Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen 2026ko deialdia (PRE)

[ah_pre_2026]

Deskribapena


Xedea

Ekintza humanitarioko esku-hartzeak finantzatzeko laguntzen 2026ko ekitaldirako deialdia egitea, gatazka-testuinguruetan eta beste indarkeria-egoera batzuetan krisi humanitarioak jasaten dituzten pertsonen eskubideak eta giza duintasuna babesteko, sufrimendua arintzeko eta bizitzak salbatzeko, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bitartez identifikatuta.EBAZPENA, 2026eko martxoaren 30ekoa

Aurrekontuko zuzkidura

2.300.000 € (6 AF)

Prestazio ekonomikoa

200.000 €

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra diru-laguntza onartutakoan

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea, izaera juridikoaren arabera.

  • Proiektuen betekizunak:

  • Eskatzaileak erakunde-elkarteak badira, erakunde bakoitzak bete beharko ditu aurreikusitako betekizunak eta bere gain hartu esku-hartzea egikaritu eta justifikatzearen erantzunkizun solidarioa.
  • Informazio gehiago basetan (1-6)

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1002019

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ekintza humanitarioko proiektuei dirulaguntzak emateko hartzen diren ebazpenak banan-banan jakinarazi beharko zaizkie erakunde eskatzaileei; hala ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu ahal izango dira, jendearen ezagupen orokorrerako. Ondoz-ondoko lehia-prozeduaren kasuan, 6 hilabeteko epea igaro eta berariaz jakinarazi ez bada, eskaera onetsi egin dela ulertu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 24. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ekintza humanitarioko proiektuen justifikazioa burutzeko, egindako gastuaren justifikazio-kontua erabiliko da, kontu-auditoriaren txostena ere aurkeztuta. Epea: estrategia amaitu eta ondorengo sei hilabeteetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.

Beste tramite batzuk