EDIPek, Defentsa Industriaren Europako Programak eta Lehiakortasunerako Europako Funtsak batera finantzatuko dituzte EDPCIak edo Interes Komuneko Defentsarako Europako Proiektuak, EBren eta NATOren lehentasun komunetan, hala nola droneetan, misiletan eta aireko, ozeanoko eta espazioko eremuetan.

[260706defentsaproiektutaf]

Deskribapena


Xedea

Europako Batzordeak defentsarako bost proiektu edo ekimen handi proposatu ditu.

EDPCI edo Interes Komuneko Defentsarako Europako Proiektu (EDPCI) horiek EBko herrialdeei defentsarako industria-gaitasunak sendotzen lagundu nahi diete, funtsezko sistema militarrak batera garatuz.

Hauek dira lehentasunezko bost eremuak (NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearekin amankomunak):

droneak eta droien aurkako sistemak;

itsasoaren eta itsas hondoen defentsa;

espazioa;

aireko eta misilen aurkako defentsa;

eta segurtasuna indartzea EBren ekialdeko hegalean.

EBk estatuei proposamenak egiteko eskatu ondoren onartu dira.

1.500 milioirekin hornituta dagoen Defentsa Industriaren Europako Programaren (EDIP) lerro batek (325 milioirekin) kofinantzatuko ditu,  eta etorkizunean Lehiakortasunerako Europako Funtsaren bidez finantzatu ahal izango da.

Guztira 18 estatuk parte hartzen dute, eta Ukrainak ere 5 lineetatik 4tan.

Norvegia da ekimen horietarako hautagai den beste herrialde bat, nahiz eta EBkoa ez izan.

Kontaktu-informazioa


Kodea

260706defentsaproiektutaf

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk