak.
Egonaldia aldi baterako eteteko eskaera Zientzia Politikako Zuzendaritzari aurkeztu beharko dio onuradunak, horretarako prestatutako aplikazio informatikoaren bidez, hasieran eskatutako egonaldia amaitu baino lehen. Eskaera egiteko, zentro hartzaileko ikertzaile arduradunaren adostasuna beharko da, bai eta doktorego-tesiaren zuzendaritzarena eta eskatzailea atxikita dagoen saileko zuzendaritzarena ere. Gainera, behar bezala justifikatu beharko da etetearen arrazoia, eta egonaldia amaitzeko aurreikusitako data berriak adierazi beharko dira.
-
Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan egoera hauetako batean daudenak:
a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso ez izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso ez izana.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
e) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.
f) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan zehaztutako moduan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
g) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso izana, dagokion zehapenean ezarritako aldia gainditu gabe.
h) LGTBI-fobia egin, bultzatu edo sustatu izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
i) Zehatuta egotea Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
-
Aurketzu beharreko dokumentazioa
a) Egonaldiaren xedea deskribatzen duen memoria. Memoria eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko da, gehienez ere bi orrialdekoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan edo ingelesez idatzi ahal izango da. Memoria normalizatua ez den beste formatu batean aurkeztea edo ezarritakoa baino luzeagoa izatea zuzendu daitekeen akastzat hartuko da eskabidean, eta, beraz, horretarako ematen den epean zuzendu beharko da.
b) Zentro hartzaileak emandako onarpen-gutuna, egonaldia egitearekin ados dagoela egiaztatzen duena eta egonaldia egiteko baimena zer egun zehatzetarako eman den berariaz adierazten duena.
c) Proposatutako egonaldiaren adostasun-dokumentua, tesiaren zuzendariak eta eskatzailea atxikita dagoen saileko zuzendaritzako arduradunak sinatua, eredu normalizatuaren arabera.
d) Hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenean adierazitako inguruabarrak eta betekizunak egiaztatzeko dokumentazioa.
e) Aseguruaren estaldura zabaltzeko eskatuz gero, eskatzailearen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen harremana eta, hala badagokio, 25 urtetik beherako seme-alaben filiazioa egiaztatzen duen dokumentazioa.
f) Hala badagokio, honako egoera hauek justifikatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko ditu: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzaroko arriskua eta aitatasuna, bai eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintza ere. Egoera horiek, izan ere, kontratuaren iraupenaren zenbaketa eteten dute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Aurketzu beharreko dokumentazioa
-
Egonaldiaren xedea deskribatzen duen memoria. Memoria eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko da, gehienez ere bi orrialdekoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan edo ingelesez idatzi ahal izango da. Memoria normalizatua ez den beste formatu batean aurkeztea edo ezarritakoa baino luzeagoa izatea zuzendu daitekeen akastzat hartuko da eskabidean, eta, beraz, horretarako ematen den epean zuzendu beharko da.
-
Zentro hartzaileak emandako onarpen-gutuna, egonaldia egitearekin ados dagoela egiaztatzen duena eta egonaldia egiteko baimena zer egun zehatzetarako eman den berariaz adierazten duena.
-
Proposatutako egonaldiaren adostasun-dokumentua, tesiaren zuzendariak eta eskatzailea atxikita dagoen saileko zuzendaritzako arduradunak sinatua, eredu normalizatuaren arabera.
-
Hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenean adierazitako inguruabarrak eta betekizunak egiaztatzeko dokumentazioa.
-
Aseguruaren estaldura zabaltzeko eskatuz gero, eskatzailearen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen harremana eta, hala badagokio, 25 urtetik beherako seme-alaben filiazioa egiaztatzen duen dokumentazioa.
-
Hala badagokio, honako egoera hauek justifikatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko ditu: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzaroko arriskua eta aitatasuna, bai eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintza ere. Egoera horiek, izan ere, kontratuaren iraupenaren zenbaketa eteten dute.
- Laguntza hauen xede diren egonaldiak 2027an hasi beharko dira, eta bat etorri beharko dute zentro hartzailearen aldi akademikoarekin edo ohiko jarduerarekin.
-
Zentro bakar batean eta modu jarraituan 120 eta 180 egun arteko egonaldi bakar bat egiteko emango da laguntza.
Zientzia Politikako Zuzendaritzak baimena eman ahal izango du egonaldia eteteko, hurrengo kasu hauetan, behar bezala justifikatzen bada:
a) Ikertzaileak aldi baterako lanerako ezintasuna izatea epe luzerako.
b) Lehen edo bigarren mailako odolkidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna duen senide baten gaixotasun larria, ospitaleratzea edo heriotza.
c) Haurdunaldiarekin, amatasunarekin, aitatasunarekin, haurdunaldiko edo edoskitzaroko arriskuarekin, adopzioarekin, adopzio-helburuko zaintzarekin edo familia-harrerarekin zerikusia duten egoerak.
d) Aurreko apartatuetan aurreikusitakoen antzeko beste inguruabar batzuk, behar bezala justifikatuta, egonaldia eragozten edo aldi baterako etetea beharrezko egiten dutenak.
Egonaldia aldi baterako eteteko eskaera Zientzia Politikako Zuzendaritzari aurkeztu beharko dio onuradunak, horretarako prestatutako aplikazio informatikoaren bidez, hasieran eskatutako egonaldia amaitu baino lehen. Eskaera egiteko, zentro hartzaileko ikertzaile arduradunaren adostasuna beharko da, bai eta doktorego-tesiaren zuzendaritzarena eta eskatzailea atxikita dagoen saileko zuzendaritzarena ere. Gainera, behar bezala justifikatu beharko da etetearen arrazoia, eta egonaldia amaitzeko aurreikusitako data berriak adierazi beharko dira.
-
Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan egoera hauetako batean daudenak:
a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso ez izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso ez izana.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
e) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.
f) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan zehaztutako moduan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
g) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso izana, dagokion zehapenean ezarritako aldia gainditu gabe.
h) LGTBI-fobia egin, bultzatu edo sustatu izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
i) Zehatuta egotea Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
-
Aurketzu beharreko dokumentazioa
a) Egonaldiaren xedea deskribatzen duen memoria. Memoria eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko da, gehienez ere bi orrialdekoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan edo ingelesez idatzi ahal izango da. Memoria normalizatua ez den beste formatu batean aurkeztea edo ezarritakoa baino luzeagoa izatea zuzendu daitekeen akastzat hartuko da eskabidean, eta, beraz, horretarako ematen den epean zuzendu beharko da.
b) Zentro hartzaileak emandako onarpen-gutuna, egonaldia egitearekin ados dagoela egiaztatzen duena eta egonaldia egiteko baimena zer egun zehatzetarako eman den berariaz adierazten duena.
c) Proposatutako egonaldiaren adostasun-dokumentua, tesiaren zuzendariak eta eskatzailea atxikita dagoen saileko zuzendaritzako arduradunak sinatua, eredu normalizatuaren arabera.
d) Hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenean adierazitako inguruabarrak eta betekizunak egiaztatzeko dokumentazioa.
e) Aseguruaren estaldura zabaltzeko eskatuz gero, eskatzailearen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen harremana eta, hala badagokio, 25 urtetik beherako seme-alaben filiazioa egiaztatzen duen dokumentazioa.
f) Hala badagokio, honako egoera hauek justifikatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko ditu: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzaroko arriskua eta aitatasuna, bai eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintza ere. Egoera horiek, izan ere, kontratuaren iraupenaren zenbaketa eteten dute.
- Honako hauek izango dute laguntzak eskatzea: Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza baten onuradun direnek 2026-2027 ikasturtean.
- Aurretik deialdiaren xede den laguntzaren onuradun izan eta hura baliatu duten ikertzaileek, berriz, ezingo dute laguntza hau eskuratu.
Eskabidea Egoitza Elektronikoan modu telematikoan eskuragarri egongo den inprimakiaren bitartez egin beharko da. Eskabideari atxikitao dokumentazioa harekin batera bidali beharko da, aplikazio elektronikoaren bitartez. Horretarako, hautagaiak alta egin beharko du erabiltzaile gisa, eta aipatutako aplikazioan emandako argibideei jarraitu.
Behin eskabide telematikoa erabat bete denean eta, aplikazioaren bitartez, Agindu honen 9. oinarrian adierazitako dokumentuak erantsi direnean, eskatzaileak eskabidea erregistratzeko prozesua gauza dezake, Egoitza Elektronikoak onartzen dituen sinadura elektronikoaren sistemetako edozeinen bidez.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak; eskabideak aurkeztean hasitako espedienteak betetakoan emango da ebazpena, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hileko epean.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Egonaldia amaitu ondorengo hamabost eguneko epean, onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte aplikazio informatikoaren bidez.
-
Egindako egonaldiaren ziurtagiria, zentro hartzaileko ikertzaile arduradunak sinatutako idazki baten bidez, egonaldiaren hasiera- eta amaiera-datak adierazita.
-
Egindako lanaren memoria zientifiko-teknikoa, diru-laguntzaren baldintzak bete direla justifikatzen duena, eta egindako jarduerak eta jasotako emaitzak zehazten dituena.
-
Emandako laguntzaren kargura egindako gastuaren ziurtagiria, eredu normalizatuaren arabera. Era berean, fakturak edo froga-balio baliokidea duten dokumentuak aurkeztu beharko dira, bai eta diruz lagundu daitezkeen gastu hauen ordainagiriak ere:
- Ostatu-kontratua eta, hala badagokio, egindako ordainketen egiaztagiriak.
- Garraio publiko kolektiboan egindako joan-etorriei dagozkien txartelak, fakturak eta ordainagiriak.
- Bisatu-gastuei edo antzeko dokumentazio administratiboari dagozkien txartelak, fakturak eta ordainagiriak.
Egonaldia amaitu ondorengo hamabost eguneko epean, onuradunek hurrengo agiriak (bigarren pausukoak) bidali beharko dituzte aplikazioaren bidez.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua