Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programako aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia 2026

[EGONLABUR_2026]

Deskribapena


Xedea

1.– Laguntzetarako deialdia egitea programa aplikatzen den zentroez bestelakoetan doktoratu aurreko egonaldiak egin ditzaten prestakuntzan ari diren ikertzaileek. Hauxe izango da egonaldien helburua: doktoregoko ikasleen prestakuntza integrala bultzatzea, haien ikaskuntza teorikoa eta praktikoa osatuz; gaitasun teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta parte-hartzaileak eta berrikuntzaren, sormenaren eta ekintzailetzaren balioak garatzen laguntzea, eta nazioarteko doktoregoa lortzea erraztea.

2.– Doktore ez diren ikertzaileentzako mugikortasun-programak bi modalitate ditu:

A.– A modalitatea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2024-2025 ikasturteari dagokionez ematen duen Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza baten onuradun diren ikertzaileen mugikortasuna, baldin eta laguntzaren lehen hiru urteetan badaude ikertzaileok.

B.– B modalitatea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturteari dagokionez

ematen duen Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza berri baten onuradun diren ikertzaileen mugikortasuna.

3.– Egonaldiak egin ahal izango dira atzerriko unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+b-ko jarduera duten enpresetan, baldin eta doktoratu aurreko programa aplikatzeko zentroaz bestelako hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren laguntza ekonomikoak ematea.

4.– Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira biltzarretara, bilera zientifikoetara eta, Ikerketa Zuzendaritzaren iritziz, 1. apartatuan ezarritako helburura egokitzen ez diren bestelako egonaldietara joatea, bai eta egonaldiak egitea ere EAEn kokatuta dauden zentroetan, bizi diren probintzian, ezarpen-zentroa atzerrian duten eta prestatzen ari diren ikertzaileentzat.

Aurrekontuko zuzkidura

465.000,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan arautu laguntzak finantzatzeko, 465.000 euro bideratuko dira, era honetan banatuta, 1. oinarrian aipatu bi modalitateen arabera:

A modalitatea: 440.000 euro

B modalitatea: 25.000 euro

Modalitateetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko eskabideak finantzatzeko erabili ahal izango da, lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako.

Agindu honetako laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dira. Lehiaketa independente bat egingo da modalitate bakoitzerako. Horretarako, aurkeztu eta onartutako eskabideak erkatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, 10. oinarrian finkatutako irizpideei jarraituz. Puntu gehien lortzen dituzten eskabideei baino ez zaizkie esleituko laguntzak, harik eta agindu honen 2. oinarrian izendatutako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Puntuazio-berdinketak ebazteko, oinarritzat hartuko da eskabideak betetzeko aplikazioak ematen duen ausazko zenbakia, txikienetik handienera. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabide-inprimakian agertuko da.

Esleipen horien ondoren bi modalitateetako batean soberako aurrekontu-krediturik badago eta bestean laguntzaren bat eman ez bada kreditua agortu delako, laguntza horiek esleituko dira geratzen den aurrekontu-kreditua agortu arte, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Ordainketa-modua:

Laguntza hauen ordainketa behin batez egingo da, ebazpena eman eta gero betiere, eta onuradunak onartzeko epea betetakoan. Horretarako, onuradunak hirugarrenen altaren agiria eguneratua izan beharko du.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Ikertzaileko, egonaldi-proiektu bakarrerako izango da laguntza.
  • Aurretik deialdiaren xede den laguntzaren onuradun izan eta hura baliatu duten ikertzaileek, berriz, ezingo dute laguntza hau eskuratu.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Honako hauek izango dute laguntzak eskatzea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen duen Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza baten onuradun direnek.
  • Laguntza hauen xede diren egonaldiak 2026an hasi beharko dira, eta bat etorri beharko dute zentro hartzailearen aldi akademikoarekin edo ohiko jarduerarekin.
  • Zentro bakar batean eta modu jarraituan 120 eta 180 egun arteko egonaldi bakar bat egiteko emango da laguntza.

  • Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan egoera hauetako batean daudenak:

  • Aurketzu beharreko dokumentazioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0173610

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak; eskabideak aurkeztean hasitako espedienteak betetakoan emango da ebazpena, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk