2026-2027 diru-laguntzen deialdia. III. Kapitulua: Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazio-ekintzak egiteko laguntzen deialdia

[colec]

Deskribapena


Xedea

III. kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak emango dituen dirulaguntzen oinarri espezifikoak, 2026-2027 ekitaldietan, kalteberatasun- edo desabantaila-egoeran dauden kolektiboetakoak izanik, enplegu- eta zerbitzu-eskatzaileei edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden eskatzaileei zerbitzuak garatzeko, ekitaldi honetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan aritzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten erakundeei zuzenduak.

Aurrekontuko zuzkidura

3.877.206 €

Prestazio ekonomikoa

Kalteberatasun- edo desabantaila-egoeran dauden kolektiboetakoak izanik, enplegu- eta zerbitzu-eskatzaileei edo Lanbide – Euskal Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden eskatzaileei ematen zaizkien enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko dirulaguntzak, III. kapituluan ezarritakoak: 3.877.206,00 euro; horietatik, 1.938.603,00 euro dagozkio 2026ko ordainketa-kredituari, eta 1.938.603,00 euro, 2027ko konpromiso-kredituari.

Komisio ebaluatzailea:

  • Eskaeren analisia.
  • Zuzentzeko errekerimendua.
  • Behin-behineko ebazpen-proposamena.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean behin-behineko proposamen argitalpena, 10 egun balioduneko epea izanda egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko.
  • Alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

Lanbide-ko Zuzendari Nagusia: Behin betiko erabakia Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunean eta EHAAn argitaratuko da.

Gauzatze-aldia: 18 hilabete, diru-laguntzak emateko ebazpena Lanbideren webgunean jakinarazi ondoren, eta bertan adierazten den data zehatzetik aurrera.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak bi epetan ordainduko da:

– Esleitutako guztikoaren % 50ko aurreordainketa bat, 2026ko ordainketa-kreditutik ordainduko dena. Erakunde onuradunak jarduera hasteko eta kokapen bakoitzerako baliabideak izateko erantzukizunpeko adierazpena gauzatu arte, ez da lehen ordainketa izapidetuko, berariaz uko egin ezean.

– Azken ordainketa, 2027ko konpromiso-kredituaren kargura, dirulaguntzaren gainerakoagatik edo gauzatutako ekintzak justifikatu eta egiaztatzearen ondoriozko zenbatekoagatik.

Aurreratutako ordainketa 180.000 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, egiaztatzen duena EAEko Diruzaintza Nagusian aurkeztu dela aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea, abala edo finantza. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eskura jarriko du abal-eredua. Edonola ere, ez da bermerik eratzeko eskatuko, baldin eta dirulaguntzen onuraduna tokiko erakundea edo haren mendeko erakunde edo organismoa bada.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honen xede diren enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren dirulaguntzen onuradun izan daitezke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren erakunde laguntzaile gisa, betiere deialdian ezarritako baldintza orokorrak betetzeaz gain, haien sozietate- edo fundazio-xedeen artean jarduera hauetako bat egitea dago:

a) Espetxeratuak edo espetxeratu ohiak  laneratzea, baldin eta enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu.

b) Ijitoak laneratzea, baldin eta enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu. 

c) Desgaitasuna duten pertsonen laneratzea, baldin eta enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak  emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu.

d) 12.1 artikuluan deskribatzen diren gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan izateko arriskuan edo gizarte- edo lan-arloko desabantaila-egoeran dauden pertsonak laneratzea, baldin eta enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu.

Kapitulu honetako kolektiboak artatzeko, erakundeek, edo, hala badagokio, taldeetako kide guztiek aurretiazko esperientzia izan beharko dute, gutxienez 24 hilabetekoa, 2018ko urtarrilaren 1aren eta 2025ko ekainaren 30aren artean metatua, denboran gainjarri gabe, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, berariaz kasuan kasuko kolektiboei zuzendutako enplegurako orientazioko ekintzak zuzenean emanez, enplegu-zerbitzu publikoekin edo estatuko, erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin edo horien partaide diren erakundeekin lankidetzan.

Halaber, enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatu eta III. kapitulu honek arautzen dituen dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute aurreko ataletan adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarte eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe, baldin eta ebazpenaren baldintzak betetzen badituzte.Inolaz ere ezingo dira erakunde onuradun izan tokiko erakundeak edo haien mendekoak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren finantzaketan parte hartzen badute enplegurako orientazioaren arloan, tokiko enplegu-planen barruan oraingoa ez den beste laguntza batzuen bidez, eta haien finantzabidea bateraezina bada.

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.

  • Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.

Enplegu-zentroak

Enplegu-zentroak espazio fisiko egonkorrak dira, eta haietan, erakunde laguntzaileak era­biltzailearen edo enplegu-eskatzailearen eskura jartzen ditu enplegua bilatzeko baliabideak, bere kasa kontsulta ditzan. Halaber, enplegu-zentroetan, lanegun oso bat estaliko duen orientatzaile bat eta, dagokionean, laguntzaileak ere egongo dira, erabiltzaileari edo enplegu-eskatzaileari lan-munduan txertatzeko eta horretarako tresnak erabiltzeko laguntza pertsonalizatua emango diotenak.

Eskakizunak:

  • Hala badagokio, 16.2.2.d artikuluaren arabera, erakundeak enplegu-zentro bereziaren kalifikazioa du, enplegu-zentro bereziaren kalifikazioa duen enpresa baten kapital sozialaren jabea da edo partaidetza nagusia du, eta dirulaguntza eskatzen duen eremuan lantokiak ditu. Erakundeen elkarte edo talde bat izanez gero, dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko konpromisoa hartzen duten erakundeen erdiek, gutxienez, aurreko baldintza betetzen dutela.

Laneratzeko enpresak

Eskakizunak:

  • Laneratzeko Enpresen Erregistroan behar bezala erregistratua egotea.
  • Hala badagokio, 16.2.2.e artikuluaren arabera, erakundea laneratzeko enpresa edo laneratzeko enpresaren sustatzailea da, eta dirulaguntza eskatzen duen eremuan lantokiak ditu. Erakundeen elkarte edo talde bat izanez gero, dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko konpromisoa hartzen duten erakundeen erdiek, gutxienez, aurreko baldintza betetzen dutela.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak, publikoak edo pribatuak, nortasun juridikorik gabeak

Eskakizunak:

  • Elkartea osatzen duten erakunde guztien erantzukizunpeko adierazpena (17. Art).

  • Elkartea osatzen duten erakunde guztien eraketa-eskrituren, fundazio-eskrituren eta abarren kopia, erakundearen xede soziala edo fundazio-xedea jasota (13.1 artikulua).

  • Documento donde conste la constitución de la agrupación y el compromiso de cada miembro, en los términos del art. 13.2.

  • Hala badagokio, 16.2.2.d artikuluaren arabera, erakundeak enplegu-zentro bereziaren kalifikazioa du, enplegu-zentro bereziaren kalifikazioa duen enpresa baten kapital sozialaren jabea da edo partaidetza nagusia du, eta dirulaguntza eskatzen duen eremuaren Lurralde Historikoan lantokiak ditu. Erakundeen elkarte edo talde bat izanez gero, dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko konpromisoa hartzen duten erakundeen erdiek, gutxienez, aurreko baldintza betetzen dutela.

  • Hala badagokio, 16.2.2.e artikuluaren arabera, erakundea laneratzeko enpresa edo laneratzeko enpresaren sustatzailea da, eta dirulaguntza eskatzen duen Lurralde Historikoan lantokiak ditu. Erakundeen elkarte edo talde bat izanez gero, dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko konpromisoa hartzen duten erakundeen erdiek, gutxienez, aurreko baldintza betetzen dutela.

Betekizunak

  • Ez duela jaso epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra ezta prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra ere.

  • Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.

  • Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela

  • Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Ez duela egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.

  • Egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte.

  • Egunean dituela dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 203ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Ez duela zehapen administratibo edo penalik jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ?zehazki, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna Lortzeko eta Emakumeen kontrako Indarkeria Matxistarik gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa?, edo zehapen-epea igaro dela.

  • Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne: -Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik. -50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera. -LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.

  • EZ BETE ENPLEGU-ZENTRO BEREZIA IZANEZ GERO Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.

  • Ez duela kontzeptu beragatik beste administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen baten dirulaguntzarik edo laguntzarik jaso.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasuneko Kontseiluak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu erkidearekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren.

  • Ez duela krisian dagoen enpresaren izaera, aipatutako 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan jasotako definizioaren arabera.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eta eskatzailea zuzenbide publikoko erakunde bat ez den irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa denean:
    * Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis paragrafoan aurreikusitako baldintzetan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea.

  • Erabiltzaileei arreta emateko instalazioak bat datozela lantokien arloan indarrean dagoen araudiarekin.

  • Lantokiek irisgarritasun unibertsalari buruz indarrean dagoen legeria betetzen dutela, desgaitasuna duten pertsonen diskriminaziorik gabe, eta aukera-berdintasuna modu eraginkorrean ematen dela.

  • Erakundeak konpromisoa hartzen duela, jarduera hasteko unean, eskatutako ekintzak eta zerbitzuak garatzeko baliabide materialak eta giza baliabideak izateko, deialdi honen 6. artikuluaren 3.5 eta 3.6 ataletan aurreikusitakoaren arabera.

  • Dagokion bermea eratzeko konpromisoa, aurreratutako bi ordainketetako edozein edo bien batura 180.303,63 baino handiagoa bada.

  • Lokalen eta ekipamenduen egitura egokia izatea.

  • Aldez aurretiko gutxienezko 24 hilabeteko esperientzia izatea, 2018ko urtarrilaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean eskuratua, aldi berean ez egindakoak, deialdi enplegurik gabeko pertsonei orientazioko ekintza zuzenak eta azpikontrataziorik gabeak ematen, deialdian deskribatutako jardueretako bat eginez.

  • Lokalerako banda zabaleko internet-zerbitzua izateko konpromisoa.

  • Deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela, eskatzen duen diru-laguntza eman diezaioten.

  • Eskaerarekin batera atxikitako agiriak eta datuak benetakoak direrela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Kontaktu-informazioa


  • Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 600 (Informazio orokorra)

  • Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua:  945 160 601 (Informazio orokorra)

  • Beste batzuk: orientazioa@lanbide.eus

Kodea

1086509

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Orientazio-zerbitzuak lankidetzan eman nahi dituen erakunde bakoitzak eskabidean adierazi beharko ditu lurraldeko jardun-eremua edo -eremuak.  a) eta b) kolektiboei arreta emateko, eskabideak jardun-eremu bakoitzerako jasotzen diren ordu guztiak jaso behar ditu.  c) eta d) kolektiboei arreta emateko, eskabidean  eremu edo azpieremu bakoitzeko gutxienez 750 orduko bloke bat adierazi beharko da; eskainitako blokeen gehieneko mugaraino. 

  
Eskabideak aurkezteko epea igarota, aurkeztutakoak baldintza guztiak bete ezean, erakunde interesdunari jakinaraziko zaio 10 egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, izandako hutsunea edo akatsa konpontzeko edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko  Egoitza Elektronikoko Nire Karpetaren bidez.Hala egin ezean, ulertuko da eskabidean atzera egin duela, horretarako ebazpena eman ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eskaeraren aurkeztu ondorengo izapideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren Nire karpeta-ren bidez egingo dira. 


Era berean, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ahalordeen erregistroan eman ahalko du izena, honako helbide honetan:  Ahalordeen erregistro elektronikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: 

Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak.Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

  • - Lau hilabete, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.
  • Aipaturiko epea igarota, erabakia jakinarazi gabe, diru-laguntzaren eskaera gutxietsita ulertuko da.
  • Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, pertsona edo erakunde onuradunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.

Erakundeak Lanbideren ordainketarik jaso ez badu edo banku-datuak aldatu nahi baditu, hirugarrenaren datuen fitxa bete beharko du; fitxa hori Lanbideren web-orrian egongo baita eskuragarri.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du aplikazio honen bidez:

Jarduera hasteko dokumentazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk