DISCOVEREU: 18 urteko gazteentzako ia 41.000 doako tren-txartel, eskaerak 26.10.15era arte, eta Europako Ondarearen Zigilua duten lekuetarako ibilbide berri bat

[260930discovereubonuak]

Deskribapena


Xedea

DiscoverEUren deialdi berria 2008an jaiotako EBko eta Erasmus+ programari lotutako herrialdeetako gazteei zuzenduta dago. Urriaren 15era arte eskatu ahal izango dute pasea, eta 2027ko martxotik 2028ko maiatzera bitartean gehienez 30 egunez bidaiatu ahal izango dute.

Europako Kultur Iparrorratzaren esparruan, berritasun gisa, Europako Ondarearen Zigilua duten lekuetarako ibilbide berezia gehitu da; leku horiek Europako ideal, balio, historia eta integrazioaren sinbolo dira.

Hautatutako gazteek DiscoverEUren Europako Gazte Txartela ere jasoko dute, kultura, prestakuntza, garraio, ostatu, elikadura eta kirol arloetako deskontuekin; gainera, lehen aldiz, parte hartzen duten herrialde guztietako 250 eskaera onenek doako gau bat izango dute gazteentzako aterpetxe batean.

 

Kontaktu-informazioa


Kodea

260930discovereubonuak

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk