Connect NEB eta Co-create NEB. Partaidetzazko hiri- eta erkidego-eraldaketaren alde, eta EBko Europar Bauhaus Berria (NEB) ekimen sortzaile eta jasangarri handiaren irizpideen arabera, Berrikuntza eta Teknologiako Europako Institutuaren (EIT) "NEB komunitateak" programa horien bi deialdi berri egin ditu.

[connecneb26tacocreateneb]

Deskribapena


Xedea

Herritarrek, erakunde publikoek, pribatuek eta hirugarren sektorekoek auzo eraginkorragoak, inklusiboagoak eta estetikoagoak sortzeko lankidetzan jardutea lortu nahi da.

Connect hasierako edo ideia-prozesuak babestean zentratzen da gehiago, eta Co-Create espazio publikoan proiektu iraunkorrak eta ukigarriak gauzatzean, hemen sektore publikoa egotea derrigorrezkoa izanik.

Hautatutako proposamenek aholkularitza, zabalkundea eta EITren lankidetza-sarerako sarbidea izango dute.

Irailaren 3an informazio-saio bat egingo da.

Informazioa lortzeko, hona idatzi behar da: neb@eitcommunity.eu, edo erabili honako webgunea, https://neb.eitcommunity.eu/connect-neb-co-create-neb-open-call-2027/

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/europakofuntsak/-/5062494-379?utm_source=newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=europako%20funtsak

Kontaktu-informazioa


Kodea

connecneb26tacocreateneb

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk