EIBk, Europako Inbertsio Bankuak, Euskadiko ETEentzako laguntzak indartuko ditu (Finantzen Euskal Institutuari lotutako Luzaro erakundearen eskutik), bai eta EBren lehentasun estrategikoak ere, Europako Batzordearen 2028-34ko aurrekontuaren, Lehiakortasun Funtsaren, InvestEU programaren, Omnibus 2 Erregelamenduaren eta beste tresna batzuen eskutik.

[260616luzaroeibinvesteuom]

Deskribapena


Xedea

Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euroko abala onartu du Luzaro kreditu-erakundearentzat, Finantzen Euskal Institutuak haren kapitalaren seiren batean parte hartzen duelarik. Bermearekin, Luzarok enpresei (ETEei) kreditua bideratzen jarraitu ahal izango du, Europako Inbertsio Bankuaren mailegu berriak (baldintza hobetuekin) jaso ondoren.

Bestalde, Europako Batzordeak eta Europako Inbertsio Bankuaren Taldeak 22.000 milioiko ekarpena adostu dute Batzordearen InvestEU programarako, inbertsio estrategikoetarako. EBko Omnibus 2 Erregelamenduari lotutako berrikuntzak dakartza. Aurreikuspenen arabera, lagundutako proiektuek kopuru askoz handiagoa lortuko dute, hurrengo Urte Anitzeko Finantza Esparruari begira (EBren 2028-2034rako aurrekontua), hirugarrenen ekarpenak batu ondoren, Lehiakortasunerako Europako Funtsa bezalako tresnen bidez. Inbertsio-lehentasunak EBk gaur egun erabiltzen dituenak izango dira: trantsizio ekologikoa eta digitala, subiranotasun teknologikoa eta potentzial handiko enpresak (bereziki, ETEak). EBren egungo estrategia aplikatuko da, finantzazioa eskuratzea bizkortzeko eta errazteko.Akordio horren ondorioz, EBk InvestEU tresnei buruzko xehetasunak azaldu ditu (funtsa, ataria eta aholkularitza-zentroa), aipatutako bankuaren taldearenak (Europako Inbertsio Funtsa, esaterako) eta aipatutako Omnibus 2 Erregelamenduari buruzkoak.

Kontaktu-informazioa


Kodea

260616luzaroeibinvesteuom

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk