Komunikabide-zabalkuntza: EBri buruzko ekintzetarako laguntzak, bereziki 13 gairi buruzkoak. Deialdi irekia 26.05.11 arte.

[260428ebhedapenlaguntzak]

Deskribapena


Xedea

2026. urteari dagozkion dirulaguntzak, Europar Batasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko komunikazio-ekintzak eta dibulgazio-jarduerak egiteko. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 11n amaituko da. Europar Batasunari buruzko dibulgazio-jarduerak eta komunikazio-ekintzak finantzatzekoa, baldin eta 2026. urtean egiten badira, emakida ezagutzen den unetik 2026ko urriaren 31ra arte.

Bereziki, Espainia orduko Europako Erkidegoetara atxiki zeneko 40. urteurrenarekin zerikusia duten dibulgazio-jarduerak eta komunikazio-ekintzak balioetsiko dira lehentasunez, bai eta ondoren aipatuko diren gai-arloetako batzuk ere: 2024-2029 erakunde-zikloa;

EBren etorkizuna;

lehiakortasuna eta barne-merkatua;

trantsizio hirukoitza (berdea, digitala eta soziala);

ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa;

berdintasuna;

parte-hartze demokratikoa Batasunean;

migrazio- eta asilo-politika;

segurtasuna eta defentsa;

EBren zabalkuntza eta EBren funtzionamendu eraginkorra bermatzeko beharrezko barne-erreformak;

Europar Batasunaren kanpo-harremanak, arreta berezia jarriz Latinoamerikan eta Karibean, Hegoaldeko Auzunean eta Afrikan;

eta Urte Anitzeko Finantza Esparrua.

Kontaktu-informazioa


Kodea

260428ebhedapenlaguntzak

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk