Karrera Judizial eta Fiskalean eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoan sartzeko oposizioak prestatzeko laguntza ekonomikoak, 2026ko ekitaldirako
[KJFLB 2026]
- Erakundea:
- Justizia eta Giza Eskubideak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Zuzenbidean lizentziatutako edo graduatutako pertsonak motibatzea, karrera judizialera eta fiskalera eta Justizia Administrazioko letraduen kidegora bidera ditzaten beren asmo profesionalak. Horrela, Justizia Administrazioari giza baliabide egonkorrak emango zaizkio, eta eraginkortasun eta kalitate hobea lortzen lagunduko da.
Aurrekontuko zuzkidura
264.000 euroPrestazio ekonomikoa
2026ko ekitaldian, agindu honek jasotzen dituen laguntzetarako (40) 264.000 euroko kopurua ezarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan propio ezarritako aurrekontu-izendapenaren kontura.
Ordainketa-modua:
Beka bakoitzaren zenbatekoa urtean 6.600 eurokoa izango da. Hilean 550 euro ordaindiko dira.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Betekizunak
- Zuzenbideko lizentziatura edo gradua izatea
-
Diru-sarrera propioak izanez gero, 20.000 euro garbi baino gehiago ez izatea.Diru-sarrerak eskatzailea mende duten pertsonenak badira, diru-sarrera horiek ezin izango dute 75.000 euro garbi baino gehiago izan
Bi kasuetan, hau da, eskatzailearen diru-sarrera propioetan edo haren gainetik dauden pertsonen diru-sarreretan, zenbaketa honako arau hauen arabera egingo da:
- Urteko diru-sarreratzat hartuko dira salbuetsitako balizko errenten, lanaren etekin osoen, jarduera ekonomikoen etekin osoen, kapital higigarri edo higiezinaren etekin osoen, ondare-irabazi eta -galeren, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren edo aitorpenen parte diren edo izan daitezkeen errenten egozpenen batura, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren gastu kengarriak kenduta.
Nolanahi ere, ez dira kontuan hartuko ondare-irabazi eta -galera negatiboen saldo garbiak.
Konpentsazio-pentsioak eta mantenu-pentsioak kontuan hartuko dira, bai ezkontide ohiaren edo izatezko bikotekide ohiaren diru-sarreratzat, bai horiek ordaindu behar dituen ezkontide ohiaren diru-sarreren murrizketatzat, betiere horiek ordaindu behar dituen ezkontide edo bikotekide ohiak agiri bidez frogatzen badu benetan ordaindu dituela.
Urteko diru-sarrerak zenbatzeko, eskaera egin aurreko ekitaldian lortutakoak hartuko dira kontuan.
Laguntza eman aurreko ekitaldiko benetako errenta-maila betetzen dela egiaztatuko da, elkarreragingarritasun-plataformetan eskuragarri dagoenean.
- Diru-sarreratzat hartuko dira, halaber, langabeziagatiko, ezintasunagatiko, DSBEagatiko, kotizaziopeko edo kotizazio gabeko prestazioengatiko, gizarte-larrialdiko diru-sarrerengatiko, gizarteratzeagatiko edo antzeko beste batzuengatiko prestazioak.
- Eskatzaileek independentzia ekonomikoa eta familiarra badute, beren baliabide ekonomiko nahikoak eduki beharko dituzte, bai eta bizileku bereizia eta familiatik kanpokoa ere.
- Pertsonek diru-sarrera propiorik ez badute eta ekonomikoki gurasoez bestelako pertsonen mende badaude, salbuespenezko mendekotasun-egoera hori egiaztatu beharko dute ebazpen, epai judizial edo zuzenbidean legez onartutako beste edozein bitartekoren bidez.
- Laguntza hauen ondorioetarako, laguntza-eskatzailearekin bizi diren neba-arreben diru-sarrerak ez dira zenbatuko, salbu eta haiekiko diru-sarreren mendekotasuna baliarazi nahi bada; kasu horretan, egoera hori aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko da.
-Ez dira diru-sarrera propiotzat hartuko banantze edo dibortzio, umezurtz-pentsio edo lan-errentetatik edo kapital higigarri edo higiezinetik ez datorren beste edozein pentsiotik eratorritako diru-sarrerak.
- Azken zazpi urteetatik gutxienez bost urtez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea
-
Ez izatea Euskal Autonomia Erkidegoko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko lehenengo apartatuko a), b), e), g) eta h) letretan ezarritako debekurik
Baldintza hau egiaztatzeko ez da zertan agiririk aurkeztu.
Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da.
- Karrera judizialean eta fiskalean eta Justizia Administrazioaren letraduen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan argitaratutako azken deialdian eskatutako betekizunak betetzea, hautatutako kidegoaren arabera.
-
Aginduan deskribatutako pertsona edo zentro prestatzaile baten helbidea izatea, laguntzaren onuradun izanez gero.
Oposizioa zentro espezializatu baten zuzendaritzapean aztertzea edo Karrera Judizial edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea, edo, laguntzaren onuradun izanez gero, hura izateko konpromisoa.
Zentro espezializatutzat hartuko da publikoki beka hauen xede diren oposizioak prestatzen diharduena, eta prestatzaileak, berriz, prestakuntza-prozesua zuzentzen dutenak, ez badira eskatzailearen lehen mailako zuzeneko senideak, ez odol-ahaidetasunekoak, ez ezkontza-ahaidetasunekoak, eta Karrera Judizialeko edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoko kideak badira, edo haien ibilbide profesionalak jarduera hori egiteko kaudimena ematen dien legelariak badira. Azken kasu horretan, kaudimena egiaztatu beharko da, eta nahikotasuna Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren berariazko baimen arrazoituaren bidez baloratuko da.
Baldintza hori ez da betetzat joko, baldin eta prestakuntza plataforma edo sistemen bidez egiten bada, eta helburua ez bada erreferentziako hautaketa-prozesuko oposizio-fasea osatzen duten ariketa guztiak gainditzea.
- Funts publiko edo pribatuekin finantzatutako beste beka edo laguntzarik jasotzen ez aritzea helburu berarekin beka emateko unean eta emandako bekak irauten duen bitartean.
- Ez jasotzea inolako ordainsaririk, ez dirutan ez gauzatan, ez ordainsari profesionalik, norberaren edo besteren konturako lanbide- edo lan-jarduera bat egiteagatik, baldin eta jarduera horren iraupena lanaldi erditik gorakoa bada emandako bekaren indarraldian.
- Gehienez ere hiru urtez, jarraian edo aldizka, deialdi honetan aipatzen diren bekak prestatzeko antzeko beste edozein bekaren onuradun ez izatea, 3.4 oinarrian jasotako kasu berezian dauden eskatzaileen kasuan izan ezik.
- Dirulaguntzak edo laguntzak eskuratzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere.
- Ezingo dira onuradun izan LGTBIfobia bultzatzen edo sustatzen dutenak, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutakoaren arabera.
-
Egunean izatea zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
Eskaeran azaltzen diren erantzukizun-adierazpena eta onespena aurkeztea.
Ez baduzu onespenik ematen, jatorrizko agiriak edo horien benetako kopiak aurkeztu beharko dituzu.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Justizia Administrazio Zuzendaritza 945 01 90 95
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0035114Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko urriaren 10etik azaroaren 9a barne
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Ezin bada eskabidearekin batera aurkeztu, zuzentzeko epearen barruan aurkeztu ahal izango da. Titulu ofiziala edo titulua emateko eskaeraren frogagiria aurkeztu beharko da, tasak ordaindu direla jasotzen duena. Frogagiri horretan tasak ordaindu direla adierazten ez bada, tasak ordaindu izanaren bankuko egiaztagiria ere aurkeztu beharko da. Era berean, ikasketa-espediente osoa aurkeztu beharko da (espediente horren batez besteko nota globala barne, 0tik 10era bitarteko zenbakizko eskalan).
-
-Urteko diru-sarreren baldintza betetzen dela egiaztatzeko, eskaeraren dataren aurreko ekitaldiko diru-sarrerei buruz eskuragarri dagoen informazioa hartuko da oinarri. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiten ez duten pertsonen kasuan, edo aurreko ekitaldiko zerga-informazioa administrazio publikoen datuak trukatzeko plataformetan eskuragarri ez dagoenean, diru-sarrerak honela egiaztatuko dira: PFEZaren atxikipenen ziurtagiri ofiziala (10T agiria), lan-bizitzaren ziurtagiria, zerga-administrazio eskudunak emandako errenta-ziurtagiria edo zuzenbidean onartutako antzeko edozein egiaztagiri.
Diru-sarrerak eskatzailea, gurasoak edo bizikidetza-unitateko beste kide batzuk mendean dituzten pertsonetatik badatoz, Administrazio honek bere zerga-datuak elkarreragingarritasun-sisteman kontsultatu ahal izateko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da, non eskatzaileak adieraziko baitu hirugarren horiei informazioa eman diela eta haien baimena duela (III. ERANSKINA).
-Eskatzailea mendean duten pertsonen banantze, dibortzio edo antzeko egoeretan, egoera hori egiaztatzen duen dokumentazioaz gain, hitzarmen arauemailea ere bidali beharko da. Hitzarmen arautzaile horretan adierazitako diru-sarrerak ordaintzen ez badira, zuzenbidean legez onartutako edozein bitartekoren bidez egiaztatuko da.
-Eskatzaileak diru-sarrera propioen mende badaude eta familiakoa ez den beste bizileku batean bizi badira, alokairu-kontratua, ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiria edo etxebizitzaren titulartasuna edo hura gozatzeko eskubidea egiaztatzen duen zuzenbidean onartutako beste edozein titulu aurkeztu beharko dute.
-Eskatzaileak ekonomikoki beren gurasoak ez diren beste pertsona batzuen mende badaude, salbuespenezko egoera hori egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, ebazpena, epai judiziala edo mendekotasun hori justifikatzeko legez onartutako beste edozein bitarteko aurkeztu beharko dute.
-
Erroldatze historikoaren ziurtagiria, eskaera egiten den egunean etxebizitzan bizi diren pertsona guztiei buruzko informazioa jasotzen duena (bizikidetza-ziurtagiria)
- Hala badagokio, alegatzen duen desgaitasun-egoera egiaztatzen duen ziurtagiria
- Euskararen ezagutza-maila
-
Betebehar horretatik salbuetsita daude aurreko deialdietan aurkeztu duten edo Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) sartuta dauden eskatzaileak. Egiaztapen hori ofizioz egiaztatuko da, eskatzaileak berariaz aurka egiten ez badu. Kasu horretan, egiaztapen horren aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango du, eta, kasu horretan, egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Zuzenbideko lizentziatura edo gradua izatea
-
Diru-sarrera propioak izanez gero, 20.000 euro garbi baino gehiago ez izatea.Diru-sarrerak eskatzailea mende duten pertsonenak badira, diru-sarrera horiek ezin izango dute 75.000 euro garbi baino gehiago izan
Bi kasuetan, hau da, eskatzailearen diru-sarrera propioetan edo haren gainetik dauden pertsonen diru-sarreretan, zenbaketa honako arau hauen arabera egingo da:
- Urteko diru-sarreratzat hartuko dira salbuetsitako balizko errenten, lanaren etekin osoen, jarduera ekonomikoen etekin osoen, kapital higigarri edo higiezinaren etekin osoen, ondare-irabazi eta -galeren, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren edo aitorpenen parte diren edo izan daitezkeen errenten egozpenen batura, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren gastu kengarriak kenduta.
Nolanahi ere, ez dira kontuan hartuko ondare-irabazi eta -galera negatiboen saldo garbiak.
Konpentsazio-pentsioak eta mantenu-pentsioak kontuan hartuko dira, bai ezkontide ohiaren edo izatezko bikotekide ohiaren diru-sarreratzat, bai horiek ordaindu behar dituen ezkontide ohiaren diru-sarreren murrizketatzat, betiere horiek ordaindu behar dituen ezkontide edo bikotekide ohiak agiri bidez frogatzen badu benetan ordaindu dituela.
Urteko diru-sarrerak zenbatzeko, eskaera egin aurreko ekitaldian lortutakoak hartuko dira kontuan.
Laguntza eman aurreko ekitaldiko benetako errenta-maila betetzen dela egiaztatuko da, elkarreragingarritasun-plataformetan eskuragarri dagoenean.
- Diru-sarreratzat hartuko dira, halaber, langabeziagatiko, ezintasunagatiko, DSBEagatiko, kotizaziopeko edo kotizazio gabeko prestazioengatiko, gizarte-larrialdiko diru-sarrerengatiko, gizarteratzeagatiko edo antzeko beste batzuengatiko prestazioak.
- Eskatzaileek independentzia ekonomikoa eta familiarra badute, beren baliabide ekonomiko nahikoak eduki beharko dituzte, bai eta bizileku bereizia eta familiatik kanpokoa ere.
- Pertsonek diru-sarrera propiorik ez badute eta ekonomikoki gurasoez bestelako pertsonen mende badaude, salbuespenezko mendekotasun-egoera hori egiaztatu beharko dute ebazpen, epai judizial edo zuzenbidean legez onartutako beste edozein bitartekoren bidez.
- Laguntza hauen ondorioetarako, laguntza-eskatzailearekin bizi diren neba-arreben diru-sarrerak ez dira zenbatuko, salbu eta haiekiko diru-sarreren mendekotasuna baliarazi nahi bada; kasu horretan, egoera hori aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko da.
-Ez dira diru-sarrera propiotzat hartuko banantze edo dibortzio, umezurtz-pentsio edo lan-errentetatik edo kapital higigarri edo higiezinetik ez datorren beste edozein pentsiotik eratorritako diru-sarrerak.
- Azken zazpi urteetatik gutxienez bost urtez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea
-
-
Ez izatea Euskal Autonomia Erkidegoko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko lehenengo apartatuko a), b), e), g) eta h) letretan ezarritako debekurik
Baldintza hau egiaztatzeko ez da zertan agiririk aurkeztu.
Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da.
- Karrera judizialean eta fiskalean eta Justizia Administrazioaren letraduen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan argitaratutako azken deialdian eskatutako betekizunak betetzea, hautatutako kidegoaren arabera.
-
Aginduan deskribatutako pertsona edo zentro prestatzaile baten helbidea izatea, laguntzaren onuradun izanez gero.
Oposizioa zentro espezializatu baten zuzendaritzapean aztertzea edo Karrera Judizial edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea, edo, laguntzaren onuradun izanez gero, hura izateko konpromisoa.
Zentro espezializatutzat hartuko da publikoki beka hauen xede diren oposizioak prestatzen diharduena, eta prestatzaileak, berriz, prestakuntza-prozesua zuzentzen dutenak, ez badira eskatzailearen lehen mailako zuzeneko senideak, ez odol-ahaidetasunekoak, ez ezkontza-ahaidetasunekoak, eta Karrera Judizialeko edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoko kideak badira, edo haien ibilbide profesionalak jarduera hori egiteko kaudimena ematen dien legelariak badira. Azken kasu horretan, kaudimena egiaztatu beharko da, eta nahikotasuna Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren berariazko baimen arrazoituaren bidez baloratuko da.
Baldintza hori ez da betetzat joko, baldin eta prestakuntza plataforma edo sistemen bidez egiten bada, eta helburua ez bada erreferentziako hautaketa-prozesuko oposizio-fasea osatzen duten ariketa guztiak gainditzea.
- Funts publiko edo pribatuekin finantzatutako beste beka edo laguntzarik jasotzen ez aritzea helburu berarekin beka emateko unean eta emandako bekak irauten duen bitartean.
- Ez jasotzea inolako ordainsaririk, ez dirutan ez gauzatan, ez ordainsari profesionalik, norberaren edo besteren konturako lanbide- edo lan-jarduera bat egiteagatik, baldin eta jarduera horren iraupena lanaldi erditik gorakoa bada emandako bekaren indarraldian.
- Gehienez ere hiru urtez, jarraian edo aldizka, deialdi honetan aipatzen diren bekak prestatzeko antzeko beste edozein bekaren onuradun ez izatea, 3.4 oinarrian jasotako kasu berezian dauden eskatzaileen kasuan izan ezik.
- Dirulaguntzak edo laguntzak eskuratzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere.
- Ezingo dira onuradun izan LGTBIfobia bultzatzen edo sustatzen dutenak, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutakoaren arabera.
-
Egunean izatea zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
Eskaeran azaltzen diren erantzukizun-adierazpena eta onespena aurkeztea.
Ez baduzu onespenik ematen, jatorrizko agiriak edo horien benetako kopiak aurkeztu beharko dituzu.
- Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio-Prozedura Erkidea urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 53 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako Dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Kudeaketak-en zehar egin ahal izango da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Laguntza Onartzea
Ebazpena jakinarazi ondoren, onuradunak onartu egin beharko du 10 eguneko epean. Epe hori igarotakoan, proposatutako pertsonak eskabideari uko egiten diola ulertuko da.
Laguntza kanal elektronikoaren bidez onartzeko, Nire karpeta-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
-
"Jarduketa-memoria" inprimaki betegarria da, eta lau hilean behin bete eta aurkeztu behar da NIRE KARPETAN. Memoriarekin batera, deialdian adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira.
-
Pertsona edo zentro prestatzaileak emandako aprobetxamendu-ziurtagiria, digitalki sinatua.
-
Pertsona edo zentro prestatzailearen faktura (k) edo banku-ziurtagiria (k), prestatzailearen alde egindako transferentziarena (k).
-
Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa.
Bekaren onuradunak erakunde emaileari justifikatu beharko dio betekizunak eta baldintzak betetzen dituela, bai eta dirulaguntzaren xede den jarduera egin duela ere. Horretarako, lauhileko bakoitzaren amaieran, honako dokumentazio hau bidali beharko du:
-Jarduketa-memoria, deialdian eta, hala badagokio, dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duena, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita. II. ERANSKINA
-Pertsona edo zentro prestatzaileak emandako aprobetxamendu-ziurtagiria, digitalki sinatua.
-Pertsona edo zentro prestatzailearen faktura (k) edo banku-ziurtagiria (k), prestatzailearen alde egindako transferentziarena (k).
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-en aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua